Informatics Educational Institutions & Programs

Nightwish
Datuak
JatorriaFinlandia
Musika motaMetal sinfonikoa
Urteak1996 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Spinefarm Records, Nuclear Blast, Roadrunner Records, NEMS Enterprises, Century Media, Drakkar Records
Taldekideak
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
www.Nightwish.com
IMDB: nm1743752 Facebook: nightwish Twitter: NightwishBand Instagram: nightwish MySpace: nightwish Youtube: UCQplaZZ2mv8fo8Zd-1hQPzg Souncloud: nightwishofficial Spotify: 2NPduAUeLVsfIauhRwuft1 iTunes: 2898807 Last fm: Nightwish Musicbrainz: 00a9f935-ba93-4fc8-a33a-993abe9c936b Songkick: 83861 Discogs: 215663 Allmusic: mn0000868628 Deezer: 1026 Edit the value on Wikidata

Nightwish Finlandiako musika taldea da, 1996an sortua.

Musika

Eraginak

Tuomas Holopainenek, taldearen abesti gehienen idazleak, Nightwishen abestien inspirazio gehiena filmetatik ateratzen dituela dio. “Beauty of the Beast” (“Century Child” diskatik) edo “Ghost Love Score” (“Once” diskotik) bezalako abestiak eragin honen adibideak dira. Beste abesti batzuk, adibidez, “Romanticide” eta “Wish I Had an Angel” (biak “Once” diskatik) musika industrialaren ukituak dauzkate. Holopainenek esan du ere, aisialdian entzuten duen musika filmetako musika dela. Gustuko du, adibidez, “Van Helsing” eta “Crimson Tide” filmen soinu bandak, eta praktikoki Hans Zimmerren guztia.

Fantasiazko eleberriak ere Nightwishen musikan eragin handikoak dira. Letretako asko fantasia eleberriekiko nahiko erreferentzia argiak dira, batez ere “Dragonlance” seriekoenak. “Wishmaster” eta “Wanderlust” bezalako abestiak eleberriak nabarmen eragindakoak dirudite. Abesti hauetan “Kharolis Mendi”-en, “Shalafi”-ren eta “Krynn”-en erreferentziak aurki daitezke. “7 days to the Wolves” abestiaren musika Stephen KingenThe Dark Tower (Dorre Iluna)” seriean oinarrituta dago.

Bestalde, Nightwish beste banden musikaren eragin bezala ere nabarmendu da. Simone Simons-ek, Epica taldearen abeslari nagusiak, Nightwishengatik hasi zela abesten adierazi du[1]. Nicole Bognerrek ere, Visions of Atlantis-en abeslari ohiak, Nightwishek beraien lehenengo albumerako inspirazio handia izan zirela esan du[2]. ”After Forever”-eko Sander Gommans-ek Nightwishek “seguru eragingo gaituela gure abesti berriak sortzerakoan” adierazi du[3]. Sonata Arctica power metaleko taldearen Tony Kakko abeslari nagusiak ere, Nightwishek zer nolako eragina izan duen beragan agerian jarri egin du[4].

Estilo musikala

Nightwishen estilo musikalaren definizio zehatza eztabaidatua da. Taldea metal gotikoa, metal sinfonikoa eta power metal estiloetakoa dela iradoki izan da. Tuomas Holopainenek behin banda honela definitu zuen: “Heavy metal melodikoa emakume bokalista batekin”[5].

Nightwishen karreraren hasieran, 1996an, Holopainenen ideia zen genero berri baina zahar bat sortzea; txangoetan su inguruan jo ohi den musika akustikoa, irrati eta CDaren eskenari aurre egiteko. 1997an konturatu zenean Turunenen ahotsa indartsuegia zela proiektu horretarako, orduan abandonatu zuen ideia hori eta heavy metalera bideratu zen. Orduz geroztik, Nightwishen musika oso esperimentala izan da, generoak nahastean enfokatuz eta zaharra zen, baina eskenarako berria zen, materiala erabiliz.

