Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Eweera
Eʋegbe — Eʋe
Horia: eweeraren hedapena.
Datu orokorrak
Hiztunak3.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Niger-Kongo hizkuntzak
Atlantic–Congo (en) Itzuli
Volta–Congo (en) Itzuli
Kwa (en) Itzuli
Gbe (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta SOV hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ee
ISO 639-2ewe
ISO 639-3ewe
Ethnologueewe
Glottologewee1241
Wikipediaee
ASCL9217
IETFee

Eweera[1] (Èʋe edo Èʋegbe èβeɡ͡be ahoskatua)[2] Afrikako hizkuntza bat da, gbe familiakoa, horren barruan hiztun gehien dituena. Hiru milioi pertsona inguruk Ghana, Togo eta Beninen erabiltzen dute,[3] ewe etniako partaideak bereziki. Eskoletan irakaskuntza bide gisa erabiltzen hasi zen 1954ko independentzia ostean.

Hizkuntza horrek literatura aberatsa batzen du, Ferdinand Kwasi Fiawoo, Sam Obianim, S.K. Anika eta abar bezalako autoreekin.[3]

Historia

XVIII. mendean, lurraldea britainiarren kolonia zelarik, bertako talde etnikoak, asanteak, guanak, guak eta eweak, elkartu egin ziren kontra egiteko. Ghana estatua sortu zuten 1957an, horrela, Afrikako lehen estatu independentea bihurtu zen, Nkrumahren lanari esker.[4] Deskolonizazioa eman ostean, asanteak eta eweak nagusitasun politikoa lortzeko gehien lehiatu ziren.

1979an, Rawlings estatuburu izendatua zuten: ewe etniakoa zenez, haren taldekoak erantzukizun politikoko postu gehienen arduradunak izan ziren.

Kokapena

Hizkuntza darabiltten hiztunak ewé etniakoak dira. Ghana, Benin eta Togon bizi dira, bereziki Ghanan.

Gramatika

Hizkuntzak bost tonu nagusi ditu: altua, ertaina, baxua, goranzkoa eta beheranzkoa.

Ez dago genero gramatikalik. Hirugarren pertsonako plural pronominala, da, plurala adierazteko erabilia: adibidez, ame ("pertsona"), pluralean amewó ("pertsonak").

Izenordain subjektu edo objektuak hauek dira:

Singularra Plurala
nye míawo
miawó
éyà, yé wóawo

Izenordain erakusleak dira: si(a) ("hau") singularrean, siawó pluralean eta á, lá ("bera", "hau"), adibidez atí lá ("zuhaitz hau").

Izenordain galdetzailea kâ/ka ("Zein?") da, eta pluralean kawó.

Esaldien ordenean, SVO hurrenkera darabil, hots, subjektua, aditza eta objektua.[5]

Dialektoak

Dialekto nagusiak anglo, ayuna, hudu eta kotafoa dira. [6]

Erreferentziak

  1. Berria. Estilo Liburua. (Noiz kontsultatua: 2019-3-2).
  2. [1], 243. orr.
  3. a b «Promotora Española de Lingüística» www.proel.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
  4. «ewe» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  5. «Promotora Española de Lingüística» www.proel.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
  6. «EWE Iniciación al Idioma» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).

Kanpo estekak