ISO/IEC 17025: History and introduction of concepts
Itxura
2016. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2016 MMXVI |
Ab urbe condita | 2769 |
Armeniar egutegia | 1465 ԹՎ ՌՆԿԵ |
Bahá'í egutegia | 172 – 173 |
Bengaliar egutegia | 1423 |
Berber egutegia | 2966 |
Egutegi budista | 2560 |
Myanmarko egutegia | 1378 |
Bizantziar egutegia | 7524 – 7525 |
Koptoen egutegia | 1732 – 1733 |
Etiopiar egutegia | 2008 – 2009 |
Hebrear egutegia | 5776 – 5777 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2072 – 2073 |
Shaka Samvat | 1938 – 1939 |
Kali Yuga | 5117 – 5118 |
Iraniar egutegia | 1394 – 1395 |
Islamiar egutegia | 1437 – 1438 |
Korear egutegia | 4349 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2559 |
Unix denbora | 1451606400 – 1483228799 |
Holozeniar egutegia | 12016 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2016a ostiralez hasitako bisurtea izan zen.
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 9a – Sarek deituta Bilbo eta Baiona hirietan euskal preso politikoen eskubideen eta haien sakabanaketa politika amaitzearen aldeko manifestazioak burutu ziren.
- Martxoaren 1a -
- Arnaldo Otegi euskal preso politikoa Logroñoko espetxean 6 urte eta erdi preso egon ondoren aske gelditu zen.
- Nafarroako Parlamentuan gehiengoa zuten Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Nafarroako Ezker Batua alderdien aldeko bozkekin Nafarroako Foru Erkidegoan Ikurrina udaletxe eta eraikin ofizialetan jartzea debekatzen duen Nafarroako Ikurren Legearen aldaketa eskaeraren proposamena onartu zen.
- Martxoaren 27a – Aberri Eguna: EAJak Bilbon, EH Bilduk Iruñean eta Ahal Duguk Donostian ospatu zuten.
- Apirilaren 14a – Oroimen Historikoaren Legeari jarraiki Iruñeko Bigarren Zabalgunean ordurarte Rodeznoko Kondearen plaza zena, Askatasunaren plaza gisa berrizendatua izan zen.
- Apirilaren 19a – Burlatan torturaren aurkako horma-irudi bat margotzeagatik goardia zibilak 8 lagun atxilotu zituen.
- Apirilaren 30a – Eurovision Abesti Lehiaketak jaialdian Ikurrina eta estaturik gabeko herrialdeen banderak erakustea debekatua zegoela iragarri zuen.
- Maiatzaren 3a – Udaberrian zehar Ipar Euskal Herrian Euskal Lurralde Elkargoa eratzeko burutzen ari ziren herriz-herriko bozketetan gutxienez beharrezkoa ziren 79 udalerrien eta biztanleriaren erdia ordezkatzen duten udalerrien baiezkoa lortu ziren, ondorioz 2017ko urtarriletik aitzina Baionan egoitza izan eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen zituen berezko egitura instituzional izango zuela iragarri zen.
- Maiatzaren 5a – Iruñerrian ETBren itzaltzea salatzeko UPNren egoitza aurrean jendetza elkarretaratu zen.
- Ekainaren 5a – 2016ko Euskal Herriko Estatuari buruzko galdeketak: Gure Esku Dago herri mugimenduaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekimenaren barruan Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroa Garaiko hainbat udalerrietan galdeketak egin ziren.
- Abuztuaren 11 – 1936ko Tolosako euskarazko eta euskal kulturari buruzko liburuen erreketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldiak burutu ziren.
- Abuztuaren 25a – Nafarroako Tafalla eta Puiu udalerrien arteko sutean 4.000 hektarea inguru erre ziren.
- Irailaren 2a – Iruñeko Udalak Oroimen Historikoaren Legea betez Erorien monumentuko kriptatik Emilio Mola, Jose Sanjurjo eta beste sei militar kolpisten gorpuak ateratzeko prozesuari ekin zion. Usetxi herrian aldiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek 1938ko Ezkabako espetxeko ihes egindako 3 gizonen gorpuzkiak desobideratu zituzten.
- Irailaren 15a – Stephanie ekaitzak haize ufada handiak eta eta euri jasa gogorrak utzi zituen Euskal Herrian. Ez zen hildako edo zauriturik gertatu.
- Irailaren 25a – Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJ garaile.
- Urriaren 15a – Altsasuko Ferietako goizaldean, Koxka tabernan hasi zen liskar baten ondorioz, Jokin Unamuno eta Aritz Urdangarin gazteak atxilotu zituzten. Iruñeara eraman zituzten eta Foruzaingoaren kuartelean atxiloaldi inkomunikatuan jarri. Guardia zibil bati ebakuntza egin zioten, orkatilako haustura ireki bat zela-eta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak zuzendutako auzian bi Guardia Zibil eta euren bikoteen eta herriko hainbat gazteren artean gertatutako liskarra epaituko zen, eta eraso terrorista bat zela argudiatuta, 375 urteko kartzela zigorra eskatuko zuen Fiskaltzak. Tartean egondako 3 gazte 2016ko azaroaren 14tik zeuden kartzelan auzi hau zela-eta. Azkenean, nahiz eta ekintza terroristaren izaera bertan behera geratu, urte luzeetara kondenatuko zituzten.
- Azaroaren 2a – Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegokorako sarbideen kartel guztiak bi eletan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, jartzea onartu zuen.
- Azaroaren 26a -
- Altsasun milaka lagunek herriaz zabaltzen ari zen irudia salatu eta espetxeratuak zeuden zazpi gazteak libre gera zitezela eskatzeko manifestazio isila burutu zuten.
- Gernikako Batzarretxean Iñigo Urkullu jeltzaleak Eusko Jaurlaritzako Lehendakari kargua zinpetu zuen.
Mundua
- Urtarrilaren 10a – Carles Puigdemont (Junts pel Sí) Kataluniako Generalitateko presidentea izendatua izan zen, CIUko bere alderdikide eta ordurarteko presidentea zen Artur Mas politikariaren ordez.
- Urtarrilaren 20a – Talde armatu integrista batek Charsaddako Unibertsitatearen aurkako erasoa burutu zuen.
- Martxoaren 2a – Indiako ozeanoan 7,8 graduko lurrikara gertatu zen. Indonesiak eta Australiak tsunami alerta piztu arren, bi ordu geroago kendu zituzten.
- Martxoaren 21a – Kuba eta AEBen arteko harreman berrezartzearen prozesua: AEBtako Barack Obama presidenteak Kubarako hiru egunetako bisitaldia burutu eta Raúl Castro presidentearekin bildu zen.