Metal sinfonikoaren definizioa alde batetik Nightwishen musika klasikoko musika tresna eta abes egiteko estiloak barneratu izanagatik dator, baina baita ere Holopainenen efektu teklistikoen erabilpen masiboagatik. Marco Hietalak, taldearen baxu-jotzailea eta bokalistak, beraien musika Rhapsody of Fire taldearen musikaren antzekoa den “filme musika metalikoa” deitu du. Nightwishen musikaren gai fantastikoek, atmosfera epikoek, ahots altuek, gitarra eta teklatuen soloek eta estilo musikal melodiko azkarrak, batez ere lehenengo hiru diskoetan, taldea power metalaren generoan jartzen dute, Finlandiako beste hainbat talderen moduan, Sonata Arctica edo Stratovarius bezala. Metal gotikoaren etiketa Kerrang bezalako aldizkariek erabili ohi dute, Nightwishen abesti askok elementu gotikoak dauzkatelako, adibidez, letrak, gitar riff eta piano sinpleak, edota Beauty of the Beast abestiaren letrak. Hala ere, taldeak ez ditu metal gotikoaren elementuak ez hain maiz erabiltzen taldearen generoa horrela globalki ezarri ahal izateko, soilik abesti/album batzuetan; adibidez, “Phantom of the Opera eta “Beauty and the Beast”.

Aro berria Nightwishen musika estiloan “Century Child” diskoarekin hasi zen, hurrengo albumetan areago garatu izan zena, “Once” eta “Dark Passion Play”. Gitarrak lasaiarazi ziren eta hard rock modernoarekiko power metalaren estilo zaharrarekiko baino hurbilago dagoen soinu erritmiko baxuago batetara sinplifikatu ziren, Tarjia Turunenen ahotsak soinu operistiko apur bat galdu zuelarik, emakume abeslarien rock musika estandarrera hurbilduz. 2007an Anette Olzonek Turunen ordezkatu ondoren, praktikoki ahots operistiko guztiak galdu ziren “Dark Passion Play” albumerako. Marco Hietala baxu-jotzaile berriaren gizon ahotsak “Planet Hell” edo “Wish I Had an Angel” bezalako abestiei dimentsio berri, gogorrago bat gehitu zien.

Lanak

Nightwish maketa (1996)

Nightwish Tuomas Holopainen teklistak kanpamendu bateko su baten inguruan lagun batzuekin gaua pasa ondoren sortu zuen 1996eko uztailean. Holopainenek bere Finlandiako eskola berdinera zihoazen Erno “Emppu” Vuorinen gitarjolea eta Tarja Turunen abeslaria proiekturako erreklutatu zituen.

Holopainenen esperimentazio musikalak zirela medio, taldearen kontzeptu originala musika akustikoa sortzearena izan zen, kanpamenduetako su inguruetan jotzen denaren antzekoa. Bandan teklatuak, gitarra akustikoak eta Turunenen kantatzeko era klasikoaz besterik ez zegoen. Hiru musikoek beraien taldearen izeneko lehen maketa akustikoa 1996ko neguan grabatu zuten. “Nightwish” izena taldeak batera grabatu zuen lehenengo abestitik dator, eta lehenengo maketak “The Forever moments” eta “Etiäinen” abestien bertsio goiztiarrak barneratzen zituen.

“Nightwish Demo”-a grabatu ondoren, Holopainenek Tarja Turunenen ahots operistikoa talde akustiko batentzako indartsuegia zela erabaki zuen, eta heavy metalaren elementuak sartzea erabaki zuen, gitarra elektrikoak eta bateria gehituz[6].

Angels Fall First (1997)

1997aren hasieran, “Nightwish Demo”-ren jaulkipenari jarraiki, taldeak Jukka Nevalainen bateriajolea gehitu zuen, eta gitarra elektrikoak gitarra akustikoaren ordez. Heavy metalaren elementuak taldeak jada zeukan estilo esperimentalari gehitzeak taldeari soinu berezia ekarri zion, Nightwish soinuaren muina eratuz.

Banda 1997ko apirilean sartu zen estudioan, beraien “Angels Fall First” izeneko bigarren maketarako zazpi abesti grabatzeko. Izen bereko debutaren disko luzerako aurrekin bezala, 1997ko maiatzean maketak bere bidea jarraitu zuen Spinefarm Records finlandiar musika zigilura. Zigiluak Nightwish bi diskotarako kontratatu zuen, eta taldea estudiora bueltatu zen bigarren maketako abestiak birgrabatzeko. Angels Fall First disko luzea 1997ko azaroan nazioartean argitaratu zen, eta Finlandiako musika zerrendetan 31. postura ailegatu zen, The Carpenter singlea Finlandiako singleen zerrendetan 3. postura iritsiz. “The Carpenter” singlea zigilu bereko Children of Bodom eta Thy Serpent taldeekin egindako kolaborazioan jaulki zen.

