ISO/IEC 17025: History and introduction of concepts

Paue
Pau
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
AlkateaFrançois Bayrou
Izen ofizialaPau
Jatorrizko izenaPau
Posta kodea64000
Geografia
Koordenatuak43°18′03″N 0°22′12″W / 43.3008°N 0.37°W / 43.3008; -0.37
Map
Azalera31,51 km²
Altuera215 m, 165 m eta 245 m
MugakideakBuros, Billère, Bizanos, Gelos, Idron, Jurançon, Lons, Montardon eta Morlaàs
Demografia
Biztanleria77.066 (2021eko urtarrilaren 1a)
1.401 (2020)
alt_left 41.245 (%53,5) (%46,6) 35.885 alt_right
Dentsitatea2.446 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGöttingen, Setúbal, Zaragoza, Pistoia, Kōfu, Swansea, Daloa (en) Itzuli eta Xi'an
pau.fr

Paue[1] (okzitanieraz eta frantsesez: Pau, /ˈpo/ ahoskatua) Pirinio Atlantikoak departamenduko hiriburua da, hau da, Ipar Euskal Herria hartzen duen departamenduaren burua. 1464tik aurrera Bearnoko hiriburua ere bada. Gertuko beste 13 udalerrirekin batera, Paue-Pirinioak herri elkargoa sortu zuen.

83.903 biztanle zituen 2006an eta 6 kantonamendutako burua da. 1972an sortutako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak bertan du egoitza nagusia eta, beraz, bere biztanleen artean ikasle asko bizi dira. 1,8 km dituen Boulevard des Pyrénées karrikak Paueko gaztelutik Beaumont parkera doa eta mendien ikuspegi ederra du. Alphonse de Lamartine borgoinar poetak honela esan zuen: "Pauek munduko ikuspegi ederrena du lurretik, Napolik itsasotik duen moduan."[2]

Toponimia

Pauen kokapena Gaskoinian.

Izenaren jatorria ezezaguna da. Tradizioak pal hitzetik zetorrela zioen, gazteluaren zuresietatik ekarria. Ikerketa modernoen arabera, haitzaren aurreindoeuropar hitza pal edo bal izan zen eta teoriak bat egiten du hiriaren mendien arteko kokapenarekin.[3] Bada beste hipotesi bat, euskararen bidez, erraz asko azaltzen duena nondik datorren Pau hitza: euskaraz planus latinezko hitzetik lau eta pau geratu dira, p edo l letra galduta. Hortaz, hipotesi horren arabera, Pau toponimoak lau edo lautada hitzekin du zerikusia, azken batean lautada zabal batean dagoelako kokaturik[4]. Edonola ere, XII. mendeko iturrietan jada egungo izena erabiltzen zuten. Bertokoen jentilizioa pauetar da, palois frantsesez. Urbis palladium et gentis dute goiburua.

Geografia

Paue Ozeano Atlantikotik 100 kilometrotara eta Pirinioetatik 50 kilometrotara dago. Bere kokapena guztiz estrategikoa da Espainiarako bidean dago eta. Hiria 200 metroko altueran dago eta Paueko uhaitzaren harana du kontrolpean. Ibaia, mendiko elurra urtzen denean uhaitza dena, Gavarnieko zirkuan du iturburua. 175 kilometroko ibilbidea egin ondoren, Aturriko ibaiadar bilakatzen da. Antzinako artzainen ibilbidea egun GR 65 ibilbidea da.

Eskualdeko beste ibaiak Luy de Béarn, Luyren ibaiadarra; Ousse; Paueko uhaitzaren ibaiadarra den Oussouet eta Luy de Béarnen ibaiadarra den Uzan dira.

TGVren burdinbideak hiria zeharkatzen du, Parisetik Baiona edo Tolosarantz bere bidean. A64 autobidea ekialderantz doa eta 2010eko abenduan inauguratu zuten A65 Bordele eta Dordoinarantz.

Paueko funikularra hirigunetik eta Boulevard des Pyrénées karrikatik tren-geltokiraino doa. Herriko autobusak 13 linea ditu eta Société des transports de l'agglomération paloise (STAP) elkarteak kudeatzen du.

Klima

Bertoko klima ozeanikoa da, negu epelak eta uda ez oso beroak dituena.

