Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Fado Portugalen egindako musika mota bat da, XIX. mendearen lehen laurdenean sortutakoa. Tradizionalki, abeslariak gitarra klasikoaren joleek laguntzen dituzte. "Fadistak" izena hartzen dute estilo honen musikariek.
Portugesez, fado hitzak "patua" esan nahi du, eta saudade sentimendu malenkoniatsuarekin oso lotuta dago.
Bi mota nagusi ditugu, alde batetik Lisboan egindakoa (Alfama eta Bairro Altoko auzoetan tartean) eta bestetik Coimbrakoa.
Klasikoen artean, Amalia Rodrigues abeslaria dugu ezagunenetarikoa. Bestela, abeslari gazte ditugu Mariza eta Cristina Branco, besteak beste, eta taldeei dagokienez "Madredeus" nabarmentzekoa da.
Geurean, María Berasarte aipatzekoa da.