“Angels Fall First”, 2007ko “Dark Passion Play” argitaratu zen arte, Tuomas Holopainen teklistaren ahotsak barneratu zituen disko bakarra zen, zeinean albumeko hamaika abestietatik seitan abesten zuen, Tarja Turunen abeslariarekin.

“Angels Fall First”-en kritikak mota askotakoak izan ziren; Adibidez, ”All Music Guide”-k 5 izarretatik 2 soilik eman zizkion,[7] eta The Metal Observer-ek nola debutaren albuma erabat atzean geratu zela ondorengo diskoarekin alderatuz esan zuen[8], halere zaleen gogokoenetarikoa da.

1997ko abenduan, urte bat baino zertxobait gehiagorekin, Nightwishek debut kontzertua egin zuen Kiteen Finlandiako bere sorterrian. 1997 eta 1998ko neguen artean zazpi kontzertu besterik ez zituzten eman, Nevalainenek eta Vuorinenek Finlandiako betebeharrezko zerbitzu militarra bete behar izan zutelako, eta Turuenenek eskola amaitu behar izan zuelako.

Oceanborn (1998–1999)

Finlandian emandako kontzertu-sorta bati jarraituz, bandak “The Carpenter abestirako beraien lehen bideo-klipa grabatu zuten 1998eko apirilean. Nighwishek kontzertu-birarako formazioa 1998ko udan osotu zuten Sami Vänskä bajujolea, Holopainenen lagun zaharra, taldean sartu zenean. Nightwish ondoren estudiora 1998ko abuztuan bueltatu zen jada boskote bezala, Spinefarm Recordserako bere bigarren diska grabatzeko.

Abenduak 7an, 1998, Nightwishek bere bigarren diska luzea jaulki zuen, “Oceanborn”, Finlandian soilik, “Angels Fall First”-en baino soinu teknikoago eta progresiboagoa adoptatuz[9], Oceanborn-ek ikusi zuen nola bandak debutaren albumean zeuzkan folk elementu asko abandonatu egin ziren. Turunenen eme-ahotsekin kontrastean, albumak Tapio Wilska, (Finntroll ohia), artista gonbidatuaren ahots kurrinkariak barneratu zituen.

Kritikak "Oceanborn" oso ondo jaso zuen, “All Music Guide”-ek albuma “osoki hartuz ederki landuta dagoela” idatziz, “oso indartsuak” ziren abestiak zeuzkalarik[10]. Oceanborn berehalako arrakasta izan zen Finlandian, Finlandiako albumen zerrendetan 5. postura iritsiz. Albumaren lehenengo singlea, “Sacrament of Wilderness”, Finlandiako singleen zerrendetan 1. postua lortu zuen, aste askotan bertan mantendu zelarik[11]. Albumaren jaulkipena hasieran Finlandiara mugatu zen, baina “Sacrament of Wilderness”-en arrakastagatik, Spinefarmek “Oceanborn” nazioartean jaulki zuen 1999ko udaberrian[11].

1999ko maiatzean, Nightwishek “Sleeping Sun (Four Ballads of the Eclipse)” singlea grabatu zuten. Hilabete batean, Alemanian bakarrik, singleak 15.000 kopia saldu zituen. Bandaren lehen nazioarteko arrakastari jarraiki, Rage taldeak bere 1999ko Europar birarako Nightwish talde telonero bezala hautatu zuen. Bai “Oceanborn” albuma eta “Sacrament of Wilderness” singlea Finlandian Urrezko Diskarekin sarituak izan ziren 1999ko abuztuan[11].

Wishmaster (2000)

Beraien hirugarren diska prestatzen zeudela 2000 urtearen hasieran, Nightwishekoek onartuak izan ziren Finlandiako Eurovisionerako aurrehautatzearako “Sleepwalker” abestiarekin. Bozketa publikoa irabazi arren, Nightwish azkenean bigarren lekuan geratu zen, epaimahaiak Nina Aström gospel abeslaria aukeratu zuelako Finlandia errepresentatzeko[11].

