Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Maria Ressa | |
---|---|
(2025) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Angelita Delfín Aycardo |
Jaiotza | Manila, 1963ko urriaren 2a (61 urte) |
Herrialdea | Filipinak Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princetongo Unibertsitatea Toms River High School North University of the Philippines Diliman (en) St. Scholastica's College |
Hizkuntzak | ingelesa tagaloa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, editore-laguntzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Manila |
Enplegatzailea(k) | Rappler |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | International Consortium of Investigative Journalists |
mariaressa.com | |
Maria Angelita Ressa (Manila, 1963ko urriaren 2a) Filipinetako kazetaria da, Rappler informazio atariaren sortzailea eta zuzendari exekutiboa. [1] Ikerketa kazetaria eta CNN korrespontsala izan da Asiako hego-ekialdean , baita ABS-CBNren zerbitzuen zuzendari ohia ere. [2] Ikerlari lanen ondorioz, on-line genero abusu kanpaina bat jasan du, baita Rodrigo Duterte Filipinetako presidentearen jomuga izan da ere.[3] [4] 2021ean Prentsa Askatasunaren Munduko Saria irabazi zuen, Unescoren eskutik [3] eta Bakearen Nobel Saria "adierazpen askatasuna zaintzeagatik". [5] Ressak politikako eta prentsako ikastaroak eman ditu Asiako hego-ekialdean Princeton Unibertsitatearentzat eta telebistako kazetaritzaren inguruan Filipinetako Diliman Unibertsitaterako. [6]
Ressa Manilan jaio zen eta haurtzaroa Quezon hirian eman zuen 10 urte bete arte, bere familiarekin Estatu Batuetara emigratu behar izan zuen arte. New Jersey- n finkatu eta Batxilergoko ikasketak burutu ondoren, Princeton Unibertsitatean ikasi zuen. Fulbright beka lortu zuen Filipinetako Unibertsitatean kazetaritza masterra egiteko. [7] [8] [2]
1986an Filipinetara itzuli ondoren, CNNko kazetari lanetan aritu zen bi hamarkadatan; lehenik, Manilako delegazioan, zuzendari bihurtu zen, eta geroago Jakartako erredaktore buru gisa. [2] [9] Bertan ikerketa kazetaritzan espezializatu zen, Asiako hego-ekialdean terrorismoaren eraginaren inguruan lan nabarmenak eginez. [7] [9] 2004 eta 2010 artean, ABS-CBN, Filipinetako telebista kate handiena den albistegietako zuzendaria izan zen. [9] [10]
Filipinetako beste kazetari batzuekin batera, 2012an Rappler webgune informatiboaren sortzaileetako bat izan zen, abian jarri zenetik herrialdeko hedabideen artean eragin handienetakoa izan duena. [11] [12] Ikerketa kazetaritzan espezializatzeaz gain, bere ataria Filipinetako lehenengoa izan da multimedia edukiak, sare sozialen elkarreragina eta datuen egiaztapena biltzen dituena . [13] [14]
2016an Rodrigo Dutertek agintea lortu zuenetik, Rapplerrek bere administrazioaren alderdirik eztabaidagarrienak salatu eta txosten ugari argitaratu ditu, batez ere narkotrafikoaren aurkako gerran gertatu diren judizioz kanpoko exekuzioak. [15] [16] [17] Horrek guztiak gatazka zuzena eragin du presidentearen eta Ressaren artean, web atariaren arduradun delako. [15] [16] [17] 2018ko urtarrilean, Filipinetako gobernuak hedabide lizentzia ezeztatzen saiatu zen atzerriko akziodunak izatea leporatuta, herrialde horretan debekatuta baitago. [13] [16] Kasu hau prentsa askatasunaren aurkako erasoa dela salatu zuten Human Rights Watch eta Amnesty International bezalako nazioarteko erakundeek. [4] [18]
2018 amaieran, Filipinetako Justizia Sailak ikerketa zabaldu zuen Ressaren aurka ustezko zerga iruzurra egiteagatik. [16] [17] Kazetariak ziurtatu du salaketa faltsua dela, prentsa independentearen aurkako jazarpen kanpaina dela eta Duterteren exekutiboa salatu du irainak eta prebarikazioagatik. [16] [17]
Kazetari gisa dituen eginkizunak garatzerakoan, lineako genero tratu txarrak, mehatxuak eta jazarpenaren kanpaina iraunkorra jasan izan du. [3] Halako batean, batez beste orduko 90 gorroto mezu baino gehiago jasotzen zituen Facebook-en . [3]
Ressa hamaika aldiz ikertu dute. [3] 2020ko ekainaren 15ean Manilako auzitegi batek ziber difamazioagatik kondenatu zuen. [3]
2020an "Facebooken Egiazko Gainbegiratze Batzordea" jarraipen-talde independientearen kide izendatu zuten. [19]
Filipinetako eta Errusiako kazetari batzuek Bakearen Nobel saria irabazteak argi erakusten du gaur egun mundua eta Filipinak nola dauden. (Maria Ressa)[24]