Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.
Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
IllinoisAmeriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako erdialdean kokatutakoa. Springfield du hiriburua baina hiri garrantzitsuena Chicago da. Guztira 12.5 milioi biztanle inguru ditu estatuak.
Kontinentala da klima, uda luzeak, beroak eta hezeak ditu; neguak hotzak izaten dira. Haizeak ekaitz ugari eragiten ditu, udaberrian eta uda bukaeran gogorrenak.
Historia
Kaskias, sacs eta fox ziren bertako amerindiar talde nagusiak kolonizatzaileak iritsi zirenean. 1763an Frantziak Ingalaterrari eman behar izan zion lurralde osoa. 1818tik AEBetako hogeita batgarren estatua da.
Ekonomia
Industria eta garraiobideak oso aurreratuta daude, eta Estatu Batuetako estaturik garatuena da nekazaritzan eta abere hazkuntzan. Nekazaritzak garia, artoa, garagarra, oloa eta soja lantzen du batez ere. Industria mota nagusiak: burdingintza, elektronika, makina eta ibilgailu industria, kimika eta petrokimika.