2000ko maiatzean Nightwishek beraien hirugarren estudioko diska jaulki zuen Wishmaster, zeina Finlandiako albumen zerrendetan 1. postuarekin debutatu zuen, eta hiru astez bertan mantendu ondoren, Finlandian urrezko diskoarekin saritua izan zen[11] Albumak Europako hainbat zerrendetan ere debut onak egin zituen, 21. postua Alemanian eta 66. Frantzian, adibidez.

Albumak jasotako erantzun kritikoa ez zen ahobatekoa izan, “All Music Guide”-k albuma errepetitiboa zela aipatuz, eta esanez nola “albuma bere osotasunean hartuz, apur bat nekagarria izan daiteke, frustragarria izan daitekelarik ere”. Nolabait ere, Rock Hard alemaniar aldizkariak “Wishmaster” “Hilabeteko Albuma” bezala izendatu zuen, nahiz eta Iron Maidenen edo Bon Joviren luzaroan itxarotako maiatzeko jaulkipen berriekin konpetitu.

“Wishmaster”-en jaulkipenari jarraiki, Nightwish bere lehenengo munduko biran enbarkatu zen, Hego Amerikan, Mexiko eta Kanadan jo zuelarik, eta Europako bere lehen biran talde nagusi bezala, Sinergy eta Eternal Tears Of Sorrow taldeekin. Udan, taldea Europara itzuli zen, Wacken Open Air festibalean eta Biebop Metal Fest-en agertuz.

Over the Hills and Far Away EP (2001)

2001ean Nightwishek Gary Mooren “Over the Hills and Far Away”-ren bertsio bat grabatu zuen, bi abesti berrirekin batera (“10th Man Down” eta “Away”) eta Angels Fall First albumaren “Astral Romance” abestiaren remake batekin batera. Berau jaulki zen beraien lehenengo, eta unerarte, EP bakarra bezala, “Over the Hills and Far Away titulupean.

Grabazioak Tony Kakko (Sonata Arctica power metaleko taldekoa) eta Tapio Wislkaren (Finntroll ohiaren) interbentzio gonbidatuak barneratzen zituen. Gainera, taldeak 2000ko abenduak 29an Tamperen emandako kontzertuaren grabatutako materiala VHSn, DVDn eta CDan jaulki zuen, “From Wishes to Eternity” titulupean.

Nightwishen “Over the Hills and Far Away” bertsioa oso ondo hartu zuen zalegoak, taldearen kontzertuetan askotan errepikatzen denetarikoa izanda eta konpilazio album askotan eta 2006ko End of an Era DVDan agertzen zelarik. Hala ere, beste abesti berriek ez zuten hain harrera onik izan eta ez dira inolako beste eratan birjaulki, 2008ko urtarrilera arte, behintzat.

Jaulkipenatik denbora gutxian, Sami Vänskä baxu-jotzaileari taldea uztea eskatu zitzaion, eta Marco Hietalak (Tarot, Sinergy) taldearekin bategin zuen, aldi berean Sinergy taldea utziz. Hietalak, baxua jotzeaz gain, gizon-ahotsak jarriko lituzke. Aurretik, beharrezkoa izan zenean, Holopainenek (Angels Fall First albumean) edo musikari gonbidatu batek jartzen zituen gizon ahotsak. Holopainenek esan du denbora pasata berak eta Vänskäk oraindik kontaktuan mantentzen direla, harrezkeroztik elkarrekin egon ez direlaren zurrumurrua isilduz. Hala ere, ez daude amankomunean egiteko beste proiektutan interesaturik. Vänskären joanaraztearen arrazoia, bera eta Holapainen musikari bezala ezberdinegiak zirela izan zen, berau taldearentzako mehatxu bezala ikusi zuelarik taldeak.

