Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Misia
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak40°N 29°E / 40°N 29°E / 40; 29
KokapenaTurkia

Misia[1] (antzinako grezieraz: Μυσία; latinez: Misya) Anatolia penintsularen ipar-mendebaldeko zatian zegoen antzinako eskualde bat da. Marmara itsasoan eta Egeo itsasoan zuen kostaldea. Ipar-mendebaldean Troadearekin, Frigia eta Bitiniarekin ekialdean eta Lidiarekin hegoaldean muga egiten zuen. Eskualdeko hiririk garrantzitsuenak Pergamo, Ziziko, Lampsako eta Nikomedia ziren. Kaikos ibaia (egungo Ar-su edo Bokhair) eskualdea zeharkatzen duen ibairik garrantzitsuena da, ekialdetik mendebaldera. Bere lurraldea, Turkiako gaur egungo Balikesir probintziarekin bat dator gutxi gora-behera.

Mitologia

Homerok Misia Iliadan Troiako gerran parte hartu zuen eskualdeetako bat bezala aipatzen du, troiarren aliatu bezala.

« Misiarren buruzagiak Kromide eta Ennomo augurea ziren, baina ez zen augurio bidez parka beltzetik defendatu, Eazida azkarraren esku hil baitzen ibaian, hain zuzen ere beste troiar batzuk hil zituen toki berean. »


Beste olerki batzuetan, akaziarren espedizioa, Aulidetik Troiarantz abiatu zen lehen aldian, norabidez nahastu eta Misiako kostalderantz iritsi zela aipatzen da. Han, Heraklesen semea eta eskualdeko erregea zen Telefok akaziarren aurka bere tropekin borrokatu zuen eta hauen buruzagietako bat hil zuen, Tersandro, Polinizesen semea, baina Telefo bera ondoren Akilesek zauritu zuen.

Beranduago, Akilesek Telefo sendatu zuen eta honek, ondoren, akaziarrei Troiaranzko norantza zuzena adierazi zien.

Tradizioak Tersandroren hilobia Elea hirian kokatzen zuen, Kaikos ibaiaren lautadan.

Hala ere, Teleforen seme zen Euripilok ere Troiako gerran parte hartu zuen troiarren aliatu bezala. Euripilo gerlari bikain bat bezala aurkezten da, beste batzuen artean Makaon hil zuena. Guduan Akilesen seme zen Neoptolemok hil zuen.

Argonauten bidaiaren mitoan ere agertzen da Misia Argo itsasontzia pasa zen tokietako bat bezala, baina kasu honetan Marmara itsasoko kostaldetik Egeokotik beharrean.

Argonautak Ziziko erregearen lurretara iritsi ziren, dolioi zeritzon tribu baten gainean gobernatzen zuena. Oso modu abegikorrean hartuak izan ziren, baina hiritik alde egin ondoren, kontrako haizeek argonautak berriz Zizikoren lurretara eraman zituzten. Hauek ez ziren ohartu nora itzuli ziren iluntasunean gertaturiko nahasmenaren ondorioz, dolioien eta argonauten arteko borroka bat gertatu zen, non Ziziko hil zen. Ondoren argonautak euren okerraz damutu ziren eta hildako erregea ohoratu zuten.

Gertakari honen ondoren Misiako kostaldetik jarraitu zuten.

« Zianida lurraldeko toki populatuetara iritsi ziren, Argantoneo mendiaren eta Zio ibaiaren itsasoratzearen ondoan. Iritsitakoan, adiskidantzaz eta abegiz hartu zituzten misiarrek, han bizi zirenak. »


Hilasen bahiketa ninfen aldetik. IV. mendeko panel erromatarra.

Eskualde hartan bahitu zuten ninfek Hilas, Heraklesen babestua, bere edertasunaren ondorioz. Heraklesek eta Polifemok une horretan utzi zuten espedizioa, Hilasen bila joan baitziren, eta, bitartean, Argo itsasontzia eurak gabe abiatu zen.

Liko, Dasziloren semea eta Tantaloren biloba, mariandinarren erregea zen, Misiako tribu bat, eta argonautak hartu zituen. Hauek bebrizeen aurkako gerran lagundu zuten.

Historia

Brontze Aroan Misia hititek Assuwa deitzen zuten lurraldearen zati zen, hititek Seha ibaiko herrialdea bezala ezagutzen zutena Misia lurraldearen zati ote zen eztabaidagai den arren, Seha beranduago Kaikos bezala ezagutu zen ibaia ote zen edo, aldiz Hermos ote zen, hegoalderago, Lidian dagoena eztabaidatzen bait da.

Eztabaidatzen da, baita ere, hititen aliatua zen eta hauek Mesa bezala ezagutzen zuten eskualdea Misia ote den. Bestaldetik, egiptoarrek K.a. XIV. mendetik meshwesh bezala ezagutzen zuten beranduago Itsasoko Herrien zati izan zen herri bat. Gainera, egiptoar iturrietan Ramses III.aren erregealdian dokumentatua dagoen beste herri bat keykesh deitzen zen. Adituek aipaturiko bi tribuak Libian kokatzen dituzten arren, ikerlari batzuek meshwesh hitza Misia eskualdearekin eta keykesh hitza Kaikos ibaiarekin lotu dituzte, eta, beraz, Misia eta Libiaren artean harreman kulturalak egon zirela suposatu da.

Grezia arkaikoaren garaian Miletoko etorkinek lurralde hartan koloniak sortu zituzten.

K.a. VI. mendearen hasieratik, Misia Persiar Inperioaren domeinupean egon zen. Misia eskualdeak joniar matxinadan parte hartu zuen persiarren aurka mende bat beranduago, baina, matxinada zanpatu ondoren, Misiako hiriak zigortuak izan ziren.

Alexandro Handiak persiarrak K.a. 334an garaitu zituen Helespontoa zeharkatu ondoren, eta eskualdea kontrolatu zuen. Alexandro hil ondoren Misia seleuzidek kontrolatutako lurralde bat izan zen.

K.a. III. mendearen erdialde inguruan, bere lurraldean Pergamoko erresuma egon zen. Atalo I.aren erregealdian, mazedoniarrak eta galaziarrak garaituak izan ziren. Ondoren, Atalo III.aren erregealdiaren ondoren, K.a. 133an, Misia Erromatar Inperioaren zati izatera pasa zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak