Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Amaro Pargo

Bizitza
JaiotzaSan Cristóbal de La Laguna1678ko maiatzaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSan Cristóbal de La Laguna1747ko urriaren 4a (69 urte)
Hobiratze lekuaIglesia de Santo Domingo de Guzmán (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa, merkataria eta mailegu-emailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Amaro Rodríguez Felipe y Tejera Machado, Amaro Pargo izenarekin ezagutua (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, 1678 maiatzaren 3a - ib., 1747ko urriaren 4a), Espainiako kortsario bat izan zen.

Bere gaztaroa Kanarietan egin zituen pirateria ekintzekin lotuta egon zen.[1] Espainiar Ameriketan salerosketan ibili zen hainbat itsasontzirekin eta merkatalgai anitzekin. Besteak beste azukre kanabera saldu eta erosi zuenKaribean zehar, baita Amerikan eta Kanariar uharteetan ere. Denbora aurrera joan ahala, Kanarietako gizonik aberatsena bihurtu zen.

María de Jesús de León Bello Delgado mojarekin adiskidetasun handia izan zuen. Adiskidetasun honen ondorioz, karitatezko obrak burutu zituen behartsuen artean, batez ere Tenerifeko uhartean.[1]

1725 urtean, Amaro Pargok hidalgo (noble) titulua eskuratu zuen. 1747ko urriaren 4an hil zen bere jaioterrian eta Santo Domingo elizan lurperatua izan zen.[1]

Amaro Pargok bere garaian Bizarbeltz eta Francis Drakek izan zuten ospe bera lortu zuen. 2013an, zientzialari frantziar batzuek bere hilobia zabaldu, bere hezurrak ikertu eta bere aurpegia berreraiki zuten, besteak beste.[2]

Erreferentziak

  1. a b c Amaro Pargo
  2. (Gaztelaniaz) «Una empresa de videojuegos exhuma los huesos del corsario Amaro Pargo» La Opinión de Tenerife 2013/11/16.