- Martxoaren 22a – Bruselako atentatuak: Estatu Islamikoaren atentatuak Bruselako aireportuan eta Bruselako metroan bi lehekertek 35 hildako eta 340 zauritu eragin zituen.
- Martxoaren 28a – Dublin hirian 1916ko Irlandako Pazko Matxinadaren 100. Urteurrena ospatu zen.
- Apirilaren 3a – Panamako paperak: Estatu politikari, kirolari, negoziogizon, enpresaburu, erakunde eta elkarte pribatuek zerga-ordainketak sahiesten zituztela egiaztatzen zuten agiri multzoa argitaratu zen.
- Apirilaren 14 eta 15a – Lurrikarak izan ziren Japoniako Kumamoton.
- Apirilaren 16a – Ekuadorko lurrikararen hondamendiak gutxienez 587 hildako, 155 desagertu eta 8.340 zauritu eragin zituen.
- Maiatzaren 1a – Fort McMurrayko baso-suteak Kanadako Alberta probintzian 88.000 lagun lekualdarazi eta 1.600 eraikinetik gora kiskaldu zituen.
- Maiatzaren 7a – Erresuma Batuko udal hauteskundeetan Alderdi Laboristako Sadiq Khan politikaria Londresko alkate berria aukeratua izateaz gain, Europako hiriburu handi bateko lehenbiziko alkate musulmana bilakatu zen.
- Maiatzaren 8a – Ipar Irlandako hauteskundeetan, DUP alderdi unionista garaile izan zen, 38 eserlekurekin (202.567 bozka); bigarrena, Sinn Féin, 28 eserlekurekin (166.785 bozka); hirugarrena, UUP, 16 eserlekurekin (87.302 bozka); eta laugarrena, SDLP, 12 eserlekurekin (83.364 bozka).
- Ekainaren 12a – Orlandoko Pulse diskotekako sarraskian 50 lagun hil (erasotzailea barne) eta 53 zauritu ziren.
- Ekainaren 23a – Erresuma Batua eta Gibraltar Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan Brexitak —ezetzak— irabazi zuen.
- Ekainaren 26a – Espainiako Hauteskunde Orokorrak ospatu ziren.
- Ekainaren 28a – Istanbulgo Atatürk nazioarteko aireportuan jazotako atentatuan gutxienez 36 hildako eta 120 zauritu egon ziren.
- Uztailaren 14a – Frantziako Niza hirian atentatua: Kamiolari batek gutxienez 84 lagun hil eta ehunka zauritu zituen.
- Uztailaren 15a – Turkiako estatu-kolpe saikera Recep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz.
- Uztailaren 22a -
- Afganistango Kabul hiriburuan milaka afganiar Gobernuaren proiektu elektriko baten aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela ISISek bere gain hartu eta burutu zuen atentatuan gutxienez 80 lagun hil ziren.
- Municheko atentatua: Erasotzaile bakar batek tiroz 9 pertsona hil eta 27 zauritu zituen.
- Uztailaren 26a – Sagamiharako sarraskia Japonian. Langile ohi batek 191 pertsona hil zituen desgaitasuna zuten pertsonentzako zentro batean.
- Abuztuaren 24a – Italian lurrikara indartsu baten ondorioz gutxienez 38 hildako egon ziren.
- Abuztuaren 28a – Azadiya Welat, kurdueraz idatzitako egunkari nagusia, debekatu egin zuten.
- Azaroaren 8a – 2016ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak: Alderdi Errepublikarraren hautagaia zen Donald Trump garaile.
- Abenduaren 19a -
- Berlingo gabonetako azoka batean burututako atentatuan gutxienez 12 hildako eta 48 zauritu jazo ziren.
- Ankara hirian Andrei Karlov enbaxadorea tiroz hil zuten.
- Abenduaren 25a – Errusiako Defentsa Ministerioaren Tupolev batek istripua izan zuen Sochi gainean, Siriara bidean zela. Alexandrov Taldearen 64 kidek galdu zuten bizitza, besteren artean.
Ekonomia
Arte eta kultura
Euskal Herria
- Urtarrilaren 20a – Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren inaugurazio ekitaldia ospatu zen.
- Martxoaren 6a – Iruñean Saide Karlos III zinemak bere ateak behin betiko itxi zituen.
- Martxoaren 28a – Euskal Herriko Idazleen Biltzarra Lapurdiko Sara udalerrian ospatu zen.
- Apirilaren 30a – Almadiaren Eguna Erronkaribarko Burgi udalerrian ospatu zen.
- Uztailaren 9a – Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena eta Bake-Itunak editatoia Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan eta San Telmo museoan ospatu zen.
- Uztailaren 15a – Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzak Iruñerrian ETB1 ikusteko eta Tafallaldea, Lizarraldea, Zangozaldea eta Tuteraldean ETB1, ETB2 eta ETB3 ikusteko akordioa sinatu zuten.
- Abuztuaren 29a – Larunbeko Doneztebe monasterioaren aztarnak topatu ziren, larunbetarren eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen sei urteko auzolanean burututako indusketa lanei esker.
- Urriaren 13a – Lekeitioko Armintxeko haitzuloan Madeleine aldiko Goi Palolitoko eta duela 14.000 urteko grabatuak topatu zituzten.
- Urriaren 15a – Dolores Redondo euskal herritar idazleak 65. Planeta Saria irabazi zuen.
- Urriaren 16a – Vianan Nafarroa Oinez jaia ospatu zen (Viana eta Lodosak antolatua).
- Azaroaren 12a – Bosgarren Xilaba Bertsulari Xapelketa: Sustrai Colinak bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Abenduaren 3a – Nafarroako Gobernuak lehenbiziko aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Foru Erkidegoaren Egunaren ospakizunak jaiegun berdinean eta ofizialki ospatu zituen.
- Abenduaren 17a – 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Etxahun Lekuek jantzi zuen txapela.
Mundua
- Otsailaren 29a – 88. Oscar Sariak: Film onena (Spotlinght), Zuzendari onena (Alejandro González Iñárritu – The Revenant), Gizonezko aktore onena (Leonardo DiCaprio – The Revenant), Emakumezko aktore onena (Brie Larson – Room), Gizonezko bigarren aktore onena (Mark Rylance – Bridge of Spies) eta Emakumezko bigarren aktore onena (Alicia Vikander – The Danish Girl).
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 15a – Wikipediaren lehen bertsioak, Ingelesezko Wikipediak, bere sorreraren 15. urteurrena ospatu zuen.
- Martxoaren 9a – Eguzki eklipse osoa Ozeano Barean.
- Maiatzaren 9a – Merkurioren trantsitua izan zen.
- Uztailaren 5a – Juno espazio zunda Jupiterren orbitara iritsi zen 20 hilabetez planeta erraldoiaren misterioak ikertu eta argitzeko helbururarekin.
