Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Mie prefetura 三重県 | |||
---|---|---|---|
Japonia | |||
Ereserkia | |||
Mie Kenminka (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Japonia | ||
ISO 3166-2 | JP-24 | ||
Hiriburua | Tsu (Mie) | ||
governor of Mie Prefecture (en) | Eikei Suzuki (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°43′49″N 136°30′31″E / 34.73025°N 136.50867°E | ||
Azalera | 5,777,19 km² | ||
Mugakideak | Aichi, Gifu, Shiga, Kyoto, Nara eta Wakayama | ||
Punturik altuena | Mount Ōdaigahara (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.768.632 (2020ko irailaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 321 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Kansai | ||
Uhartea | Honshu | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
pref.mie.lg.jp |
Mie prefetura (japonieraz: 三重県 Mie-ken ) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Tsu da baina hiri handiena Yokkaichi.
Meiji berrezarkuntza arte, Mie prefeturako lurraldea Ise, Shima, Iga eta Kii probintziek osatzen zuten.
1959an, Ise-wan tifoiak, Japoniako historian izan den handienak, jo zuen lurraldea. Uztak suntsitu, itsasotik babesteko hesiak txikitu, eta bide eta trenbideak hondatu zituen. Jende asko hil zen, edo zauritu, eta beste askok etxea galdu zuten.
Mie prefeturak Kii penintsularen ekialdea osatzen du, eta Aichi, Gifu, Shiga, Kyoto, Nara eta Wakayama prefeturek inguratua dago.
Prefetura 107 km luze da iparraldetik hegoaldera, eta 80 km luze ekialdetik mendebaldera. Bost gune geografiko ditu. Ipar-mendebaldean Suzuka mendiak daude; Ise badiaren kostan, Ise lautada dago, eta bertan bizi dira prefeturako biztanle gehienak. Ise lautadatik hegoaldera Shima penintsula dago. Mendebaldeko erdialdean Nara inguratuz, Iga arroa dago, eta Mieko erdialdetik hegoaldeko mugaraino Nunobiki mendi-eskualdea dago.
1.094,9 km-ko kostaldea du, eta lurraldearen % 64,8 basoak estalita dago. Lurraldearen % 35 natura-parke gisa babestuta dago, hala nola Ise-Shima and Yoshino-Kumano parke nazionalak.