Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Intranet bat enpresa, hezkuntza arloan edo bestelako erakundean Area Lokaleko Sare batean, (LAN) batean, Internet motako tresnak: web, ftp eta abar erabiltzean datza. Bere helburua kontsulta, mezularitza, biltegiratze eta beste hainbat funtzioetara aplikazioak eskainiz empresa edo erakundeko lana erraztea da. Beste lantaldeekin informazioa elkarbanatzeko edota zabaltzeko ere bitarteko egokia da.
Normalean, oinarri bezala Interneten TCP/IP protokoloa du eta pribatua denez erabiltzaileei sarrera murrizteko mekanismoak ditu (pasahitzak, firewallak, etab...).
Intraneteen arkitektura bezeroz eta zerbitzariaz osatuta dago. Bezero softwarea edozein konputadore lokal (web zerbitzari)izan daitekeen bitartean, zerbitzari softwarea Intranet anfitrioi batean egikaritu behar da. Ez da beharrezkoa bi software hauek, bezero eta zerbitzaria, sistema eragile berdinean exekutatzea.
Intranetak geroz eta gehiago erabiltzen dira hainbat erreminten erabilerarako, adibidez, lankidetza edota direktorio korporatibo sofistikatuetarako, bezeroekiko harremanak kudeatzeko sistemetarako, proiektuen kudeaketarako… Guzti hori noski produktibitatea hobetzeko.
Intranetak kultura elkarbanatzeko plataforma korporatibo bezala erabiltzen ari dira. Adibidez, intraneteko foro batean sortutako aplikazio bati buruzko eztabaida batek ideia berriak sor ditzake administraziorako, produkziorako, kalitatearen hobekuntzarako eta beste arazo korporatibo batzuk konpontzeko.
Intranet handietan web orrialdearen trafikoa askotan sare publikoaren trafikoa bezainbeste izaten da eta, web orrialde baten aktibitatea arakatzeko erabiltzen den web metriken softwarea hobeto ulertzeko balio du. Bestalde, erabiltzaileei egiten zaizkien inkestek web orrialdearen eraginkortasuna hobetzeko ere balio dute.
Enpresa handienek intranetaren bitartez eta firewall zerbitzariak erabiliz, haien bezeroei internet publikora sartzea ahalbidetzen diete. Mezuak jasotzea eta bidaltzea ahalbidetzen die, segurtasuna mantenduz. Ostera, Intranetaren atal batean enpresaren bezeroak zein negoziotik kanpo dauden pertsonak sar daitezkeenean, estranet baten atal bihurtzen da. Enpresek zifratze eta deszifratze berezia edota beste segurtasun neurri batzuk erabiliz mezu pribatuak bidali ditzakete sare publikoaren bitartez.
Bestalde, Erabiltzaileen esperientziak neurtzeko erabiltzen diren ekipoak, editorialak eta intranetaren teknologiak elkarrekin lanean dabiltza kanpoko eremuak sortzeko asmoarekin. Intranetak komunikazio departamentuen bidez lortzen dira, erakunde handien Giza baliabideen kudeaketen edota CIOen bitartez edota hauen konbinaketa baten bitartez.
Duten irismena, edukiaren aniztasuna eta sistemaren interfaze kantitatea dela eta, erakunde askoren intraneta haien web publikoa baino askoz konplexuagoak da. Hori dela eta, Intraneten erabilera azkar dabil hasten azken urteetan. Nielsen Norman Groupen "Intraneten urteroko diseinu 2007" arabera, erabiltzen diren intranet kopurua 200000 zen 2001 urtean eta 2005-2007 urtera arte, 6000000 web orrialde baino gehiago sortu ziren.[1]
Erakunde gehienek intraneten plangintza eta inplementaziorako erabiltzen dituzte haien baliabide gehienak. Izan ere, erakundeek arrakasta izateko ezinbesteko da. Plangintzak intraneten helburuak,[2] [3]xedearen ebazpena, pertsonen identifikazioa edo inplementazio eta kudeaketarako sail arduradunak eta plan funtzionalen edo web orriaren diseinua biltzen ditu.[4]
Langileriaren zati bat inplementaziorako egutegiak eta jada funtzionamenduan dauden sistemak ezabatzen direla ziurtatzeaz arduratuko litzateke, intraneten segurtasuna inplementatu, definitu eta aldi berean, marko legalaren barruan dagoela ziurtatuz. Izan ere, balio handiko produktu bat ekoizteko, sistemaren planifikatzaileek nahi duten interaktibitate maila finkatu behar dute (adibidez, wiki…).