- Urriaren 21a – Schiaparelli EDM moduluak Marten lurrartzeko maniobra gaizki burutu, zoruaren aurka talka egin eta puskatu zen.
Kirolak
Olinpiar Jokoak
- 2016ko Udako Olinpiar Jokoak (Rio de Janeiro, Brasil; abuztuaren 5a – abuztuaren 21a).
- Hego Amerikan ospatutako lehen olinpiar jokoak izan ziren.
- 36 Euskal herritarrek hartu zuten parte 13 kiroletan, ia denak (Vincent Inigo baionarra eta Lauriane Lissar baigorriarra izan ezik) Espainiako selekzioarekin.
- Abuztuaren 11 – Maialen Chourrautek ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi zuen. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.
- 2016ko Udako Paralinpiar Jokoak (Rio de Janeiro, Brasil; irailaren 7a – irailaren 18a)
- 8 Euskal herritarrek hartu zuten parte 6 kiroletan, denak Espainiako selekzioarekin.
Euskal Herria
- Otsailaren 26a – Alex Txikon lemoaztar alpinistak Nanga Parbat mendiaren neguko lehenbiziko igoera burutzea lortu zuen.
- Apirilaren 9a – 2016ko Euskal Herriko Itzulia: Alberto Contador espainiar txirrindulariak irabazi zuen.
- Apirilaren 12a – 2016ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Megan Guarnier estatubatuarra irabazle.
- Apirilaren 17a -
- 2016ko Emakumeen Euskal Bira: Emma Johansson irabazle.
- 2016ko Eskubaloiko Emakumezko Kopa: Bera Bera garaile finalean Zuazori 33-17 irabazita.
- Maiatzaren 29a -
- 2016ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren finala: Irribarria aramarrak Urrutikoetxea zaratamoztarrari 22-13 irabazi zion.
- Alavés Euskal Herriko futbol taldeak Mendizorrotza estadioan Numanciari 2-0 irabazita Lehen Mailarako igoera lortu zuen.
- 2016ko Nafarroako Itzulia: Richard Carapaz irabazle.
- Ekainaren 5a -
- Athletic Club Euskal Herriko futbol taldeak 2015-2016ko Emakumezkoen Futbol Superliga irabazi zuen.
- Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeak Top14ra igotzea lortu zuen.
- Ekainaren 18a – Osasuna futbol taldeak igoera lortu eta Espainiako lehen mailara itzuli zen.
- Uztailaren 23a – Ion Izagirre ormaiztegiar txirrindulariak 2016ko Frantziako Tourreko Alpeetako azken etapa irabazi zuen.
- Abuztuaren 14a – Emakumezkoen Traineru Ligako 2016ko denboraldia: San Juan izan zen txapelduna hirugarren aldiz jarraian.
- Irailaren 11 – Kontxako CXXI. Bandera: Gizonezkoetan Urdaibai (Bermeo) garaile eta emakumezkoetan San Juan (Pasai Donibane).
- Urriaren 16a – Euskal derbia: San Mamesen Athletic Clubak Errealari 3-2 irabazi zion.
- Azaroaren 27a – Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Oinatz Bengoetxea leitzarra Jokin Altuna amezketarrari Ogeta pilotalekuan jokatutako finalean 22-21 nagusitu zitzaion.
Mundua
- Otsailaren 7a – 50. Super Bow ekitaldia: Levi's Stadium estadioan jokatutako partiduan Denver Broncos amerikar futbol taldeak Carolina Panthers taldeari 24-10 irabazi zion.
- Otsailaren 14a – 2016ko NBAko All-Star Asteburua: Birrintze Lehiaketa Zach LaVine (Minnesota Timberwolves) saskibaloi jokalariak irabazi zuen, Hirukoen Lehiaketa Klay Thompsonek (Golden State Warriors) eta Trebezia Lehiaketa Karl-Anthony Townsek (Minnesota Timberwolves). All-Star partiduan berriz Mendebaldeak Ekialdeari 196-173 irabazi zion.
- Martxoaren 15a – 2016ko Tirreno-Adriatiko: Greg Van Avermaet belgikarra irabazle.
- Martxoaren 19a – 2016ko Sei Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak txapelketa irabazi eta Slam Nagusia bereganatu zuen.
- Martxoaren 20a – 2016ko Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa: Frantziak irabazi zuen txapelketa.
- Martxoaren 27a -
- 2016ko Kataluniako Volta: Nairo Quintana irabazle.
- Oxford-Cambridge estropada: Cambridge garaile 18 minutu eta 41 segunduko denboraz.
- Apirilaren 10a – 2016ko Paris-Roubaix Matthew Hayman australiar txirrindulariak irabazi zuen.
- Apirilaren 24a – 2016ko Lieja-Bastogne-Lieja: Wout Poels irabazle.
- Maiatzaren 2a – Leicester City FC talde apala 2015-2016ko Ingalaterrako Futboleko Lehen Mailako Ligako txapelduna bilakatu zen.
- Uztailaren 10a – 2016ko Europako Futbol Txapelketa: Portugalgo futbol selekzio nazionalak finalean Frantziako futbol selekzio nazionalari luzapenean 1-0 irabazi eta txapeldun bilakatu zen.
- Azaroaren 2a – Munduko Beisbol Sailak: Chicago Cubs taldea garaile.
Jaiotzak
- Otsailaren 5a – Jigme Namgyel Wangchuck, Bhutango printze oinordekoa.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Michel Delpech, frantziar kantautorea (j. 1946).
- Urtarrilaren 2a – Nimr Baqr al-Nimr, al-Awamiyahko (Arabia Saudi) klerigo xiita, bertako monarkiaren oposatzaile ezaguna (j. 1959).
- Urtarrilaren 4a – Michel Galabru, frantziar aktorea (j. 1922).
- Urtarrilaren 5a – Maria Lorenza Barrenetxe, euskal jatorrizko argentinarra, argentinako Lehen Dama (j. 1926).
- Urtarrilaren 5a – Pierre Boulez, frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1925).
- Urtarrilaren 7a – André Courrèges, euskaldun moda sortzailea, minigona modan jarri zuelako ospetsua (j. 1923).
- Urtarrilaren 7a – Felix Zubiaga Atxa, bizkaitar futbolaria (j. 1945).
- Urtarrilaren 10a – David Bowie, ingeles abeslaria eta musikaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 10a - Jeanne Córdova, Estatu Batuetan aitzindaria lesbiana eta gayen eskubideen mugimenduan, The Lesbian Tide eta mendebaldeko kostaldeko LGBT mugimenduaren sortzailea (j. 1948).
- Urtarrilaren 11 – Rafael Usón, espainiar kimikaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 13a – Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (j. 1945).
