Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
Otsaila
Otsailaren 4a – Constance Markievicz , irlandar nazionalista, sufragista, iraultzailea eta sozialista (h. 1927 ).
Otsailaren 8a – Walter Rothschild (Rothschildeko II. baroia) , britainiar bankari, politikari eta zoologoa (h. 1937 ).
Otsailaren 16a – John Rogan , akromegaliaren ondorioz 2,60 metro garai izatera heldu zen afro-amerikarra (h. 1905 ).
Otsailaren 16a – Wilhelm Schmidt , alemaniar antropologoa eta hizkuntzalaria (h. 1954 ).
Otsailaren 19a – Edward S. Curtis , estatubatuar argazkilari eta etnografoa (h. 1952 ).
Otsailaren 20a – Pompeu Fabra , kataluniar hizkuntzalaria, katalanaren gaur egungo araudia ezarri zuena (h. 1948 ).
Martxoa
Martxoaren 1a – Sophie Chotek , Franz Ferdinand Austriakoaren emaztea (h. 1914 ).
Martxoaren 3a – Alain , frantziar filosofo eta saiogilea (h. 1951 ).
Martxoaren 5a – Prosper Poullet , Belgikako lehen ministroa (h. 1937 ).
Martxoaren 14a – Ascensión Nicol , nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (h. 1940 ).
Martxoaren 15a – Grace Chisholm Young , ingeles matematikaria (h. 1944 ).
Martxoaren 18a – Ida F. Butler , estatubatuar erizaina (h. 1949 ).
Martxoaren 22a – Robert Andrews Millikan , estatubatuar fisikaria, 1923ko Fisikako Nobel Saria (h. 1953 ).
Martxoaren 26a – Fuad I.a Egiptokoa , Egiptoko erregea (h. 1936 ).
Martxoaren 28a – Maksim Gorki , errusiar idazlea eta iraultza boltxebikearen aldeko aktibista (h. 1936 ).
Martxoaren 30a – Koloman Moser , austriar artista (h. 1918 ).
Apirila
Maiatza
Ekaina
Ekainaren 5a - Séamus Ó Conghaile (ingeleraz James Connolly ), irlandar lider abertzale sozialista (h. 1916 ).
Ekainaren 6a – Robert Falcon Scott , Royal Navyko kapitaina (h. 1912 ).
Ekainaren 7a – Charles Rennie Mackintosh , eskoziar arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (h. 1928 ).
Ekainaren 9a – Jane Avril , Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (h. 1943 ).
Ekainaren 14a – Karl Landsteiner , austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (h. 1943 ).
Ekainaren 18a – Miklós Horthy , hungariar militarra eta politikaria, Hungariako erregeordea (h. 1957 ).
Ekainaren 29a – George Ellery Hale , estatubatuar eguzki astronomoa (h. 1938 ).
Uztaila
Uztailaren 4a – Henrietta Swan Leavitt , estatubatuar astronomoa (h. 1921 ).
Uztailaren 9a – Gustav Noske , alemaniar politikaria (h. 1946 ).
Uztailaren 12a – Stefan George , alemaniar olerkari eta itzultzailea (h. 1933 ).
Uztailaren 14a – Gertrude Bell , britainiar idazle, bidaiari, politologo, arkeologo, espiatzaile eta gobernuko funtzionarioa (h. 1926 ).
Uztailaren 19a – Francesco Saverio Nitti , Italiako lehen ministroa (h. 1953 ).
Uztailaren 20a – José Félix Uriburu , Argentinako presidentea de facto (h. 1932 ).
Abuztua
Abuztuaren 2a – Konstantino I.a Greziakoa , Greziako erregea (h. 1923 ).
Abuztuaren 5a – Marie Adelaide Belloc Lowndes , ingeles nobelagilea (h. 1947 ).
Abuztuaren 6a – Paul Claudel , frantsesezko olerkaria eta antzerkigilea (h. 1955 ).
Abuztuaren 7a – Ladislaus Bortkiewicz , poloniar-errusiar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1931 ).
Abuztuaren 14a – José Mardones , euskal herritar opera-abeslaria (h. 1932 ).
Abuztuaren 23a – Edgar Lee Masters , estatubatuar idazlea (h. 1950 ).
Abuztuaren 25a – Maria Agirre Agirre , bizkaitar filantropoa.
Abuztuaren 29a – Mikhail Pokrovski , errusiar historialaria eta politikaria (h. 1932 ).
Abuztuaren 31 – Enrike Zubiri , Manezaundi , euskal idazle eta margolari nafarra (h. 1943 ).
Iraila
Irailaren 3a – Mary Parker Follett , estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (h. 1933 ).
Irailaren 3a – Serapio Huitzi Lazkano , nafar ingeniaria eta idazlea (h. 1953 ).
Irailaren 9a – Gorgonio Renteria , politikari jeltzalea eta euskal idazlea (h. 1940 ).
Irailaren 11a – Migel Muñoa , gipuzkoar irakaslea, gaur egungo ikastolen aitzindaria (h. 1953 ).
Irailaren 13a – Otokar Březina , txekiar olerkari sinbolista eta saiakeragilea (h. 1929 ).
Irailaren 16a – Cipriano Olaso , iruindar teologoa eta apaiza (h. 1930 ).
Irailaren 19a – Ramón Madariaga , bizkaitar politikaria (h. 1940 ).
Irailaren 22a – Luis Agote , argentinar medikua, ikertzailea eta odol-transfusioko aitzindaria (h. 1954 ).
