Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Ljubljanako padurak (eslovenieraz: Ljubljansko barje) Ljubljana hiriaren hegoaldean kokaturiko padura zabala da.
163 km²-ko azalera hartzen du, Esloveniako lurraldearen %0'8a. Ljubljana hiriburuaz gain beste hainbat herrixken lurrak ere hartzen ditu, Borovnica, Brezovica, Ig, Log–Dragomer, Škofljica eta Vrhnika.
Biodibertsitate handiko lurraldea da eta ondorioz 2008an hainbat eremu babestu ziren, hala erreserba natural bihurtuz nola monumentu natural bihurtuz ere.
Paduran duela 4.500 urteko asentamenduetako palafitoen aztarnak aurkitu dira, bai eta munduko egurrezko gurpilik zaharrena kontsideratzen dena ere. 2011ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak. Bertan Alemania, Austria, Frantzia, Suitza eta Italiako palafitoekin batera Esloveniako hauek sartu zituen, Ig herrian aurkitu diren bi egitura hain zuzen ere.
Gizateriaren Ondarea Eslovenian | ||
---|---|---|
Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak¹ • Škocjan leizeak • Merkurioaren Ondarea. Almadén eta Idrija² * ¹ Alemania, Austria, Frantzia, Italia eta Suitzarekin batera,* ² Espainiako Almadén-ekin batera |