Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Kelizeroa artropodoen azpitalde bat den kelizeratuen ahoko atal bat da. Kelizeroak punta zorrotza daukaten apendizeak dira, eta janariari heltzeko erabiltzen dira gehien bat. Ahoa baino pixka bat atzerago daude, beraz ez dira barailen homologoak, nahiz eta antzeko funtzioa bete. Horrez gain, zenbait kelizeratutan, esaterako armiarmetan, hutsik daude barrutik, pozoia ekoizten duten guruinetara lotuta daude eta pozoia injektatzeko erabiltzen dira harrapakina harrapatu nahi denean edo arrisku bat somatzen denean.