Bestalde, planifikatzaileek datu sarrera eta jada existitzen diren datuen eguneraketa modu zentralizatuan kontrolatu edo transmititu egin behar den aukeratu behar dute. Erabaki hauek bat egiten dute hardware eta softwarearekin (Edukiak kudeatzeko sistema moduan), parte-hartze arazoekin (gustu ona, erasoak , konfidentzialtasuna) eta onartu behar diren ezaugarriekin.[5]
Intranet gehienetan leku estatikoak izan ohi dira; hau da, partekatutako unitateak dira zentralizatutako dokumentuak partekatzea ahalbidetzen dutenak barneko artikulu edo komunikazioekin batera (gehienetan bide bakarreko komunikazioak). Gainera, enpresak pentsatzen hasi dira nola intranetak haien ekipoentzako “komunikazio zentro” bihurtu ahal diren Intranet “sozialetan” oinarritzen diren enpresetan oinarrituz.[6] Benetako inplementazio batek goreneko gerentziaren finantzazioa eta sostengua,[7] negozioa sortzeko baldintzen analisia eta erabiltzaileen informazioaren beharra analizatzea ekarriko luke.
Ostera, Ikuspuntu teknikotik instalazio koordinatu bat egon beharko litzateke web zerbitzarientzako, erabiltzaileentzako sarearen sarbiderako, erabiltzaile/bezero aplikaziorako eta erabiliko den informazioa barne hartzen duen dokumentuaren txantiloirako.[8]
Gainera, Amaierako erabiltzaileak probetan parte hartu eta enpresako intranetaren erabilera sustatu beharko du "parallel adoption" moduko metodologia erabiliz edo eta programa pilotu baten bitartez. Epe luzean enpresak hainbat neurketa, ebaluazio eta enpresako beste zerbitzuekin konparaketak egin beharko ditu.[9][10]
Azkenik, Intraneten mantenua eta egungo edukiarekin konpromisoa duten pertsonak funtsezkoak dira intraneten egiturarako. Hori dela eta, Intraneti buruzko informazioa lortzeko foro edo Sare sozial zerbitzu bat erabili daiteke erabiltzaileek nahi edo gustuko ez dutena esan dezaten.
Microsoft SharePoint da intranet elkarlaneko inguruak sortzeko gehien erabiltzen den softwarea. Ikerkuntzen arabera, intraneten % 50ak erabiltzen du SharePoint;[11] ala ere, beste software batzuk erabili daitezke.[12] Adibidez, 2016 urtean SAPek "SAP Jam Collaboration" sortu zuen gaur egungo intranet bezala.[13]
2018 urtetik, hainbat intranet software aurki ditzakegu merkatuan. Hainbat kategoriatan sailka daitezke: sare sozial enpresarial moduan (Facebook-en Workplace) edo intranet tradizionala bezala (Microsoft Sharepoint). Lan digitalerako ingurua deritzona eskaintzen duten enpresak ere badaude. Hauek, kolaborazioa eta ekoizpena eskaintzen dute inguru guztiz konektatuan eta lan egiten den lekuan erabili daitezke. Adibidez,Happeo eta Beezy bezalako hornitzaileek lanerako produktu digitalak eskaintzen dituzte.[14]
Enpresarentzako sare pribatua enpresa batek sortutako konputagailu-sare bat da enpresaren sektore desberdinak elkar-konektatzeko (produkzio lekuak, bulegoak, dendak…).
Telekomunikazio sareen digitalizazioari buruz hitz egiten bada, 70. hamarkadan hasi zen AEBko AT&T[15] enpresak eta sistema informatikoen hazkundeak eta erabilgarritasunak bultzatua. Sare pribatuak bakarrik hasi dira azkenengo hamarkadetan pribatutasunaren kontzeptua gehitu barik. Sare hauek telekomunikazio sareei esker erabilgarriak dira eta ahozko komunikazioei segurtasuna eta pribatutasuna gehitzen die.
