Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Alboka | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | sets of reedpipes with single reeds (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.22 |
Alboka euskal haize instrumentu tradizionala da, mihi bakun jogune motako klarinete bikoitza duena.[1][2] Musikalki, bi tutuak independienteak dira, baina aldi berean jotzen dira. Afinazioari dagokionez, egile bakoitzak ezberdina eman du: Arratian egiten zirenak La ♭ notan afinatzen ziren, eta Zegaman egiten zirenak La♯ musika notan. Normalki, albokariek ezkerreko bost zuloko kanaberarekin melodia jotzen dute eta eskumako hiru zulokoarekin laguntza[3]. Alboka, normalki, panderoarekin laguntzen da, eta jota, porrusalda eta martxa dira ohiko abesti motak[4]. Jotzerakoan, arnasketa zirkularra erabili behar da, arnasa hartuz eta joaz aldi berean[5].
Izena arabieratik dator: al-bûq (البوق).
Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000) Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.
Azpimarratzekoa da Mariano Barrenetxea (Galdakao, 1938-), baina batik bat Juan Mari Beltran (Donostia, 1947-), musikari handia eta Ibon Koteron (Bilbo, 1967-) jole iraultzailea, Kepa Junkeraren eskolakoa.
Bestela, 1990eko hamarkadan musika tresna Exkixu taldeak rock esparruan ezagutarazi zuen. Albokalari bikain gisa Alboka musika taldeko kide den Alan Griffin irlandarra ere aipatzekoa da.