Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Doraemon | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Fujiko F. Fujio (en) |
Argitaratze-data | 1969 |
Estreinaldi-data | 1969ko abenduaren 1a |
Izenburua | ドラえもん |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Argitaletxea | Shogakukan |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | science fiction anime and manga (en) , komediazko anime eta manga, fantasiazko anime eta manga, abenturazko anime eta manga eta komedia-dramazko anime eta manga |
Hizkuntza | japoniera |
Zatiak | 45 liburuki |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Shin-Ei Animation (en) Nihon Terebi Dōga (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Nippon Television TV Asahi (en) |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Doraemon (en) |
dora-world.com | |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Doraemon (japonieraz: ドラえもん ) , edo Doraemon, katu kosmikoa, Japoniako manga sail bat da, Fujiko F. Fujiok asmatua. Gero, askotan gertatzen denez, anime telesaila oso ezagun bilakatu zen.
Sailaren protagonista Doraemon izeneko katu robotiko kosmikoa da, Nobita Nobi umea laguntzera etorkizunetik (XXII. mendetik) iritsia. Doraemonek poltsiko magiko bat du, eta hortik XXI. mendeko makina bat tresna ateratzen du, Nobitari laguntzeko.
Euskal Herrian, telesaila euskaraz ETB 1 kanalak eman zuen lehendabizi, eta oso ospetsua da; orain ETB 3n ematen dute.
Manga 1969an hasi zen argitaratzen, Fujiko Fujio egile izena erabiliz. Izen horren atzean bi sortzaile ziren: Hiroshi Fujimoto (Iroshi Fujimoto, 藤本 弘) eta Motoo Abiko (Abiko Motoo, 安孫子 素雄). Motoo Abikok alde egin zuenean Fujiko F Fujio izenaz izenpetu zituen mangak Fujimotok.
Animearen lehen atalak 1973an agertu ziren. 1979an anime sail berri bat hasi zen, eta 2005ean hirugarren bati ekin zitzaion. Bai manga eta bai animea ere ekoizten ari dira gaur egun.
Doraemoni buruzko hamaika produktu egin dira. Manga eta animeaz gain, filmeak, bideo-jokoak, jostailuak eta musikal bat ere ekoitzi dira.
Protagonistak Doraemon eta Nobita dira. Nobitaren arazoak eta Doraemonek haiek konpontzeko proposatzen dituen soluzioak dira atalen argumentu nagusia. Bi protagonista hauek eta bere lagunek osatzen dute pertsonaia nagusien taldea:
Hauez gain, hala ere, badira askotan agertzen diren beste pertsonaia batzuk: eskolako irakaslea, zuzendaria, Nobitaren eta haren lagunen familia-kideak...
Irusoin da animea euskarara bikoizten duena. Bikoizle eta aktoreak honakoak dira:[1]
Pertsonaia | Jatorrizko ahotsa | Bikoizlea |
---|---|---|
Doraemon | Nobuyo Oyama | Ane Aseginolaza |
Nobita | Noriko Ohara | Arantxa Moñux |
Shizuka | Michiko Nomura | Begoña Huegun |
Takeshi | Kazuya Tatekabe | Iñigo Puignau |
Suneo | Kaneta Kimotsuki | Nekane Sarobe |
Tamako Nobi (Ama) | Dolores Diaz de Mendibil | |
Nobisuke Nobi (Aita) | Masayuki Kato | Martin Zabala |
« |
Goiz goizetan egunon eta gauetan gabon, |
» |
« |
Alai gabiltza denok |
» |
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia . |