Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Luzio Vero


Erromatar enperadorea

161eko martxoaren 7a - 169ko martxoa
Antonino Pio
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaErroma130eko abenduaren 15a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAltinum (en) Itzuli, 169 (38/39 urte)
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduaberezko heriotza: Antoniar izurria
Familia
AitaLucius Aelius Caesar
AmaAvidia
Ezkontidea(k)Lucilla (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Telephus of Pergamum (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Find a Grave: 34940383 Edit the value on Wikidata

Lucio Zeonio Komodo Vero Armeniako (latinez: Lucius Ceionius Commodus Verus Armeniacus; Erroma, 130eko abenduaren 15a - ib., 169) erromatar enperadorea izan zen Marko Aureliorekin batera, 161etik hil zen arte.

Luzio Elio zeukan aita, zein Hadrianok lehen oinordekoa hautatu zuen. 138an Luzio Elio hiltzerakoan, Hadrianok Antonino Pio izendatu zuen ondorengo, baldin eta Antoninok Luzio Vero eta Marko Antonio hautatzen bazituen oinordeko. Horrelako etorkizuna izanda, heziketa hoberena jaso zuen Luzio Verok.

153an kuestore aritu zen, eta hurrengo urtean kontsul. 161ean Marko Aureliorekin kontsula izan zen berriro. Urte horretako martxoaren 7an hil zen Antonino Pio. Marko Aureliok eta Luzio Verok agintea jaso zuten orduan.

Urte bereko agintaldi horrek ez zeukan aurrekaririk Erromatar Inperioan. Ofizialki botere berea zeukaten biek, baina praktikan Marko Aurelio zen bietako burua. Luzio Verori armadaren gaineko boterea eman zion Marko Aureliok, kidearenganako konfiantza erakutsiz. Ituna indartzearren, Luzio Vero Marko Aurelioren alabarekin, Luzilarekin, ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten.

162 eta 166 bitartean Luzio Vero ekialdean aritu zen, partiarren kontrako borroketan. Jeneral bikaina omen zen Luzio Vero, bera baino trebeagoak zeudela onartzeko beldurrik gabekoa. Dena den ez zuen bizitza gogorrik izan. Kanpainetan aktorez eta luxuz inguratu zen. Erroman garaipen-ospakizuna jaso zuen, Marko Antoniorekin batera, eta Armeniako goitizena ere eman zioten.

Erroman plazer berberei eutsi zioten. Jaien artean zirkua, batez ere gurdi-lasterrak, zuen gustukoen. Hirian zehar ibiltzen zen mozorroturik. Marko Antoniok ez zituen kidearen zaletasunak oso atsegin, baina Luzio Verok eginkizunak betetzen zituen heinean, ez zuen kexatzerik.

168an, gerra piztu zen Danubioko mugan alamanek eta markomanoek Erromako Inperiora igarotzerakoan. Gerra 180 arte irauntzekoa zen, baina, Luzio Verok ez zuen ikusiko. 169an, Erromara bueltatzen ari zela, gaixotasun batek hil zuen.

Haien arteko tirabirak gorabehera, Marko Antoniok saminki jasan zuen kidearen heriotzaren berri. Luzio Veroren omenez, ospakizun handiak antolatu ziren. Senatuak jainko izendatu zuen, Divus Verus izenekoa.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzio Vero Aldatu lotura Wikidatan