Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Etmoide hezur
Buru-hezurreko hezurrak (etmoide gorriz) Irudi gehiago
Betzuloaren zazpi hezurrak (etmoide marroiz)
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
chondrocranium (en) Itzuli
Konponenteakcribriform plate (en) Itzuli
labyrinth of ethmoid (en) Itzuli
perpendicular plate of ethmoid bone (en) Itzuli
crista galli (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezos ethmoidale
MeSHA02.835.232.781.292
TAA02.1.07.001
FMA52740
Terminologia anatomikoa

Etmoide hezurra buru-hezurreko hezur pneumatiko (barnean, arnas bideekin kontaktuan dauden gelatxo/sinuak dituela) bakun simetrikoa da. Pneumatikoa denez, sudur-barrunbetik igarotzen den airea hezur horren barrutik ere igarotzen da.

Etmoidearen garezur-barneko eremuak garezurraren oinaldearen osaketan parte hartzen du, zehazkigarezurraren aurreko hobiaren atal txiki bat osatzen du, bekoki hezurraren etmoide-muxarraduran kokatzen baita. Aurpegi-garezurrean, aldiz, sudur-barrunbearen eta betzuloaren osaketan parte hartzen du.

Antzinako grezierazko ethmos ("baheketa") hitzetik dator.

Aurpegiak

Etmoide hezurra hainbat egituraz osaturik dago, eta ikuspegiaren arabera, egitura bat edo beste ikusiko dugu[1][2][3][4]:

Garezur barneko ikuspegia

Garezur ganga kentzen bada, hau da, aurpegia eta oinaldea salbu, gainontzeko entzefaloa babesten duen garezur atala, garezurraren oinaldea ikusiko dugu. Horrela, etmoide hezurrak garezur barnean dituen egiturak ikusgai egongo dira.

Bahe itxurako xafla

Atal hori garezurraren oinaldearen eta usaimen hobiaren parte da. Aurkezten dituen zulotxoetatik lehenengo gara-nerbioaren, hau da, usaimen-nerbioaren zuntzak igarotzen dira. Gainera, aurreko etmoide nerbioa eta odol hodiak aurreko etmoide zulotik garezuraren aurreko hobira helduko dira eta ondoren bahe itxuarako xaflaren bitartez sudur-barrunbera bideratuko dira.

Etmoide hezurraren goiko ikuspegiaBahe itxurako xafla

Oilar-gangarra

Oilar-gangarra bahe itxurako xaflarekiko elkarzuta den hiruki itxurako gandorrari deritzo. Honen jarraipena etmoide hezurraren aurreko ikuspegitik ikusten den xafla zuta da.

Aurreko ikuspegia

Etmoides hezurraren aurreko ikuspegia eta beste zenbait egitura:Crista galli: oilar-gangarraEthmoid air cells: etmoide-gelatxoak Superior nasal concha: goiko sudur-maskorraNasal cavity: sudur-barrunbeaMiddle nasal concha: erdiko sudur-maskorra Perpendicular plate: xafla zuta

Errai garezurraren aurrealdetik aztertuz, konkretuki masailezurrak osatzen duen madari itxurako irekigunetik begiratuz, etmoide hezurraren aurreko zatia ikus dezakegu. Hemen beste zenbait egitura ikus ditzakegu:

Xafla zuta

Sudur-trenkadaren parte den xafla bertikal fin bat da. Sudur-trenkada sabaitik zoruraino hedatzen da, hortaz, sudur-barrunbea bi espaziotan banatzen du: eskumako eta ezkerreko aldea. Trenkada horren eraketan, xafla zutak vomer hezurrarekin, esfenoide hezurraren gangar edo mokoarekin, bekoki-hezurraren sudur-arantzarekin, sudur-hezurrarekin eta sudur-trenkadaren kartilagoarekin bat egingo du.  Bestalde, aurretik esan bezala, oilar-gangarraren sudur-barrunbeko jarraiera izango da.

Sudur-barrunbeko ikuspegia

Etmoide laberintoak

Etmoide laberintoak oso hauskorrak dira eta xafla zutaren bi alboetara kokatzen dira, betzuloaren eta sudur-barrunbearen artean. Konkretuki, sudur-barrunbearen goialdearen alboko horma eta betzuloaren erdialdeko horma osatzen dute. Betzulo erdialdeko horma horri betzulo-xafla deritzo.  

Bestalde, etmoide laberintoaren behealdea ere irekia da eta masailezurraren erdialdeko aurpegiaren goiko ertzarekin eta ahosabai hezurraren betzulo irtengunearen erdialdeko aurpegiarekin kontaktuan dago.

Sudur-barrunberanzko atala hezur-xafla mehez osatuta dago, xaflen artean hutsune txikiak daude, etmoide-gelatxoak deritzenak. Horiek, beraz, etmoide labirintoa bete edo osatzen dute. Hiru konpartimentutan banatuta daude eta bakoitzak drainaketa desberdina du:  

  1. Aurreko etmoide-gelatxoa: bekoki-hezurraren sinauarekin eta sudur-barrunbearekin du harremana. Bekoki sinuaren antzeko drainaketa dute, hau da, etmoide infundibuluaren bidez, ilargierdi itxurako hiatora heldu eta erdiko meatuaren alboko horman drainatuzen dute.
  2. Erdiko etmoide-gelatxoa: aurreko etmoide-gelatxoa baino atzerago dago. Irekigunea etmoide burbuilan du, bertan drainatuz. Hortaz, ilargierdi itxurako hiatora heldu eta erdiko meatuan drainatzen dute halaber.
  3. Atzeko etmoide-gelatxoa: atzekoen kokaturik dagoen etmoide-gelatxoa da. Irekigunea goiko maskorrarren alboko paretan du. Hortaz, goiko meatuan drainatzen du.

Erdiko eta atzeko gelatxoak goitik irekita badaude ere, bekoki hezurraren sudurreko zatiak ixten ditu eta biak sudur barrunbearekin harremanetan daude.

Sudur maskorrak
Etmoide hezurraren sudur maskorrak eta meatuak:Nasal conchae: Sudur maskorrak:Goikoa (superior), erdikoa (middle) eta behekoa (inferior). Nasal cavity: sudur-barrunbea

Sudur-barrunbea barnaldetik ikusita, sudur-barrunbearen alboko horman hezurrezko bi xafla horizontal makur daude: goiko eta erdiko sudur-maskorrak. Erdiko maskorraren behealdean erdiko meatuaren alboko horman etmoide burbuila deritzon goragune bat ageri da. Bere sakonean inguru horretan drainatzen duten aurreko etmoide-gelatxoak daude. Gainera, batzuetan goiko maskorra baino gorago maskor-gorena ager daiteke.  Aipatu beharra dago beheko maskorra hezur independientea izango dela eta erdiko eta goiko maskorrak aldiz, etmoide hezurraren zati direla.

Maskorrak bata bestearen gainean kokatuko dira eta orokorrean agertzen diren hiru maskorrek (goi, erdi eta behekoek) sudur-barrunbea lau kanaletan bereizten dute:

  1. Beheko meatua: sudurraren zorua eta beheko maskorraren artean dago.
  2. Erdiko meatua: beheko eta erdiko maskorren artean dago.
  3. Goiko meatua: erdiko eta goiko maskorren artean dago.
  4. Esfenoide-etmoiderako zokogunea: goiko maskorra eta esfenoide hezurraren artean geratzen den espazioa da.
    Etmoide hezurraren alboko ikuspegia

Maskor-gorena egotekotan, haren azpian meatu gorena dugu.

Alboko ikuspegia

Betzulo-xaflak karratu itxura du eta leuna da. Betxulo-xaflaren goiko ertza bekoki-hezurraren etmoide-muxarradurarekin lotzen da; elkargune horretan daude aurreko etmoide-zulo (aurreko etmoide nerbioa eta odol-hodien pasabidea) eta atzeko etmoide zuloa (atzeko etmoide nerbioa eta odol-hodien pasabidea).

Atzeko ikuspegia

Etmoide hezurraren atzeko ikuspegi horretatik hurrengo egitura nagusiak ikusten dira:

Etmoide hezurra atzeko ikuspegitik
  • Oilar gangarra (crista galli)
  • Goiko eta erdiko sudur maskorrak (superior & middle nasal concha)
  • Xafla zuta (perpendicular plate)
  • Atzeko etmoide gelatxoa (labyrinth)

Hezur horrek sudur barrunbearen osaketan lagundu egiten du, eta, atzeko ikuspegi horretatik argi geratzen da. Sudur barrunbean xafla zutak eta goiko eta beheko sudur maskorrek parte hartzen dute era zuzenean.

