Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Estatuburua Estatu bateko buru edo agintari nagusi edo gorena.[1] Politikan Estatua mundu osoaren aurrean eta estatuaren beraren aurrean batasuna irudikatzen duen pertsona da. Oro har munduaren aurrean eta herritarren aurrean estatuaren arduradun eta ordezkari gorena da. Estatu bakoitzak definitzen ditu zeintzuk diren bere arau eta funtzio espezifikoak. Estatuburuaren izaerak ere definitzen du estatuaren eredua zein den; adibidez, monarka bat bada monarkia bat izango da, edo presidente izan daiteke errepublika batean.
Estatuburutza, bestetik, Estatuburuaren kargua eta horri dagokion jarduera da.[2]
Estatuburuaren eginkizunak aldatu egiten dira herrialde bakoitzeko Konstituzioak ezartzen duen gobernu-moduaren arabera. Hau da, eskumen desberdinak ditu, estatu bakoitzaren ordenamenduaren arabera.