- Urtarrilaren 14a – Aitor Bugallo, euskal txirrindularia (j. 1973).
- Urtarrilaren 14a – Alan Rickman, britainiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1946).
- Urtarrilaren 16a – Sotero Lizarazu, euskal txirrindularia (j. 1919).
- Urtarrilaren 16a – Palmira Julia Tello, espainiar errepublikaren aldeko propagandista eta milizianoa (j. 1920).
- Urtarrilaren 18a – Glenn Frey, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea, Eagles taldearen kide sortzailea (j. 1948).
- Urtarrilaren 18a – Michel Tournier, frantziar idazlea (j. 1924).
- Urtarrilaren 19a – Ettore Scola, italiar gidoilaria eta zinegilea (j. 1931).
- Urtarrilaren 20a – Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (j. 1920).
- Urtarrilaren 23a – Sofia Gandarias, euskal margolaria (j. 1957).
- Urtarrilaren 24a – Marvin Minsky, estatubatuar zientzialaria, adimen artifizialaren aitatzat hartua (j. 1927).
- Urtarrilaren 27a – Carlos Loyzaga, euskal jatorriko filipinar saskibaloi jokalaria (j. 1930).
- Urtarrilaren 28a – Signe Toly Anderson, estatubatuar abeslaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaileetakoa (j. 1941).
- Urtarrilaren 28a – Paul Kantner, estatubatuar rock musikaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaile eta gitarrista (j. 1941).
- Urtarrilaren 29a – Jacques Rivette, frantziar zinemagilea eta kritikaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 30a – Francisco Flores, El Salvadorko presidentea (j. 1959).
- Urtarrilaren 31 – Mere Broughton, zeelandaberritar hizkuntza aktibista eta sindikalista (j. 1936).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Óscar Humberto Mejía Víctores, Guatemalako diktadorea (j. 1930).
- Otsailaren 3a – Mercedes Richards, astronomia eta astrofisikako katedradun jamaikarra (j. 1955).
- Otsailaren 3a - Alba Solís, argentinar abeslari, aktore eta vedettea (j. 1927).
- Otsailaren 4a – Dave Mirra, estatubatuar muturreko kirolaria, BMX eta rallycross kiroletan aritua (j. 1974).
- Otsailaren 4a – Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (j. 1930).
- Otsailaren 5a – Kontxu Odriozola, euskal eta azpeitiar aktorea (j. 1945).
- Otsailaren 8a – Violette Verdy, frantziar dantzari, koreografo, irakasle, zuzendari eta idazlea (j. 1933).
- Otsailaren 14a – Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (j. 1945).
- Otsailaren 16a – Boutros Boutros-Ghali, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1922).
- Otsailaren 16a – Thérèse Clerc, frantziar aktibista feminista (j. 1927).
- Otsailaren 17a – Andrzej Żuławski, poloniar zinema zuzendaria (j. 1940).
- Otsailaren 17a – Aminata Sophie Dièye, senegaldar idazle, aktore eta kazetaria (j. 1973).
- Otsailaren 19a – Carla Cerati, italiar argazkilari eta idazlea (j. 1926).
- Otsailaren 19a – Umberto Eco, italiar idazlea, hizkuntzalaria eta filosofoa (j. 1932).
- Otsailaren 19a – Harper Lee, estatubatuar idazlea (j. 1926).
- Otsailaren 20a – Nando Josu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1939).
- Otsailaren 22a – Yolande Fox, estatubatuar abeslari eta modeloa (j. 1928).
- Otsailaren 24a – Rafael Iriondo, Bilboko Athletic Klubeko eta Real Sociedadeko entrenatzaile eta jokalaria (j. 1918).
- Otsailaren 24a – Peter Kenilorea, Solomon Uharteetako lehen ministroa (j. 1943).
- Otsailaren 25a – Iñigo Salbidea, Salbidea, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1952).
- Otsailaren 27a – Lúcio Lara, Angolako jarduneko presidentea (j. 1929).
- Otsailaren 28a – George Kennedy, estatubatuar aktorea (j. 1925).
Martxoa
- Martxoaren 3a – Berta Cáceres, Lenka herri indigenako liderra, ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzailea (j. 1971/1972/1973).
- Martxoaren 3a – Jacques Andurain, nazi baten kontrako erresistentziako lehen ekintza armatuaren egiletzat joa (j. 1916).
- Martxoaren 5a – Nikolaus Harnoncourt, austriar orkestra-zuzendaria (j. 1929).
- Martxoaren 5a – Ray Tomlinson, estatubatuar programatzailea, ARPANET sarean lehen posta elektroniko sistema inplementatu zuena (j. 1941).
- Martxoaren 6a – Nancy Reagan, Estatu Batuetako Lehen Dama (j. 1921).
- Martxoaren 8a – George Martin, britainiar musikagilea eta ekoizlea, Bosgarren Beatlea (j. 1926).
- Martxoaren 10a – Anita Brookner, ingeles eleberrigile eta arte-historiagilea (j. 1928).
- Martxoaren 10a – Abdul Razzaq as-Sawsa, Libiako estatuburua (j. 1933).
- Martxoaren 11 - Iolanda Balaş, errumaniar atleta, historiako altuera-jauzilari onenetakoa (j. 1936).
- Martxoaren 11 – Keith Emerson, ingeles teklatu jotzaile, abesti egile eta zinema soinu-banda konpositorea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1944).
- Martxoaren 12a – Lloyd Shapley, estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria (j. 1923).
- Martxoaren 13a – Hilary Putnam, estatubatuar filosofoa (j. 1926).
- Martxoaren 14a – Peter Maxwell Davies, abangoardiako ingeles musikagilea (j. 1934).
- Martxoaren 14a – Jaime Valdivielso, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1940).
- Martxoaren 17a – Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea (j. 1947).
- Martxoaren 18a – Guido Westerwelle, alemaniar politikaria (j. 1961).
- Martxoaren 19a – Jose Luis Artetxe, Athleticeko futbolaria (j. 1930).
- Martxoaren 19a – Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria (j. 1947).
- Martxoaren 20a – Anker Jørgensen, Danimarkalo lehen ministroa (j. 1922).
- Martxoaren 21a – Ricardo Larraín, txiletar zinema-zuzendaria (j. 1957).
- Martxoaren 24a – Johan Cruyff, herbeherear futbolaria eta entrenatzailea, historiako futbolari onenetakotzat joa (j. 1947).
- Martxoaren 24a – Garry Shandling, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1949).
- Martxoaren 27a – Alain Decaux, frantziar historialaria eta idazlea (j. 1925).
- Martxoaren 28a – Peggy Fortnum, britaniar ilustratzailea (j. 1919).
- Martxoaren 29a – Patty Duke, estatubatuar aktorea (j. 1946).
- Martxoaren 29a – Tomás Tueros, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1932).
- Martxoaren 30a – Francisco Algora, espainiar aktorea (j. 1948).
- Martxoaren 31 – Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (j. 1927).
- Martxoaren 31 – Zaha Hadid, irakiar jatorriko britainiar arkitekto dekonstruktibista (j. 1950).
- Martxoaren 31 – Imre Kertész, hungariar idazlea, 2002ko Literaturako Nobel Saria (j. 1929).
Apirila
- Apirilaren 2a – Gato Barbieri, argentinar jazz saxofoi-jotzaile eta musikagilea (j. 1932).
- Apirilaren 3a – Lars Gustafsson, suediar eleberrigile eta olerkaria (j. 1936).
- Apirilaren 4a – Chus Lampreave, espainiar aktorea (j. 1930).
- Apirilaren 6a – Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (j. 1937).
- Apirilaren 6a – Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (j. 1923).
- Apirilaren 7a – Marcel Dubé, Quebecdar antzerkigilea, Kanadako antzerkigile onenetako eta oparoenetako bat (j. 1930).
- Apirilaren 8a – Elizabeth Roemer, kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa (j. 1929).
- Apirilaren 11 – Antxon Mendizabal, EHUko irakasle eta militantea (j. 1946).
- Apirilaren 12a – Arnold Wesker, ingeles antzerkigilea (j. 1932).
- Apirilaren 13a – José Arregui Gil, nafar legelari eta politikaria (j. 1921).
- Apirilaren 14a – José Javier López Jacoiste, nafar legelari eta notarioa (j. 1921).
- Apirilaren 14a – Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia (j. 1934).
- Apirilaren 19a – Patricio Aylwin, Txileko presidentea (j. 1918).
- Apirilaren 19a – Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (j. 1923).
- Apirilaren 20a – Guy Hamilton, ingeles zinema zuzendaria (j. 1922).
- Apirilaren 21a – Prince, estatubatuar abeslari, konposatzaile eta musikaria (j. 1958).
- Apirilaren 23a – Miguel Picazo, espainiar zinema zuzendaria (j. 1927).
- Apirilaren 30a – Harold Kroto, ingeles kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel saria (j. 1939).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Ángel de Andrés López, espainiar aktorea (j. 1951).
- Maiatzaren 4a – Jean-Baptiste Bagaza, Burundiko presidentea (j. 1946).
- Maiatzaren 4a – Ion Beitia, bizkaitar dantzari eta dantza maisua (j. 1947).
- Maiatzaren 5a – Marie Noe, estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1928).
- Maiatzaren 8a – Adolfo Leibar Axpe, gipuzkoar naturalista, espeleologo eta kulturzalea (j. 1922).
- Maiatzaren 8a – Jon Oria, nafar historialaria (j. 1931).
- Maiatzaren 10a – Thomas Luckmann, batez ere Alemanian aritutako esloveniar soziologoa (j. 1927).
- Maiatzaren 10a – François Morellet, frantziar margolaria (j. 1926).
- Maiatzaren 11 – Jesús Infante, arabar margolaria (j. 1926).
- Maiatzaren 12a – Jose Maria Eskubi, nafar ETAkide buruzagia (j. 1944).
- Maiatzaren 12a – Fernando Múgica Goñi, nafar kazetaria (j. 1946).
- Maiatzaren 14a – Jesús Leguina, bizkaitar legelaria (j. 1942).
- Maiatzaren 15a – Maurice Prat, frantziar errugbilaria (j. 1928).
- Maiatzaren 17a – Paulo Emilio, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1936).
- Maiatzaren 20a – Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea (j. 1932).
- Maiatzaren 21a – Josep Miró Nicolau, Mallorcako ikertzailea, Donostiako Informatika Fakultateko lehen dekanoa (j. 1930).
- Maiatzaren 26a – Arturo Pomar, espainiar xake jokalaria (j. 1931).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Corry Brokken, herbeheretar abeslaria eta telebista eta irrati esataria (j. 1932).
- Ekainaren 3a – Muhammad Ali (Cassius Clay), estatubatuar boxealaria eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1942).
- Ekainaren 4a – Carmen Pereira, Ginea Bissauko presidentea (j. 1936).
- Ekainaren 4a – Claudia Ruggerini, italiar partisanoa, neuropsikiatrian aitzindaria (j. 1922).
- Ekainaren 5a – Jerome Bruner, estatubatuar psikologoa (j. 1915).
- Ekainaren 6a – Viktor Kortxnoi, sobietar-suitzar xake jokalaria (j. 1931).
- Ekainaren 6a – Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea (j. 1926).
- Ekainaren 6a – Theresa Poh Lin Chan, singapurtar idazle, aktore eta irakaslea (j. 1943).
- Ekainaren 8a – Pierre Aubert, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1927).
- Ekainaren 10a – Christina Grimmie, estatubatuar youtuber, abeslari, konpositore eta aktorea, eraila (j. 1994).
- Ekainaren 10a – Gordie Howe, kanadar izotz hockey jokalari ohia, garai guztietako jokalari onenetakotzat hartua (j. 1928).
- Ekainaren 11a – Rudi Altig, alemaniar txirrindularia, Alemanian inoiz izan den onenetakotzat joa (j. 1937).
- Ekainaren 16a – Jo Cox, Britainia Handiko Alderdi Laboristako politikaria, eraila (j. 1974).
- Ekainaren 19a – Nicolás García Uriburu, argentinar pintorea eta arkitektoa (j. 1937).
- Ekainaren 22a – Iñaki Bergara, Pio, azpeitiar aktorea (j. 1935).
- Ekainaren 23a – Astrea Barrios, bizkaitar politikaria, kazetaria eta aktibista feminista (j. 1914).
- Ekainaren 23a – Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (j. 1940).
- Ekainaren 25a – Nicole Courcel, frantziar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 25a – Maurice G. Dantec, frantziar idazle eta musikaria (j. 1959).
- Ekainaren 25a – Jose Javier Uranga, Oilarra, nafar kazetaria (j. 1925).
- Ekainaren 27a – Bud Spencer, italiar aktorea (j. 1929).
- Ekainaren 27a – Alvin Toffler, estatubatuar soziologoa eta idazlea (j. 1928).
- Ekainaren 29a – Kiichirō Furukawa, japoniar astronomoa (j. 1933).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Yves Bonnefoy, frantziar poeta (j. 1923).
- Uztailaren 2a – Michael Cimino, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Uztailaren 2a – Michel Rocard, Frantziako lehen ministroa (j. 1930).
- Uztailaren 2a – Elie Wiesel, estatubatuar idazlea, 1986ko Bakearen Nobel Saria (j. 1928).
- Uztailaren 4a – Abbas Kiarostami, irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1940).
