Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
A priori eta a posteriori esapideak bi motako ezagutza, baieztapen edo argudio bereizteko erabiltzen dira filosofian eta zientzian, epistemologian zehatzago.
A priori baieztapen bat inongo esperientzia edo froga enpirikotan oinarritzen ez den hura da. A posteriori baieztapena berriz esperientzian oinarri edo ebidentzia enpirikoa duena da.
Jatorrian latinezko esapideak dira: a priori, "aurretik datorren hura" eta a posteriori, "ondorengotik datorren hura"; aurretik eta ondorengoa ezagutza enpirikoa dakarren esperientzia izanik.