    Datu klimatikoak (Paue)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9 12 14 16 20 24 27 27 24 19 13 10 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.5 7.5 9 11.5 15 18.5 21 21 18.5 14.5 9 6.5 13.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 4 7 10 13 15 15 13 10 5 3 8.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 87 80 71 81 85 70 46 74 83 82 104 99 962
Prezipitazio egunak (≥ ) 14 13 13 15 15 12 10 11 11 12 13 13 152
Eguzki orduak 93 143 186 210 217 270 310 248 210 186 120 93 2286
Iturria: World Climate Guide [5]

Udalerri mugakideak

Historia

XI. mendean gotortu zuten eremua[6] Paueko uhaitza kontrolatzeko. Gotorlekua ibaiaren iparraldean eraiki zuten, apezpikuaren egoitza zen Leskarretik eta bizkondeen egoitza zen Morlaàsetik distantziakidea zelakoa. 1464an Biarnoko hiriburu bilakatu zen. XIV. mendearen hasieran, Gaston III.a Foix-Biarnokoak Paueko gaztelua bizitzeko egoki bihurtu zuen, Hego Nafarroako konkista eta gero, Johan eta Katalina errege-erreginek hiruburua Iruñetik Pauera pasatzen dute. Gaztela-Aragoiko soldaduek 1512an Hegoaldeko erresumaren konkista eta gero Nafarroako erregeek egoitza moduan erabiliko zuten.

Bertan Henrike III.a Nafarroakoa jaio zen. Hau, Henrike IV.a izenaz Frantziako errege bihurtu zenean, bertoko handikiei bere asmoa ez zela Frantziari Nafarroa ematea baizik eta Frantzia Nafarroari ematea adierazi zien.

Napoleon III.ak gaztelua eta hiri zaharberritu zituen, Biarritzen moduko Belle Époque arkitekturaren ideiak jarraituz. Orduko hiriak nazioarteko biztanleria erakarri zuen, adibidez, Abraham Lincoln hil zenean, bere alarguna zen Mary Todd Lincolnek bertan eman zituen bere bizitzaren azken urteak[7].

Britianiarrek Paue eta bere klima gustukoa zituen lehendik, izan ere Wellingtonek 1814an jadanik hiria bisitatu zuen.[8]. Horri esker bertan, kontinente osoko lehenengo 18 zuloko golf-zelaia eraiki zuten[9].

Demografia

Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
8.756 8.465 9.293 11.444 11.285 12.607 13.841 16.170 16.196
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
18.671 21.881 24.563 27.300 28.908 29.971 30.624 33.111 33.012
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
34.268 35.044 37.149 35.665 37.711 38.962 40.451 46.158 48.320
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
59.937 74.005 83.498 83.790 82.157 78.732 - - -


Hizkuntzak

Hiriko hizkuntza nagusi eta ofiziala frantsesa da. Edonola ere, 1620ra arte hizkuntza ofiziala bearnera izan zen, okzitanierazko aldaera gaskoia. Herrian hain zen erabilia hizkuntza ezen bertoko ingelesek ingeles-bearnerazko hiztegia egin baitzuten. Paueko golf-zelaian lan egiten zuten mutikoek capdèth zuten izena bearneraz eta hitz horretatik ingelesezko caddie sortu zen.

Bearneraren aldeko elkarte guztiek L'Ostau Bearnés[10] izeneko erakundea sortu zuten. Hirian Paulina izeneko calandreta edo eskola elebiduna dute, 90 ikasle dituena.

Politika

Alkateen zerrenda
Agintaldia Izena Alderdi politikoa
19081919 Alfred de Lassence
19191925 Gaston Lacoste
19251927 Louis Iriart Etxepare AD
1927–1930 Alfred de Lassence
19301932 Alfred Steck
19321936 Gaston Lacoste
19371944 Pierre Verdenal
19441947 Henri Lapuyade PRRS
19471971 Louis Sallenave Independente
19712006 André Labarrère Alderdi Sozialista
20062008 Yves Urieta Alderdi Sozialista / LGM
20082014 Martine Lignières-Cassou Alderdi Sozialista
2014 François Bayrou MoDem