Century Child (2002–2003)

2002an Nightwishek “Century Child” jaulki zuen, “Ever Dream” eta “Bless the Child” singleekin batera. Aurreko diskekiko diferentziarik garrantzitsuena Finlandiako orkestra baten erabilpena da, “Bless the Child”, “Ever Dream”, “Feel for you” eta “Beauty of the Beast” abestietan, musika klasikoaren presentzia handiagotzeko. Zaleen betiko gogokoenetariko bat, hala ere, “Phantom fo the Opera” bertsioarena da, Andrew Lloyd Weber konposariaren izen bereko musikalatik. Abesti hau askotan jo izan dute kontzertuetan Tarja Turunen Anette Olzonek ordezkatu zuen arte, taldeak abestia inoiz ere ez zuela berriro joko adierazi zuelarik. "Century Child” urrezko diska bihurtu zen jaulkipenetik bi ordutara, eta platinozkoa bi aste ondoren. Finlandiako album zerrendetan errekorra ezarri zuen gainera; bigarrena ez zen inoiz lehenatik hain urrun egon. “Bless the Child” bideoa grabatu ondoren, beste bigarren bat grabatu zen, oraingoan inolako single oinarririk gabe. Aukeraturiko pista “End of All Hope” izan zen. Bideoklipak finlandiar filma baren eskenak dauzka, “Kohtalon kirja” (euskeraz: “Patuaren Liburua”)[12].

2003an, Nightwishek beraien bigarren DVDa jaulki zuen, End of Innocence titulupean. DVDak bi ordutan taldearen istorioa kontatzen du, Holopainen eta Nevalainenen hitzetan. Dokumentalak kontzertuen bistadizoak, eta bestelako grabazio esklusiboak barneratzen ditu.

Tarja Turunen bokalista 2003ko udan ezkondu egin zen, eta taldea desagertuko zelaren zurrumurruak sortu ziren. Zurrumurru hauek, garai hartan, gezurrezkoak zirela frogatu zen, taldeak kontzertuak ematen jarraitu zuelako beste urte batez eta beste diska bat jaulki zuelako. Nolabait ere, ezkontzak Tarjaren 2005eko udazkenean taldetik joanaraztean eragin handia izan zuen.

Once (2004–2005)

2004ko ekainak 7anOnce” jaulkia izan zen, album horren lehen singleaz gain, “Nemo” (Latinez, “inor ere ez”) titulupean. Singleak Finlandiako eta Hungariako zerrendetan lehen postura iritsi zen, eta beste bost herrialdetako “top ten”-ean sartu zen ere. Honela ba, “Nemo” une honetara arte jaulkitako singleik arrakastatsuena izaten jarraitzen du. Once-kin, Nightwish bere abestirik famatuenen bertsio orkestratuak egiten hasi zen -zeinetan musika lasaixeago jotzen den, eta bateria eta gitarra gehienak alboratuz (dena den, “Nemo”-ren bertsio orkestratua gitarra elektrikoko solo bat gaineratzen da). Ordurarte ekoiztutako abesti famatuen bertsio orkestratuak badira adibidez, “Nemo”, “Ghost Love Score”, “Eva” eta “Amaranth”.

Nightwish 2004an kontzertuan, “Once World Tour”-ean. Ezkerretik eskumara: Tuomas Holopainen (teklatuak), Jukka Nevalainen (bateria), Tarja Turunen (ahotsak), Marco Hietala (baxua eta ahotsak), Emppu Vuorinen (gitarra).

Once-ek orkestra osoa erabiltzen du hamaika abestietatik bederatzitan. “Century Child”-en ez bezala, oraingoan orkestra Finlandiatik kanpo bilatzea erabaki zuen, London Session Orchestra aukeratuz. Honetaz gain, bigarren albuma da, zeinean fineraz abesti oso bat abesten duten, “Kuolema tekee taitelijian” (euskeraz, “Heriotzak artista egiten du”). “Once”-ek Finlandian platino hirukoitza saldu du, platinoa Alemanian, urrea Suedian eta Greziako, Norvegiako eta Hungariako album zerrendetan #1 lortuz. Hurrengo singleak izan ziren: “Wish I Had an Angel” (Alone in the Dark filmaren soinu bandan agertzen delarik), “Kuolema Tekee Taiteilijan” (Finlandian eta Japonian soilik jaulki zena) eta “The Siren”. Arrakasta komertzialaz gain, “Once”-ek kritikak ondo hartu zituen, “Oceanborn”-ekin konparatuz kritika positibo asko jaso zituelarik. Diskaren arrakastak taldeari “Once World Tour”-a egitea permititu zion, zeinak taldeari aurretik bisitatu ez zituen hainbat herrialdetan jotzea ahalbidetu zion. Helsinkin ospatu zen 2005eko Atletismoko Munduko Txapelketaren irekiera zeremonian aktuatu zuen. 2005eko irailean “best of” album bat jaulki zen, beraien diskografia osoko zenbait abestirekin. Konpilazioaren titulua Highest Hopes da, Pink Floyden The Division Bell albumeko “High Hopes” abestiaren kontzertuko bertsio bat barneratzen dutelarik. Abesti honetan da, Hietalak lehenengo aldiz ahotsak berak bakarrik jartzen dituen abestia. (sample). High Hopes abestiaz gain, “Oceanborn”-eko “Sleeping Sun” abestiaren remake bat sartu zen albumean, single bezala ere jaulki zena. “Sleeping Sun”-erako bideo berria grabatu zen, ertaroko bataila bat agertzen delarik, eta singlearen Alemaniako jaulkipenean aurki daiteke eta Spinefarmek jaulkitako beste DVD separatu bezala.

