Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Cappa magna (laltinez, "kapa handia"), kardinale, apezpiku eta ohorezko beste zenbait prelaturentzat propio eginikoa, atzealde oso luzeko jantzi bat da, kardinaleen kasuan gorria izan ohi dena, beren kalota bezala.[1]
Cappa magna ez da berez jantzi liturgiko bat, prozesioetan edo "koroan" erabiltzekoa baizik, hau da, elizkizunen batean jantzi daiteke, baina ez da meza ospatzen duen gotzaina kapa hori erabiltzen duena. Kardinalen kasua kolore gorrikoa da cappa magna da eta gotzainentzat bioleta. Kardinalek eta aita santuen nuntzioek ureztaturiko zetazko cappa magna bat janzteko eskubidea dute, baina norbearen eskumenekoa da, ez betebehar liturgikoa.
1969. urtean Paulo VI.a aita santuak kapa hau ez erabiltzeko aholkatu zuen. Ondorioz, 21. mendean gutxi ikusten da, baina Espainian, adibidez, Antonio Cañizares Toledoko artzapezpikuak (2002-2008 kargu horretan) 2007an erabili zuen eta hedabideetan arreta deitu zuen.[2]