- Uztailaren 5a – Javier Arozena, gipuzkoar margolaria (j. 1935).
- Uztailaren 5a – Gladys Vergara, urugauaiar astronomo eta irakaslea (j. 1928).
- Uztailaren 7a – Laura Mancinelli, italiar idazlea, germanista eta erdi arokoa (j. 1933).
- Uztailaren 11 – Emma Cohen, kataluniar zinema, antzerki eta telebistako aktore, idazle eta zinema zuzendaria (j. 1946).
- Uztailaren 11 – Javier Etxebarria, bizkaitar futbolaria (j. 1940).
- Uztailaren 13a – Pedro Aurtenetxe, bizkaitar enpresaburu eta Athletic Clubeko presidentea (j. 1933).
- Uztailaren 13a – Bernardo Provenzano, Siziliako mafiako (Cosa Nostra) kidea, ustezko Siziliako mafia osoko burua (j. 1933).
- Uztailaren 14a – Péter Esterházy, hungariar idazlea (j. 1950).
- Uztailaren 15a – Qandeel Baloch, pakistandar modelo, aktore, aktibista feminista eta youtuberra, eraila (j. 1990).
- Uztailaren 15a – José Monleón, espainiar idazle, antzerki-zuzendari, argitaratzaile eta kritikaria (j. 1927).
- Uztailaren 16a – Evelyn Pielou, britainiar zientzialaria (j. 1924).
- Uztailaren 17a – Jose Ramon Rekalde, gipuzkoar politikaria, legelaria, saiogilea, abokatua eta irakaslea (j. 1930).
- Uztailaren 19a – Carlos Gorostiza, argentinar antzerkigilea, XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea (j. 1920).
- Uztailaren 19a – Carmen Hernández, espainiar katekista eta kimikaria, Bide Neokatekumenalaren sortzailea (j. 1930).
- Uztailaren 19a – Garry Marshall, estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea (j. 1934).
- Uztailaren 20a – Dominique Arnaud, frantziar txirrindularia (j. 1955).
- Uztailaren 20a – André Isoir, frantziar organo-jotzailea (j. 1935).
- Uztailaren 22a – Ursula Franklin, kanadar fisikaria (j. 1921).
- Uztailaren 23a – Thorbjörn Fälldin, Suediako lehen ministroa (j. 1926).
- Uztailaren 24a – Andrés Incera, bizkaitar txirrindularia (j. 1941).
- Uztailaren 24a – Luis Daniel Izpizua, euskal idazlea eta irakaslea (j. 1948).
- Uztailaren 26a – Pedro Manterola, nafar margolari, idazle eta arte-teorilaria (j. 1935).
- Uztailaren 27 – Piet de Jong, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1915).
- Uztailaren 27a – James Alan McPherson, estatubatuar saiakeragile eta ipuingilea (j. 1943).
- Uztailaren 28a – Émile Derlin Zinsou, Dahomeyko presidentea (j. 1918).
- Uztailaren 28a – Mahasweta Devi, bengaliar-indiar idazle eta aktibista (j. 1926).
- Uztailaren 29a – Doris Benegas, euskal herritar abokatua eta ezkerreko militantea (j. 1951).
- Uztailaren 31 – Gwynn ap Gwilym, galestar poeta, idazle eta argitaratzailea (j. 1955).
- Uztailaren 31 – Chiyonofuji Mitsugu, japoniar sumolari handia (j. 1955).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Ana Borboi-Parmakoa, Borboi-Parmako printzesa (j. 1923).
- Abuztuaren 2a – Ahmed Zewail, egiptoar-estatubatuar kimikaria, 1999ko Kimikako Nobel Saria (j. 1946).
- Abuztuaren 5a – Alphons Egli, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1924).
- Abuztuaren 6a – Midget Farrelly australiar surflaria, surfeko lehen munduko txapelduna (j. 1944).
- Abuztuaren 6a – Jesús Górriz, nafar poeta (j. 1932).
- Abuztuaren 7a – Gustavo Bueno, espainiar filosofo, irakasle eta idazlea, materialismo filosofikoaren mugimenduaren sortzailea (j. 1924).
- Abuztuaren 8a – Tomas Murua, gipuzkoar eskultorea (j. 1928).
- Abuztuaren 9a – Miguel Jose Asurmendi, euskal apezpikua, Gasteizko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (j. 1940).
- Abuztuaren 9a – Celestina Marrón, asturiar militante komunista (j. 1926).
- Abuztuaren 10a – Juan Zelaia, gipuzkoar enpresaburua eta euskaltzalea (j. 1920).
- Abuztuaren 12an hilik aurkitua – Hande Kader, turkiar emakumezko ekintzaile transexuala (j. 1993?).
- Abuztuaren 13a – Françoise Mallet-Joris, belgikar-frantziar idazlea (j. 1930).
- Abuztuaren 14a – Hermann Kant, alemaniar idazlea (j. 1926).
- Abuztuaren 15a – Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria (j. 1968).
- Abuztuaren 16a – João Havelange, brasildar kirolari eta kirol-buruzagia, FIFAko presidentea (j. 1916).
- Abuztuaren 17a – Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria (j. 1931).
- Abuztuaren 19a – Donald Henderson, estatubatuar epidemiologoa (j. 1928).
- Abuztuaren 19a – Nina Romaxkova, disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (j. 1929).
- Abuztuaren 21a – Carlos Terribili, argentinar muralista, kartelgile eta ilustratzailea (j. 1936).
- Abuztuaren 22a – Sellapan Ramanathan, Singapurreko presidentea (j. 1924).
- Abuztuaren 22a – Toots Thielemans, belgikar jazz musikaria (j. 1922).
- Abuztuaren 23a – Reinhard Selten, alemaniar ekonomista eta matematikaria, 1994ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1930).
- Abuztuaren 23a – Maider Uriarte, bizkaitar arkitektoa eta EHUko irakaslea (j. 1981).
- Abuztuaren 24a – Michel Butor, frantziar idazlea, Nouveau Roman taldeko egilerik ezagunenetarikoa (j. 1926).
- Abuztuaren 24a – Walter Scheel, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1919).
- Abuztuaren 24a – Zoila Uriarte Gonzáles, perutar mediku, funtzionario eta irakaslea (j. 1967).
- Abuztuaren 24a – Roger Yonchien Tsien, txinatar jatorriko estatubatuar biokimikaria, 2008ko Kimikako Nobel Saria (j. 1952).
- Abuztuaren 25a – James Cronin, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Abuztuaren 28a – Juan Gabriel, mexikar abeslari, konpositore eta aktorea (j. 1950).
- Abuztuaren 28a - María Belén Morales, kanariar eskultore eta margolaria (j. 1928).
