Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Jean-Louis Davant | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ürrüstoi-Larrabile, 1935eko uztailaren 5a (89 urte) |
Herrialdea | Zuberoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Joana Idiart Davant (1961 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Enbata Euskal Herriko Alderdi Sozialista Euskal Batasuna |
Jean-Louis Davant Iratzabal[1] (Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa, 1935eko uztailaren 5a -) euskal idazlea eta ingeniaria da.[2] Euskaltzain urgazle 1965etik eta osoa 1975etik, euskarak Zuberoan duen erreferentzia nagusietakoa da.
Jean-Louis Davant Ürrüstoi-Larrabilen jaio zen, 1935eko uztailaren 5ean. Ürrüstoi, Maule eta Uztaritzen egin zituen lehen ikasketak.[4] 1954-1957 bitartean, Agronomia Ingeniaritzako ikasketak egin zituen Frantziako Angers hirian. 1958-1960 urteetan, Aljeriako Gerran ibili zen soldadu. 1961ean, Piarres Xarritonekin batera, Hazparneko Laborantza Eskolako sortzaileetakoa izan zen;[4] ondoren, bertako irakasle (1961-1995) eta zuzendaria izan zen.
1960ko hamarkadaren hasieran, Enbata aldizkariaren eta izen bereko alderdi politiko abertzalearen sortzaileetakoa izan zen.[5] 1961ean Joana Idiart Davant ekintzailearentzat ezkondu zen, bi alaba izanik. 1962-1969 bitartean, Herri Ekintza izeneko kristau taldearen burua izan zen, eta 1968an Fededunak taldea sortu zuen, Piarres Xarriton eta Jean Hiriart-Urrutirekin.[4] 1975ean Euskal Herriko Alderdi Sozialistaren sortzaileetariko bat izan zen.
Gazte izeneko agerkarian hasi zen idazten 1957. urtean. Harrezkero artikulu asko idatzi zituen Herria, Enbata, Herriz Herri, Maiatz eta Hego Euskal Herriko aldizkarietan eta egunkarietan. Argitara emaniko literatura lanak garrantzitsuak izan arren (Nahi gabe, 1986, poesia bilduma; Iparraren bila, 1987, eleberria; Abadia Urrüstoi, 1986, Anton Abadiari buruzko pastorala; Itsasoak iraultzan, 1986, poema liburua), politika, historia eta gizarte gaiei buruz idatzi dituen artikulu eta obrak ezinbesteko erreferentzia puntu bihurtu dira Euskal Herria bere osotasunean ezagutu nahi duen edonorentzat. 1970. urtean Euskal Herriko historia eman zuen argitara erdaraz eta 1973an Aberri burruka eta klase burruka euskal higikundean azterlana. Euskaltzain oso izendatu zuten 1976an.
Hainbeste genero landuak ditu; hemen agertzen direnez gain liburuxka batzuk ditu zubererari buruz edota Bidegileak bildumakoak (Etxahun-Iruriz 2004an, Manex Goihenetxez 2006an) eta prentsan artikulu ugari idatzi du, euskaraz zein frantsesez.
Azken bi hauek herrialdeko euskarazko idazleei buruzko erreferentzia ekidinezinak dira. Bigarrenean Davant bera ageri da, 147-151. orrialdeetan.