Urria
Urriaren 8a – Max Slevogt , alemaniar margolaria (h. 1932 ).
Urriaren 17a – Sophia Hayden Bennett , txiletar jatorriko estatubatuar arkitektoa, Massachusettseko Teknologia Institutuan graduatu zen lehenengo emakumea (h. 1953 ).
Urriaren 23a – Katti Anker Møller , norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (h. 1945 ).
Urriaren 24a – Alexandra David-Néel , frantziar-belgikar orientalista, opera abeslaria, kazetaria, esploratzailea, anarkista, espiritualista, budista eta idazlea (h. 1969 ).
Azaroa
Azaroaren 1a – Etienne Decrept , euskal idazle, margolari eta dekoratzailea (h. 1938 ).
Azaroaren 2a – Yokoyama Taikan , japoniar margolaria (h. 1958 ).
Azaroaren 4a – La Bella Otero , galiziar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 1965 ).
Azaroaren 8a – Felix Hausdorff , alemaniar matematikari judua, topologia modernoaren aitzindaria (h. 1942 ).
Azaroaren 9a – Marie Dressler , kanado-estatubatuar aktorea (h. 1934 ).
Azaroaren 12a – Édouard Vuillard , frantziar margolaria (h. 1940 ).
Azaroaren 15a – Emil Racovita , errumaniar biologoa (h. 1947 ).
Azaroaren 22a – John Nance Garner , Ameriketako Estatu Batuetako 32. presidenteordea (h. 1967 ).
Abendua
Abenduaren 2a – Francis Jammes , frantziar olerkari eta eleberrigilea (h. 1938 ).
Abenduaren 5a – Arnold Sommerfeld , alemaniar fisikaria eta matematikaria (h. 1951 ).
Abenduaren 9a – Fritz Haber , alemaniar kimikaria, 1918ko Kimikako Nobel Saria (h. 1934 ).
Abenduaren 14a – Aimée Rapin , suitzar margolaria, besorik gabe jaio eta 4.000 koadro inguru margotu zituena oinarekin (h. 1956 ).
Abenduaren 19a – Théodore Steeg , Frantziako lehen ministroa (h. 1950 ).
Abenduaren 19a – Eleanor H. Porter , estatubatuar idazlea (h. 1920 ).
Abenduaren 22a – Inés Echeverría , txiletar eleberrigile, saiogile eta kazetaria (h. 1949 ).
Abenduaren 24a – Emanuel Lasker , alemaniar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna (h. 1941 ).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
Urtarrilaren 23a – Pablo Gorosabel , gipuzkoar legegilea, historialaria eta politikaria (j. 1803 ).
Urtarrilaren 28a – Adalbert Stifter , austriar idazle eta margolaria (j. 1805 ).
Urtarrilaren 29a – José María Achá , Boliviako presidentea (j. 1810 ).
Otsailaren 11 – Léon Foucault , frantziar fisikaria (j. 1819 ).
Otsailaren 21a – Giuseppe Abbati , italiar margolaria (j.1836 )
Otsailaren 29a – Luis I.a Bavariakoa , Bavariako erregea (j. 1786 ).
Martxoaren 27a – Louis-Édouard Cestac , lapurtar apaiza, Servantes de Marie ordena sortu zuena (j. 1801 ).
Apirilaren 10a – Augier Alexandre Leremboure , lapurtar politikaria (j. 1799 ).
Apirilaren 23a – Ramón Narváez , Valentziako duke, espainiar politikari eta militarra (j. 1800 ).
Maiatzaren 22a – Julius Plücker , alemaniar matematikaria eta fisikaria (j. 1801 ).
Ekainaren 1a – James Buchanan , Ameriketako Estatu Batuetako 15. Presidentea (j. 1791 ).
Ekainaren 14a – Claude Pouillet , frantziar fisikaria (j. 1791 ).
Ekainaren 17a – Juan Maria Blas Altuna , bizkaitar konpositorea eta organista (j. 1828 ).
Ekainaren 21a – Sarah Mather , estatubatuar asmatzailea, urpeko lehen teleskopioa, periskopioaren aurrekoa, asmatu eta patentatu zuena (j. 1796 ).
Uztailetik abendura
Uztailaren 18a – Emanuel Leutze , germano-estatubatuar margolaria (j. 1816 ).
Abuztuaren 15a – Manuel Ezequiel Bruzual , Venezuelako presidentea (j. 1830 ).
Abuztuaren 24a – Constantin Negruzzi , errumaniar idazle eta politikoa (j. 1808 ).
Irailaren 26a – August Ferdinand Möbius , alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria (j. 1790 ).
Urriaren 1a – Mongkut (Rama IV.a) , Siamgo erregea (j. 1804 ).
Azaroaren 13a – Gioacchino Rossini , italiar musikagilea (j. 1792 ).
Azaroaren 18a – José Tadeo Monagas , Venezuelako presidentea (j. 1784 ).
Azaroaren 27a – Teontzi Beltz , Cheyenne tribuko buruzagia (j. c. 1803 ).
Abenduaren 6a – August Schleicher , alemaniar hizkuntzalaria (j. 1821 ).
Abenduaren 13a – Carl Friedrich Philipp von Martius , alemaniar botanikari eta esploratzailea (j. 1794 ).
Abenduaren 24a – Adolphe d'Archiac , frantziar geologo eta paleontologoa (j. 1802 ).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Kanpo estekak