Ekonomia

1950eko hamarkadatik 1990eko hamarkada arte, Paueko ekonomiaren osagai nagusiak gertuko Lacqen topaturiko gas naturala eta sulfuroak ziren. Egungo Bearnoko industria nagusiak petrolio, industria aeroespaziala (Turbomeca helikopteroak), turismo eta nekazaritza dira. Pauen Elf Aquitaine enpresa jaio zen, egun Total korporazioan dagoena. Halliburtonek egoitza bat du Pauen.[11]

Kultura

Gastronomia

Pauek Frantziako hego-mendebaldeko eta Bearnoko berezitasun gastronomikoak eskaintzen ditu. Hauen artean garbura, ahate-urinekoa edo usoa ospetsuak dira. Eskualdeko ardoak (Juranson, Bearno, Madiran edo Pacherenc) aspalditik ekoizten dituzte bere ingurumarian. Gozokien artean, Coucougnettes du Vert Galant (2000. urtean Frantziako bonboirik onena izendatua[12]) edo Pirinioetako gozopila (gâteau des Pyrénées) aipatu behar dugu.

Alde zaharretan (Château, Hédas) hainbat jantoki daude eta baita gauez kopa bat hartzeko lekuak ere (Orphelines karrikan edo Pirinioetako bulebarrean).

Hiri senidetuak

Paue ondorengo hiriekin senidetuta dago:[13]

Kirola

Gaur egun Élan béarnais Pau-Lacq-Orthez (ÉBPLO) izena duen saskibaloi taldeak (hainbatetan Euroliga txapelketan Pau-Orthez izenez ezagutua izan denak) hiri horretan egoitza du eta historikoki Franziako talde onenen artean dago. Palais des Sports de Pau polikiroldegian jolasten du eta 1984an Korać Kopa irabazi zuen.

Herriko errugbi taldeak Section Paloise du izena eta Frantziako errugbi txapelketako lehen mailan (TOP14) dabil. Imanol Hariñordoki baionarra bertan aritu zen bost urtez.

Pau FC futbol taldea, Frantziako bigarren mailan dabil.

2007an trinketa zaharberritu zuten baina egun ez dira euskal pilotan aritzen, antzeko jeu de paumen baizik.

1930etik aurrera, Frantziako Tourrak hainbat aldiz bisitatu du hiria baina agian Paueko Automobilismo Sari Nagusia ospetsuagoa da, hiriko kaleetatik barrena doan hiri zirkuitua dela eta.[16]

Leku interesgarriak

Museoak

Ondasun nabariak

Hedabideak

Eskualdeko hiru egunkari nagusiak Sud-Ouest taldearenak dira:

France 3 Aquitaine telebista kateak ere hirian egoitza du.

Pauetar ospetsuak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 36. araua. Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. 15. orr. (Noiz kontsultatua: 2010-10-04).
  2. Jatorrizko testua frantsesez: « Pau est la plus belle vue de terre du monde comme Naples est la plus belle vue de mer »
  3. Grosclaude, Michel. (2006). Dictionnaire toponymique des communes du Béarn. , 304 or..
  4. Palazio, Gorka Jakobe. (2016). Paue edo Pau, Ipar Nafarroako hiriburuaren izenari buruzko gogoeta eta etimologia. .
  5. World Climate Guide. Pau Climate Guide, France. .
  6. Tucoo-Chala, Pierre. (1989). Histoire de Pau. in: Univers de la France. Tolosa Okzitania: Privat, 11-15 or. ISBN 2-7089-8238-9..
  7. Thomas F. Schwartz & Anne V. Shaughnessy. Unpublished Mary Lincoln Letters. Historycooperative.org.
  8. Laffaye, Horace A.. (2009). The Evolution of Polo. Jefferson, N.C.: McFarland & Company, 27 or..
  9. Robb, Graham. (2007). The Discovery of France. Londres: Picador, 287 or..
  10. L'Ostau Bearnésen webgunea
  11. Halliburton. Office Location. .
  12. www.francis-miot.com
  13. a b c d e f g h i Délégation pour l’Action Extérieure des Collectivités Territoriales (Ministère des Affaires étrangères). National Commission for Decentralised cooperation. .
  14. Regional Overview. in: MobileChamber.com..
  15. Pau, ville internationale. .
  16. Paueko Sari Nagusiaren webgune ofiziala
  17. Museoak Pauen
  18. Paueko Udalaren webgunea - Paueko Arte Ederretako Museoa

Kanpo estekak