Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Iparraldeko germaniar hizkuntzak[1], hizkuntza nordikoak edo eskandinaviar hizkuntzak[2] hizkuntza germaniarren hiru adarretako bat osatzen duten indoeuropar hizkuntzen subfamilia dira. Gainerako biak mendebaldeko eta ekialdeko germaniar hizkuntzak dira.
Protonordikotik eta antzinako nordikotik eratorritako hizkuntzak dira, eta Danimarkan, Norvegian, Suedian, Faroe uharteetan eta Islandian dira nagusi, baina Finlandiako suediar minoriek eta Ipar-Amerikako eta Australiako migratzaile-taldeek ere erabiltzen dituzte. Hizkuntza eskandinaviarrek 20 millioi hiztun inguru dituzte[3].
Iparraldeko germaniar hizkuntzak | |
---|---|
Mendebaldeko germaniar hizkuntzak: Nederlandera (Behe-frankoniera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Behe-alemana (Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Erdialdeko alemana (Alemana Garaia, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Goi alemana (Alemana Garaia, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Ingelesa (Anglo-Frisiera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Frisiera (Anglo-Frisiera, Mendebaldeko germaniar hizkuntza)
Iparraldeko germaniar hizkuntzak: | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Jatorriz: Hego eta ekialdeko Norvegia, Hego Suedia, Funen eta Zelandia (Danimarka)
Gaur egun: |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | nort3160 |
ASCL | 15 |
IETF | gmq |
Zerrenda honetako hizkuntza guztiak protonordikotik eta antzinako nordikotik eratorriak dira. Azpifamilien arteko banaketak ez dira oso zehatzak kasu guztietan, kasu askotan dialektoen arteko mugak ez baitira oso argiak.
Norvegieran existitzen diren bi forma estandarrez gain, ofizialak ez diren beste bi forma daude: riksmål, bokmål-aren antza duena baina hau baino kontserbadoreagoa dena, eta bereziki hirietan erabiltzen dena; eta høgnorsk ("norvegiar kultua"), nynorsk-aren antza duena eta norvegiar askok erabiltzen ez duten hizkera.
Jamtlandiarra eta Trøndersk norvegiera oso antzekoak dira hainbat aspektutan. Hori dela eta, jamtlandiarra iparraldeko ala ekialdeko eskandinavieratik eratorritako hizkera den eztabaidatzen da.[4]
Oro har, Älvdalsmål hizkera, Sveamålaren dialektotzat jotzen da, baina gaur egun ortografia ofizial bat dauka, haren hiztunek eta suediar hiztunek ezin baitute elkar ulertu, eta hizkuntzalari askok, Älvdalsmål-a hizkuntza ezberdin bat dela ondorioztatu dute.[5]