- Abuztuaren 29a – Gene Wilder, estatubatuar aktore, zuzendari eta gidoilaria (j. 1933).
- Abuztuaren 30a – Asia Ramazan Antar, Viyan Antar, kurdu borrokalari eta feminista, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan feminismoaren ikurra (j. 1997).
- Abuztuaren 30a – Vera Čáslavská, txekoslovakiar gimnasta artistikoa (j. 1942).
- Abuztuaren 30a – Julen Madina, Hezkuntza Fisikoko gipuzkoar irakaslea, Iruñeko entzierroetan lasterkari izateagatik ezaguna (j. 1955).
Iraila
- Irailaren 1a - Ruth Hubbard, estatubatuar biologoa (j. 1924).
- Irailaren 1a – Jon Polito, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea (j. 1950).
- Irailaren 2a – Islom Karimov, Uzbekistango lehendabizko presidentea (j. 1938).
- Irailaren 3a – Maria Isabel Barreno, portugaldar feminista, historialaria, filosofoa eta idazlea (j. 1939).
- Irailaren 3a – Jean-Christophe Yoccoz, frantziar matematikaria (j. 1957).
- Irailaren 7a – Xabier Madina, euskal abeslari eta musikaria (j. 1945).
- Irailaren 8a – Vicente Martín, gipuzkoar argazkilaria (j. 1926).
- Irailaren 11 – Alexis Arquette, estatubatuar aktore, kabaret-artista, marrazkilari underground eta ekintzaile transexuala (j. 1969).
- Irailaren 16a – Edward Albee, estatubatuar antzerkigilea (j. 1928).
- Irailaren 16a – Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (j. 1920).
- Irailaren 16a – Colette Chiland, frantziar psikiatra, psikologo klinikoa eta psikoanalista (j. 1928).
- Irailaren 16a – António Mascarenhas Monteiro, Cabo Verdeko presidentea (j. 1944).
- Irailaren 20a – Curtis Hanson, estatubatuar film zuzendaria (j. 1945).
- Irailaren 24a – Bill Mollison, australiar ikertzaile, zientzialari, irakasle eta naturzalea, permakulturaren bultzatzaile nagusietariko bat (j. 1928).
- Irailaren 25a – Arnold Palmer, estatubatuar golfaria (j. 1929).
- Irailaren 26a – Maria Luisa Senar, gipuzkoar erraketista (j. 1925).
- Irailaren 28a – Shimon Peres, Israelgo lehen ministroa, presidentea eta 1994ko Bakearen Nobel Saria (j. 1923).
- Irailaren 28a – Imanol Urbieta, zarauztar musikari eta idazlea (j. 1934).
Urria
- Urriaren 2a – Neville Marriner, britainiar orkestra zuzendari eta biolinista (j. 1924).
- Urriaren 4a – Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (j. 1942).
- Urriaren 5a – Georges Balandier, frantziar antropologo eta soziologoa (j. 1920).
- Urriaren 5a – Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea (j. 1930).
- Urriaren 6a – Laura Irasuegi Otal, Euskal Herriko lehenengo emakume kolegiatua Bide, Ubide eta Portu ingeniarien Elkargoan (j. 1923).
- Urriaren 6a – Maddi Pelot, euskal idazlea (j. 1947).
- Urriaren 8a – Alina María Hernández, Cachita, kubatar telebistako aktorea (j. 1970).
- Urriaren 9a – Mamadou Dembelé, Maliko lehen ministroa (j. 1934).
- Urriaren 9a – Andrzej Wajda, poloniar zinemagilea (j. 1926).
- Urriaren 13a – Bhumibol Adulyadej, Thailandiako erregea (j. 1927).
- Urriaren 13a – Dario Fo, italiar idazlea eta antzerkigilea, 1997ko Literaturako Nobel Saria (j. 1926).
- Urriaren 16a – Valerie Hunter Gordon, PADDI pixoihal iraunkorren sistemaren asmatzailea (j. 1921).
- Urriaren 16a – Kigeli V.a Ruandakoa, Ruandako azken erregea (j. 1936).
- Urriaren 17a - Elena Santonja, espainiar telebistako-aurkezlea, margolaria eta noizbehinkako aktorea (j. 1932).
- Urriaren 19a – Luis Maria Etxeberria, euskal herritar futbolaria (j. 1940).
- Urriaren 20a – Fernando Larrukert, gipuzkoar zinema zuzendari, editore eta gidoigilea (j. 1934).
- Urriaren 20a – Junko Tabei, japoniar alpinista, Everest tontorrera iritsi zen eta Zazpi Gailurrak konkistatu zituen lehen emakumea (j. 1939).
- Urriaren 23a – Miguel Marina, euskal tiratzailea (j. 1928).
- Urriaren 23a – Khalifa bin Hamad Al Thani, Qatargo emirra (j. 1932).
- Urriaren 24a – Jorge Batlle Ibáñez, Uruguaiko presidentea (j. 1927).
- Urriaren 25a – Carlos Rúspoli, Suecako dukea, espainiar aristokrata (j. 1932).
- Urriaren 25a – Carlos Alberto Torres, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Urriaren 26a – Vidal de Nicolás, bizkaitar poeta (j. 1922).
- Urriaren 27a – Susan Lee Lindquist, estatubatuar biologo eta biologia irakaslea, biologia molekularrean aditua (j. 1949).
- Urriaren 29a – Josetxu Pedrosa, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa (j. 1969).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Tina Anselmi, italiar politikaria, Italiako historiako lehenengo emakume ministroa (j. 1927).
- Azaroaren 7a – Leonard Cohen, kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea (j. 1934).
- Azaroaren 9a – La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala (j. 1964).
- Azaroaren 10a – Izaskun Arrue, arabar irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua (j. 1927).
- Azaroaren 10a – Francisco Nieva, espainiar idazlea (j. 1924).
- Azaroaren 11 – Ilse Aichinger, austriar idazlea (j. 1921).
- Azaroaren 11 – Robert Vaughn, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Azaroaren 12 edo 13a – Don Rutherford, ingeles errugbi jokalari eta administratzailea (j. 1937).
- Azaroaren 13a – Maria Pilar Busquet i Medan, kataluniar politikari eta ekintzailea (j. 1937).
- Azaroaren 13a – Leon Russell, estatubatuar musikari, pianojole, gitarrajole eta kantautorea (j. 1942).
- Azaroaren 14a – Diana Balmori, Asturiasen jaiotako argentinar hiri diseinatzailea (j. 1932).
- Azaroaren 15a – Sixto Durán Ballén, Ekuadorko presidentea (j. 1921).
- Azaroaren 15a – Fernando Redón, iruindar arkitektoa (j. 1929).
- Azaroaren 15a – Julia Sánchez Carrilero, espainiar arkeologoa (j. 1925).