90. hamarkadan internetaren sarrerarekin sare mota berri bat sortu zen, sare pribatu birtuala deritzona, azpiegitura publikoaren gainean funtzionatzen duena eta garraiatzen diren datuen segurtasuna ahalik eta hobekien mantentzeko zifratzea erabiltzen duena. Hori dela eta, gaur egungo enpresentzako sareak sare pribatu enpresarial moduan ezagutzen dira pribatuak direla argitzeko asmoarekin.
Web (World Wide Web) terminoaren aurkakoa izango litzateke, non edozeinek zeren eta edukira sarbide mugatua du. Internetengandik ezberdintzen duena, Intranetak pribatuak direla da, eta horregatik, bertara sartzeko pasahitzen bat behar-beharrezkoa da.
Intraneten funtzio nagusia informazioa banatzea da,produkzio taldeei honi esker denbora asko aurreztu nahian. Konpainietako barne-sareak tresna garrantzitsuak dira, informazioa era efektiboan jendarteratu eta honela konpainiako langileak momentu oro azken nobedadeez eta organizazioaren datuetaz jabetuaraziz.Unibertsitateetan eta bestelako formakuntza-zentroetan ere bere erabilera ohizkoa da, era desberdinetako informazioaren kontsulta eta kurtsoko materiaren jarraipena errazten baitu.
Dokumentuen gordailu bezala garrantzi handia ere izan dezake, honela, paperik gabeko ofizina bat lortzeko faktore garrantzitsu batean bilakatuz. Bilaketa motor bat eta beharrezko organizazio bat lortuaz, langileentzat erraztasun handia izango litzateke dokumentuen kontsulta azkarretarako. Denbora aurrezteko modu ezinhobea kontsideratzen da, izugarrizko informazioa langileen eskura baitago.
Edukien askatasun eta ugaritasuna dela eta, eta interkonektatutako sistemen kantitatea dela eta, organizazio askoren intranetak berain web guneak baino konplexuagoak dira, eta hauen erabiltzaileak oso azkar handitzen ari dira. Ideia bat egin zaitezten, Nielsen Norman Groupen 2007ko urteroko Intranet disenuaren arabera, bere orrialdeko intraneteko erabiltzaileak 200.000 ziren gutxi gorabehera. 2005etik 2007ra, ordea, zenbaki hau 6 milioietara iritsi arte hazi da.
1. Baliabideak (inprimagailuak, eskanerrak...) partekatzeko kapazitatea eta internetera konexioaren aukera.
2. Web guneen ostatua, hala zentroarena nola ikasle edo irakasleena. Edozein ordenagailuko nabigatzailetatik kontsulta daitezke orrialde hauek, Internetera konektatuta egonik noski.
3. Informazioa gordetzeko aukera. Disko birtualen espazioa, bertan informazioa hartu eta gordetzeko aukera, Internetera konektatutako edozein ekipotik. Irakasle eta ikasle bakoitzak bere agenda pertsonala izan lezakete disko birtualean.
4. Korreo zerbitzua, hainbat funtzionalitate esleitzeko aukerarekin (posta elektroniko-a, webmail zerbitzua, bat-bateko mezularitza zerbitzua...)
5.Foroak, komunikazio kanal bidirekzionalak eskola komunitateko kideentzako, iritziak, experientziak etab elkartrukatzea ahalbidetzen dituztenak. Foro hauetako batzuk momentu oro egon litezke lanean eta beste batzuk aldiz, denbora zehatz batean bakarrik, irakasle batek edo ikasle talde batek eskatuta. Adibidez, iragarkiak, txat zerbitzuak edota bideokonferentziak.
6.Hainbat instrumentu, lan ezberdinak burutzeko, hala nola, tutoria gestioak, fitxak sortzeko plantilak, testak, izparringiak; idazkaritza eta zuzendaritza-gestioak; liburutegikoak; eta administrazio kudeaketak, hots, zertifikatuen eskakizunak, matrikula tramiteak, ikasleen notak etab.