Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Bos gaurus | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Bovidae |
Generoa | Bos |
Espeziea | Bos gaurus Smith, 1827
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 275 egun |
Habitat | sabana eta baso |
Eguneko zikloa | eguneko |
Bos gaurus, gaur edo seladang, Indotxinan, Indian eta Nepalen hedaturiko munduko Bovinae subfamiliako Bos generoko animaliarik handiena da. Etxeko behiekin lotura estua du, espezie ezberdinak izan arren.
Gaurra Bos generoko bobidorik handiena da, arrak 3 metro luze dira (gehi metro bateko isatsa) eta 2,2 metro garai sorbaldetaraino. Ile arre-gorrixka eta marroi iluna artean daukate, kopeta zabala eta belaun azpiko hankak zuriak dituzten bitartean. Adarrak zuriak dira, punta beltza izan ezik, motzak eta arku itxurakoak, eta garezurraren alboetatik irtetzen dira.
Oso animaliak indartsuak eta astunak dira: arren bataz besteko pisua 650-1.000 kilo bitartean dago[1], eta emeak laurden bat txikiagoak dira.[2]
Antzinean, Asiako hego-ekialde osoan zehar hedaturik zeuden, Vietnam, Kanbodia, Laos, Txina, Tailandia, Malasia, Birmania, India, Bangladesh, Bhutan eta Nepaleko herrialdeetan zehar barreiatuta. Egun, herrialde horietako populazio gehienak oso urriak dira. Sri Lankan iraungituta dago.[3]
Gaur egun, era emankor eta arrakastatsu batean, batez ere Indotxina, India eta Nepalen zehar hedatzen dira: bertako populazioak handiak dira.[4]
Emeek 275 eguneko (9 hilabete inguru) ernaldia dute, eta kume bat (batzuetan bi) erditzen dute. Kumeei eme amek 7-12 hilabete igaro ondoren, titiak kentzen dizkie eta esnea belarra jaten hasten dira.
Emeak bigarren edo hirugarren urtean lortzen du sexu-heldutasuna edo umotasuna. Erditzea urte osoan zehar gerta daiteke, baina sarriagotan abendu eta ekain tartean.
Lehoinabarrek (Panthera pardus) eta asiar txakur basatiek (Cuon alpinus) txahal-urrixak (kumeak), gazteak eta ale ahulak ehiza ditzakete; baina tigrea (Panthera tigris) eta itsas krokodiloa helduak eta ar indartsuak ehizatzeko gai diren harrapari bakarrak dira eta, beraz, mehatxu natural handiena.[5]