Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Menfis eta bere Nekropoli – Piramideen eremuak Gizatik Dahshurrera1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ramses II.aren areto hipostiloa eta pilonoa

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 86
Kokalekua Egipto
Eskualdea2 Arabiar herrialdeak
Koordenatuak 29°50′40.8″N 31°15′3.3″E / 29.844667°N 31.250917°E / 29.844667; 31.250917
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Menfis[1] (arabieraz: منف‎; grezieraz: Μέμφις) Egiptoko Inperio Zaharrako eta Behe Egiptoko I. nomoaren hiriburua izan zen. Nilo ibaiaren deltaren hegoaldean zegoen, Goi eta Behe Egipto artean dagoen lurraldean.

Hiriaren izenak

Izen egiptoarrak: Inebu-hedy, Anj-tauy, eta Hut-ka-Ptah. Izen greziarra: Menfis (Μεμφις). Izen biblikoa: Noph edo Movh. Izen arabiarra: Mit Rahina.

mn
n
nfrf
r
O24niwt

Antzinako Egipton, Inebu-hedy bezala ezagutua izan zen "Harresi zuria". Inperio ertainean zehar Anj tauy "Bi Lurren balantza" bezala. Baita Men Nefer (Mn-nfr) bezala, Menfis bezala grezieratua eta Hut-ka-Ptah bezala, "Ptahren karen tenplua". Hemendik zetorren idazle greziarrek herrialdeari emandako izena: Aι γυ πτος Aiguptos, AEGYPTVS erromatarra eta geroagoko Egipto izena.

Historia

K.a. 3050an sortu zen, Egiptoko lehen faraoia izan zen Menesen agintaldian. Hiriaren hondakinak Kairotik 19 kilometro hegoaldera daude, Nilo ibaiaren mendebaldeko ertzean. Hiriko jainkoa Ptah izan zen.

Egiptoar historiaren zati handi batean, Menfis izan zen herrialdeko hiririk garrantzitsuena eta erresumako gune ekonomikoa I. dinastiatik VIII. dinastia arte hiriburu eztabaidaezina, Ramses II.a eta Merenptah faraoien agintealdietan berpiztuz. Tebas, Pi-Ramses, Tanis edo Saisek hiriburutza izan zutenean ere Bi Lurren Balantza deitzen zioten, herrialdeko gunerik garrantzitsuena.

Uste denez, K.a. 2250. urtea arte, munduko hiri guztietatik biztanle kopuru handiena zuena da. Bere unerik gorenean, 500.000 pertsonatik gora izan zitzakeen.

Tebasek ordezkatu zuen Menfis Egiptoko hiriburu gisa XI. dinastian zehar, 1500 urtez, Antzinako Egiptoko hiriburua izaki, aro labur batzuetan izan ezik. Asiriako Asarhaddonek K.a. 661ean eta Asurbanipalek hiria harpilatu zuten, eta hiriaren gainbehera abiarazi.

K.a. 331. urtean Alexandria sortu zenean, Menfisen nagusitasunaren amaiera iritsi zen. Lagidar dinastiako Ptolomeotarrek eta ondoren erromatarrek, Alexandria, Egiptoko hiriburu handitzat hartu zuten, eta gainontzeko herrialdea, jada hiru mila urte beteta zituen Menfis barne zela, ahaztu zen eta pobrezian erori zen. Behin betiko utzia izan zen 641an eta bere hondakinak gertuko finkapenetarako material harrobi bihurtu ziren. Bere hondakinen zati handi bat, Egiptoko hiriburu berria zen Kairo eraikitzeko erabili zen.

Ptah jainkoaren tenpluko hondakinak industuak izan dira, lurpetik estatua kopuru handia bat atereaz, adibidez Ramses II.a faraoiarena, hainbat museotan erakusgai.

Menfiseko Museoa (Mit Rahina)

Menfis hiria eraiki zen tokian, gaur egun, Mit Rahina izeneko herrixka dago. Hainbat indusketaren emaitza bezala, esfinge bat, Ramses II.aren hainbat estatua erraldoi eta beste arrasto arkeologiko batzuk ditu. Hauekin, aire libreko museo bat eta estalitako gela bat antolatu dira, azken hau, arrastoak zaintzeko.

XIX. mendeko argazkia. Ramses II.a
Ramses II.a
Ramses II.a
Esfingea

Gizateriaren ondarea

1979an, Menfisen multzoa bere nekropoli eta piramide zelaiekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur) UNESCOk Gizateriaren Ondare bezala izendatu zuen, honako izen honekin: Menfis eta bere nekropolia, piramideen tokia Gizatik Dahshurrera.

Menfisek aipamenak biblian

Erreferentziak

Kanpo estekak