Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Isidore Isou

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakisidor Goldstein
JaiotzaBotoșani1925eko urtarrilaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Errumania
Lehen hizkuntzaerrumaniera
HeriotzaParisko 6. barrutia2007ko uztailaren 28a (82 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Jacqueline Enger (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea, margolaria, zinemagilea, musikaria, antzerkigilea, filosofoa, idazlea, zinema-kritikaria eta film-zuzendaria
MugimenduaLettrism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Isidore Isou eta Claude Damiens

IMDB: nm0411428 Rottentomatoes: celebrity/isidore_isou
Musicbrainz: 67767677-9f06-4231-880a-918670613901 Edit the value on Wikidata

Isidore Isou (Botosani, Errumania, 1925Paris, Frantzia, 2007) frantses idazlea izan zen, jatorriz errumaniarra.

Biografia

1946an, letrismoa sortu zuen: mekanika estetikoaren helburua osagai ahostun bereziak, letrak, sortzea duen artea. Definizio hori La Dictature lettriste lanean azaldu zuen. Isouren nahia zen errealismoa ordezkatzea, antzinako abangoardien ikerketak areagotzen duen esperimentazioaren bidez, bai literaturan, bai antzerkian, bai musikan eta bai zineman. Baina zailtasunak izan zituen letrismoa benetako poetikarantz bideratzeko, eta aldaketa estetiko-iraultzaile bilakatu zen mugimendua 1952an. Lan letristak eta eleberri erotikoak alde batera utzita, hainbat saiakera idatzi zituen. Lan horietan, gerraondoko poetikaren nahasialdiaren behatzaile kritiko azaldu zen Isou: Les Véritables Créateurs et les Falsificateurs de Dada, du surréalisme et du lettrisme (1973, Dadaren, surrealismoaren eta letrismoaren benetako sortzaileak eta faltsifikatzaileak).

Horretaz gainera, zenbait film esperimental egin zituen; horien artean, aipatzekoa da Traité de bave et d'éternité (1951, Pozoiaren eta betikotasunaren hitzarmena).

Kanpo estekak

Erreferentziak