Mugak

Garezurrean garezurraren oinaldearen osaketan parte hartzen du. Aldiz, aurpegi-garezurrean, sudur-barrunbearen eta betzuloaren osaketan parte hartzen du.

Garezur oinaldean:

Bekoki hezurraren etmoide muxarraduran dago eta garezurraren oinaldearen parte da: zehazki, aurreko hobiaren oinaldean dago, erdialdean.

Garezurraren oinaldea goitik ikusita etmoidearen goiko ikuspegia dugu. Horrela, bahe itxurako xafla eta oilar-gangarra ikusten dira.

Sudur barrunbean:

Etmoide hezurrak sudur barrunbe horretako mugetan parte hartzen du: sabaian bahe itxurako xafla (atzealdean); erdialdeko horma edo sudur-trenkadan xafla-zuta (sudur-trenkadaren kartilago eta vomer hezurraren artean); alboko hormetan etmoide labirintoa, etmoidearen bi alboko masak bere maskorrekin.

Betzuloan:

Betzuloaren alde medialaren osaketan parte hartzen du. Hona haren mugak: goitik hezur frontala, aurretik hezur lakrimala, behetik hezur maxilarra eta hezur palatinoa, eta, atzetik, esfenoide hezurraren hegal txikia.

Usaimen nerbioaren adarrak bahe itxurako xaflatik igarotzen

Erlazioak

Bahe itxurako xafla: egitura horrek dituen zulotxoetatik usaimen nerbioaren adarrak eta aurreko zein atzeko etmoide arterien adarrak igarotzen dira, azken horiek bekoki-barrunbera irits daitezen.

Aurreko eta atzeko etmoide zulotxoak: haietatik etmoide arteriak sudur-barrunbera igarotzen dira hura odoleztatzera, baita izen bere etmoide nerbioak ere.

Patologiak

Etmoiditisa

Etmoiditisa etmoides hezurraren gelatxoen infekzioa da, sinusitis mota bat dena. Infekzio horien eragile nagusiak bakterioak dira, hala ere, onddo edo birus batzuek ere eragin ditzakete.

Sintomei dagokienez, begien artean buruko mina, muki jarioa, sudurreko konjestioa eta usaimen galera ditugu. Horrez gain, beste sintoma larriago batzuk sor ditzake: ikusmen galera zein ikusmen bikoitza eta begi gorritzea oro har[5].

Displasia fibrotsu etmoidala

Etmoides hezurrak displasia fibrotsua paira dezake. Gaixotasun honetan ehun fibrotsuarengatik hezur osantsuaren ordezkapena gertatzen da. Honen ondorioz, hezurra ahuldu egiten da eta hainbat arazo sortzen ditu.

Hala ere, aipatu beharra dago gaixotasun hau ez dela ohikoa etmoides hezurrean agertzea, barail edo masailezurrean adibidez ohikoagoa da.

Gaixotasuna pairatzen duten pazienteen hasierako sintomen artean zefalea, exoftalia, betzuloaren inguruko edema etab. nabarmentzen dira.

Diagnostikoa TAC edota biopsia baten bidez egiten da. Tratamendua aldiz, kirurgia edota bifosfonatoaren erabilera da. Ez da erradioterapia aholkatzen eta kirurgia kontu handiz planifikatkzea garrantzitsua da[6].

Erreferentziak

  1. Michael., Schünke,. (cop. 2022). Prometheus : texto y atlas de Anatomía.. Editorial Médica Panamericana ISBN 978-84-9110-625-8. PMC 1263209625. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  2. Heinz., Feneis,. (2001). Giza anatomiako poltsiko-atlasa : Nazioarteko Nomenklaturan oinarritua. Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 84-87114-33-4. PMC 932476200. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  3. autor, Azkue, J. J.. Garezurraren anatomia. ISBN 978-84-9082-834-2. PMC 1117437679. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  4. author., Netter, Frank H. (Frank Henry), 1906-1991,. (2015). Atlas de anatomia humana. Saunders ISBN 978-85-352-8268-9. PMC 908100008. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  5. «Etmoiditis» thnm.adam.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
  6. Displasia fibrosa en seno etmoidal y esfenoidal: a propósito de un caso. .

Kanpo estekak