Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Araztailea, beste programa informatiko batek eginiko akatsak garbitzeko erabiltzen da.
Arazketa hasten denean, araztaileak programa bat jaurtitzen du arazteko. Hau beti bezala exekutatzen da araztaileak gelditzen duen arte, erabiltzaileak egoera azter dezan. Araztaileak programa gelditzea posible du:
Eten puntu horretan erabiltzaileak egin dezake:
Arazketak exekutatzen den arkitektura eta sisteman oinarritzen da, horregatik sistema batetik bestera bere funtzionamendua aldatu egiten da.
Arazketa baten aukera guztiak aprobetxatzeko beharrezkoa da, araztu beharreko programa konpilatzean, konpiladoreari adieraztea informazio eta instrukzio gehigarriak behar dituela kodigoa araztu ahal izateko. Informazio gehigarri hau, exekuzio kodeko instrukzio eta iturri-kodeko instrukzioen arteko mapaketari dagokio, beraiek sortzen baitute. Informazio hau jartzen ez bada ere, exekuzio programa monitorizatzea posible izango litzateke. Bestalde, zailagoa izango da programa exekutatzen den testuinguru horretako informazio faltagatik.
Araztaile bat alderantzizko ingeniaritza edo kopien babesa bermatzeko erabil daiteke. Araztailearen bitartez, aztertutako programaren funtzionamendua ezagutu daiteke, alderantzizko ingeniaritzari prozesuari lagunduz.
Garrantzitsua da sumatzea arazten ari den programa batek portaera ezberdin bat eduki dezakeela araztaileak programaren barne denborak zertxobait aldatzen dituelako. Exekuzio denboran ematen diten aldaketa hauek sistema banatuari eragiten dio batez ere.