Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Atal honetako artikulua: |
Bahá'í fedea |
---|
Aitzindaria |
Fundatzailea |
Pertsonaia nagusiak |
|
Idazteunak |
|
Ospakizunak |
Beste gaiak |
|
Bahá'í Fedea autoizendapenez edo Bahaismoa heteroizendapenez (/bəˈhɑːiː, -ˈhaɪ/; persieraz: بهائی 'Bahā'i') erlijio monoteista independenterik gazteena da, XIX. mendean sortua. Munduan fededunak 5 milioitik gora[1] dira ia herrialde guztietan zabaldurik.
Bere jarraitzaileek Mirza Husain Ali Nuri ((1817-1892) profeta eta sortzailearen ikasbideak hartzen dituzte oinarri. Profeta horrek Bahá’u’lláh (Jainkoaren aintza) izena hartu zuen 1848an. Azken hori Báb (1819-1850) profetaren jarraitzaile izan zen; 1844an Jainkoaren gizakundea hemeretzi urteren buruan agertuko zela iragarri zuen profetaren jarraitzaile, hain zuzen. Bahá'í fedearen arabera, Jainkoaren Mezulariek ekarritako erlijio handietako bakoitzak etapa bat markatzen du zibilizazioaren garapen espiritualean, eta Bahá’u’lláh da mezulari horietan berriena.
Bahá’u’lláh-ren zeregina gizateria osoa Jainkoaren inguruan eta Jainkoaren bitartez biltzea da. Bahá’í-ek gizateriaren aniztasunez osaturiko batasunaren alde lan egiten dute.
"Gaurko egunean gizateria bere heldutasun kolektibora iritsi da. Erlijio guztietako eskriturek agintzen zuten bezala, munduko herriek gizarte global batean modu baketsuz integratzeko garaia heldu da. "Lurra herrialde bakarra da eta gizateria bertako hiritarrak"'[2]
Euskaraz, Bahá'í hitza erabiltzen da bai erlijioa izendatzeko (Bahá'í fedea), bai horren jarraitzaileak aipatzeko. Arabierazko Bahá (بهاء) hitzetik eratorria, aintza, ospea edo loria esan nahi du. Bahaismo hitza ere erabili izan da, orokorrean gutxiespen moduan[3][4]; nahiz eta zenbait erakundek, AEBko Kongresuko Liburutegiak, kasu, Bahaismo hitza erabiltzen duen Bahá'í fedea izendapenaren aldagarri gisa.
Bahá'í idazki kanonikoak honako hauek dira: Báb eta Bahá'u'lláh-ren idazlanak, Abdu'l Bahá-k egiaztatutako idazki eta hitzaldiak, eta Shoghi Effendi eta Justizia Etxe Unibertsalaren idazkiak.
Bahá'í-ek testu hauetan guztietan jainkozko argibideak ikusten dituzten arren, garrantziaren arabera, hiru ataletan banatzen dituzte.
Bahá'u'lláh-ren idazlanik aipagarrienak hauek dira: Kitáb-i-Aqdas (1873), literalki Libururik Sakratuena, norbanakoen zein komunitatearen legeak eta praktikak azaltzen ditu; Kitáb-i-Iqán (1862), literalki Ziurtasunaren Liburua, Bahá'í sinesmenaren oinarrizko ikasbidea; eta idazki mistikoak: Hitz Ezkutuak (1857), Zazpi Haranak (1856), Lau Haranak (1856) eta Jainkozko Misterioen Harribitxiak, besteak beste.
Ez zaitezte izan Jainkoa ahanzten dutenen antzekoak, ondorioz Hark beren buruaz ahanztera eraman baititu. Eta honi buruz Betiereko Errege den Hark... esan du: Bere burua ezagutzen duenak ezagutu du Jainkoa. (Ziurtasunaren Liburua, par. 107)
Gauza argi eta garbia zaizu Profeta guztiak direla Jainkoaren Kausaren Tenpluak, janzkera ezberdinez jantzita agertu direnak. Begi zuhurrez begiratuko bazenu, etxola berean bizitzen ikusiko zenituzke, zeru berean hegan egiten, tronu berean eserita, hitz berak ahoskatzen, Fede bera hots egiten. Halakoa da izatearen Esentzia horien batasuna, dirdira ikaragarri eta infinituzko Luminaria horiena.(Ziurtasunaren Liburua, par. 162)
Erlijio honen sinbolo gehienak arabierazko Bahá (بهاء "aintza" edo "loria"), hitzatik eratortzen dira; horixe baita, bahá’í-en sinismenaren arabera, Jainkoaren Izenik Handiena. Abjad sistemaren arabera, hitz horren zenbakizko balioa, 9 da; hori dela eta, bahá’í sinbolorik erabiliena bederatzi puntako izarra izaten da[5].
Eraztunetako sinboloa eta Izenik Handienaren idazkera ere erabiltzen ohi dira. Idazkera zaharrenean, eraztunetarakoa, Bahá hitzaren arabierazko idazkera estilizatua dugu, bi aldeetan bost puntako izar bana duela; idazkera berrienean, Yá Bahá’ul’Abhá (يا بهاء الأبهى "Oi Aintzatsuenaren Aintza!") hitzen kaligrafia artistikoa da.
Alta, bahá'í idazteunen arabera, bost puntuko izarra da erlijio horren sinbolo ofiziala[6], Haykal (Tenplu) izenez ezaguna. Bost puntako izarrak gizakiaren gorputza adierazten du; Profetak, gizakiak izanik, Jainkoaren tenplua lurrean baitira. Báb-ek finkatu zuen Haykal sinboloa, eta bere zenbait idazkik forma hori hartzen dute.
Bahá'í Fedea mundu guztira hedatu da, Munduan fededunak 5 milioitik gora[1] dira ia herrialde guztietan zabaldurik, 6.000 inguru badira espainiar Estatuan[7], eta Euskal Herrian Bahá’í fedeak 200 jarraitzaile inguru ditu Euskal Herrian[8][9].
Bahá'í komunitateak aurki daitezke munduan zehar 187 herrialde independenteetan. 165 Nazio edo eskualde mailako batzarrak eta 18.000tik gora tokiko batzarre osatzen dituzte, 116.000 udaletan bizi dira, 2.100etik gora arraza eta talde etnikoen partaide.
Bahá'u'lláh-ren idaztiak 800 hizkuntzetara itzulita daude, horien artean euskara.