- Azaroaren 18a – Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (j. 1945).
- Azaroaren 18a – Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria (j. 1920).
- Azaroaren 18a – Sharon Jones, estatubatuar abeslaria (j. 1956).
- Azaroaren 18a – Juan Mari Narbaiza, gipuzkoar bertsolaria (j. 1949).
- Azaroaren 20a – Konstantinos Stephanopoulos, Greziako presidentea (j. 1926)
- Azaroaren 22a – Dorotea Bárcena, galiziar aktorea, antzerkigile eta antzerki zuzendaria (j. 1944).
- Azaroaren 23a – Rita Barberá, Valentziako alkatea (j. 1948).
- Azaroaren 24a – Marcos Ana, espainiar poeta, kazetaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1920).
- Azaroaren 25a – Fidel Castro, Kubako iraultzako buruzagia eta Kubako agintari gorena (j. 1926).
- Azaroaren 25a – David Hamilton, ingeles argazkilaria, emakumeen biluzi artistikoen erretratuegatik ezaguna (j. 1933).
- Azaroaren 26a – Peter Hans Kolvenbach, Herbehereetako apaiza, Jesusen Konpainiaren 29. Nagusia (j. 1928).
- Azaroaren 27a – Ioannis Grivas, Greziako lehen ministroa (j. 1923).
- Azaroaren 28a – Mark Taimanov, errusiar-ukrainar xakelaria (j. 1926).
- Azaroaren 29a – Luis Alberto Monge, Costa Ricako presidentea (j. 1925).
Abendua
- Abenduaren 1a – Segundo Azpiazu, gipuzkoar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (j. 1944).
- Abenduaren 2a – Gisela May, alemaniar antzerki garaikideko aktore garrantzitsuenetako bat (j. 1924).
- Abenduaren 4a – Ferreira Gullar, brasildar olerkari, antzerkigile, saiakeragile, ipuingile, kazetari eta arte-kritikaria (j. 1930).
- Abenduaren 6a – Brittany CoxXx, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1978).
- Abenduaren 6a – Peter Vaughan, ingeles aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 7a – Greg Lake, ingeles abeslari, abesti egile, baxu jotzaile eta gitarra jotzailea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (j. 1947).
- Abenduaren 8a – John Glenn, estatubatuar politikari eta astronauta (j. 1921).
- Abenduaren 11 – Esma Redžepova, Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea (j. 1943).
- Abenduaren 11 – Thressa Stadtman, estatubatuar biokimikaria (j. 1920).
- Abenduaren 13a – Thomas Schelling, estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2005eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
- Abenduaren 13a – Zubaida Tharwat, egiptoar zinema, telebista eta antzoki aktorea (j. 1940).
- Abenduaren 13a – Alan Thicke, kanadar aktore, ekoizle, gidoigile eta kantautorea (j. 1947).
- Abenduaren 16a – Faina Melnyk, sobietar disko-jaurtitzailea (j. 1945).
- Abenduaren 18a – Sata Isobe, japoniar boleibol jolakaria (j. 1944).
- Abenduaren 18a – Léo Marjane, frantziar abeslaria (j. 1912).
- Abenduaren 18a – Zsa Zsa Gabor, hungariar-estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Abenduaren 19a – Andrei Karlov, errusiar diplomatiko eta enbaxadorea, atentatuan eraila (j. 1954).
- Abenduaren 19a – Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (j. 1922).
- Abenduaren 19a – Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (j. 1945).
- Abenduaren 20a – Michèle Morgan, frantziar aktorea (j. 1920).
- Abenduaren 23a - Vesna Vulovic, paraxut gabeko erorketa aske altuenaren errekorduna: 10.160 m. (j. 1950).
- Abenduaren 24a – Richard Adams, ingeles eleberrigilea (j. 1920).
- Abenduaren 24a – Rick Parfitt, ingeles gitarrajolea eta Status Quo taldeko kidea (j. 1948).
- Abenduaren 24a – Gil Parrondo, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko zuzendari eta ekoizle artistikoa (j. 1921).
- Abenduaren 24a – Alejandro Tapia Aiestaran, gipuzkoar pintorea (j. 1930).
- Abenduaren 25a – George Michael, ingeles abeslari eta musikaria (j. 1963).
- Abenduaren 25a – Núria Pompeia Vilaplana i Boixons, kataluniar marrazkigile eta idazlea (j. 1931).
- Abenduaren 25a – Vera Rubin, estatubatuar astronomoa, galaxien errotazio tasen inguruko lehen lanak argitaratu zituena (j. 1928).
- Abenduaren 25a, Errusiako Defentsa Ministerioaren Tu-154 Tupolevaren istripuan:
- Jelizaveta Glinka, errusiar langile humanitarioa eta karitate aktibista (j. 1962).
- Anton Gubankov, errusiar kazetari eta funtzionarioa (j. 1965).
- Valeri Khalilov, Uzbekistanen jaiotako Errusiar musika-banda militar zuzendaria eta musikagilea (j. 1952).
- Abenduaren 27a – Carrie Fisher, estatubatuar aktorea (j. 1956).
- Abenduaren 27a – Hans Tietmeyer, alemaniar ekonomialaria, nazioarteko finantzetako pertsonalitaterik garrantzitsuenetakoa (j. 1931).
- Abenduaren 27a – Ratnasiri Wickremanayake, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1933).
- Abenduaren 28a – Gregorio Conrado Álvarez, El Goyo, Uruguaiko diktadorea (j. 1925).
- Abenduaren 28a – Pierre Barouh, frantziar idazle, musikagile eta abeslaria (j. 1934).
- Abenduaren 28a – Bibiano, galiziar musikari eta konpositorea (j. 1950).
- Abenduaren 28a – Michel Déon, frantziar idazlea (j. 1919).
- Abenduaren 28a – Annelise Hovmand, daniar zinema zuzendaria (j. 1924)
- Abenduaren 28a – Debbie Reynolds, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1932).
- Abenduaren 29a – Ferdinand Kübler, suitzar txirrindularia (j. 1919).
- Abenduaren 31 – José Ángel Sánchez Asiain, bizkaitar enpresaburu eta ekonomialaria (j. 1929).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Jacques Andurain, nazi baten kontrako erresistentziako lehen ekintza armatuaren egiletzat joa (j. 1916).
- Fisika: John Michael Kosterlitz, Duncan Haldane eta David J. Thouless.
- Kimika: Ben Feringa, Jean-Pierre Sauvage eta Fraser Stoddart.
- Literatura: Bob Dylan
- Medikuntza: Yoshinori Ohsumi.
- Ekonomia: Oliver Hart eta Bengt Holmström.
- Bakea: Juan Manuel Santos.
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|