Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Liburu bat sortu tresna liburu digitalak sortzeko funtzionalitate bat da, aukera ematen duena Wikipediako artikuluekin liburu digitalak egiteko, bai PDF edo ODT formatuetan, baita paperezko formatuan ere PediaPress-en bitartez.
Liburua gorde ahal izateko beharrezkoa da aurretik erabiltzaile kontua sortuta izatea eta lankide autokonfirmatua izatea.
Liburua, «Liburu» orrialdean gorde dezakezu, ezkerraldeko «Liburua erakutsi» loturan aurki daitekeena. «Gorde eta partekatu zure liburua» atalean, hautatu gordetzeko aukerak, titulua idatzi eta sakatu «Liburua gorde» botoia.
«PediaPress-ekin aurreikusi» botoia sakatzean, zure artikulu bilduma PediaPress-en kargatuko da, wiki edukietan oinarritzen diren liburuak inprimatzen eta azaleztatzen dituen zerbitzu bat.
2007an, Wikimedia Fundazioak eta PediaPress-ek epe luzeko elkargo bat sortzea adostu zuten. Elkargo horren helburua Wikipediaren eta beste proiektuen edukiak kalitate handiko inpresioan eta OpenDocument formatu irekiko dokumentu elektronikoak eskuragarri jartzea da.