Infrastructure tools to support an effective radiation oncology learning health system

Bergen-Belsen
Bergen-Belsen
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia Beherea
Saxonia Behereko barrutiCelle
Koordenatuak52°45′32″N 9°54′26″E / 52.758899°N 9.907099°E / 52.758899; 9.907099
Map
KudeatzaileaSS-Totenkopfverbände SS-Totenkopfverbände
Webgune ofiziala
Artikulu hau Alemaniako kontzentrazio-esparruari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bergen (argipena)».

Bergen-Belsen, Alemaniako Saxonia Beherea estatuan kokatutako kontzentrazio-esparru bat da.

Historia

Bergen-Belsen, 1936an eraiki zen, motordun indar armatuak prestatzeko erabiliko ziren Bergeneko kuartelak bertan hartzeko. Han 3.000 langile sartuko ziren. Wehrmachtak, 1939an, gerra-presoentzako esparru bihurtu zuenean, Stalag XI C (311) izena jaso zuen. Bertako lehen okupatzaileak soldadu frantziar eta belgikarrak izan ziren. 1941ean, nabarmen handitu zen Sobietar Batasuneko gerra- presoak hartzeko. SS erakundeak, 1943an, kontzentrazio esparruaren zati handi baten ardura bere kargu hartu zuen, kontzentrazio esparru nazi bihurtuta, bertan juduak sartu, eta aliatuek atxilotutako alemaniar hiritarrekin eta gerra-presoekin trukeak egiteko asmotan.

1944tik, Alemaniak mendebaldean okupatutako herrialdeetako (Belgika, Danimarka, Herbehereak) juduak sartzeko erabili zen, Polonian zeuden azken konponbideko deituriko kontzentrazio esparruetarako bidean, baina, urte horren erdialde inguruan, Sobietar Batasunaren aurrera egitearen ondorioz, esparru horietatik bidalitako juduak iritsi ziren.

Kontzentrazio esparrua ireki zenetik 1942ko udaberria arte, bertan 18.000 preso hil ziren.

Kontzentrazio esparrua, 1944-1945

1944tik eta 1945eko apirilak 14 arte, azken egun horretan britainiarren 11. dibisio blindatuak askatu zuen arte, kontzentrazio esparruko baldintzak oso okerrera joan ziren: pilaketak, bertara beste kontzentrazio esparru batzuetatik ebakuatutako presoak eramatearekin batera okertuak; (heriotzaren martxak); presoei emandako tratua; pertsona ugari hil zituen gosea; hotza; eta gaixotasunak, nagusiki tifus izurritea.

Britainiarrek kontzentrazio esparrua askatu baino aste batzuk lehenago, bertan hil zen Anne Frank judu herbeheretar gaztea, bere egunkarian idatzitako memoriengatik ospetsu egin zena, baita bere ahizpa nagusi Margot Frank ere, Anne baino egun bat lehenago.

Kanpo estekak