End of an Era (2005–2006)

2005eko urriak 21ean Helsinkiko Hartwall AreenanEnd of an Era” kontzertu DVDaren grabazioaren ondoren (2006ko ekainean jaulkia), taldeko beste lau kideek Tarja Turunen gabe jarraitzea onena zela erabaki zuten,[13] aburu hau eskutitz ireki baten bitartez adierazi zutelarik, Tuomas Holopainenek Turuneni kontzertuaren ondoren eman ziona, eta taldeak geroago beraien web orrian argitaratu zuena. Holopainenek idatzia zen baina beste taldekideek ere sinatuta. Turunenen joanaraztearen justifikaziorik garrantzitsuena izan zen, taldeak sentitzen zuela bai bere senarrak, Marcelo Cabuli arjentinar negoziogizonak, eta baita interes komertzialak Turunenen taldearenganako aktitudea aldarazi zutela.

Turunenek inzidenteari birritan erantzun zion, Finlandian eta Alemanian emandako bi prentsaurrekotan, esanez nola bere joanaraztea shock bezala jaso zuen, eskutitza jaso zuen arte inolako notifikaziorik izan ez zuelako. Berak sentitzen zuen nola bere senarrarenganako eraso pertsonalak oinarririk gabekoak ziren, eta nola gaia publiko egitea “zentzugabeki krudela” izan zen. Sentimendu hauek bere eskutitz ireki propioan adierazi zituen, bere web orrian argitaratu zena[14], eta zenbait telebistarako, aldizkarietarako eta egunkarietarako emandako elkarrizketetan ere.

Dark Passion Play (2006–2007)

2006–2007an, taldeak beraien seigarren luzea grabatu zuen, “Dark Passion Play”. Prozesua bateriaren grabazioarekin hasi zen, ondoren gitarra, baxua eta teklatuak. Grabazioaren alde orkestrala eta koroak Abbey Road Studiosetan egin ziren. Hauen ondoren, azken sintetizatzaileak eta ahotsak grabatu ziren[15].

Tarja Turunenentzako taldearen emakume-abeslari bezala ordezkaria bilatzeko, 2006ko martxoak 17an taldeak postuan interesaturiko bokalistei audizio baterako maketak bidaltzea baimendu zien. Une hauetan, espekulazioa piztu zen, ea nor atera zitekeen arrakastatsu Turunen ordezkatuz taldearen emakume bokalista bezala. 2007ko apirilean, Terrorizer metal aldizkaria Sarah Brightman bokalista berria izango zela adierazi zuen, azkenik faltsua izan zena. Honi eta beste zurrumurruei aurre eginez, taldeak bere web orrian ezarri zuen zaleek ez luketela bokalista berriaren inguruko informaziorako taldeaz beste iturririk sinistu behar[15].

Arrazoi honegatik ere, abeslari berriaren nortasuna goizago jakinarazi zen, eta maiatzak 24an, asteazkena, Katrineholmeko Suediako 35 urteko Anette Olzon aurkeztu zen Turunenen ordezko bezala[15]. Holopainenek elkarrizketetan esan du, nola berak ez zuen abeslari berriaren nortasuna jakinarazi nahi material berria eskura egon arte, ez zuelako nahi zaletuek argazki hutsa besterik ez ikusita, edo bere antzinako lana besterik ez edukita Olzon epaitu zezaten.

Jakinarazpen honen hurrengo egunean, Eva karitatezko singlea jaulki zen, deskargatzeko soilik. Maiatzak 30rako aurrikusita zegoen singlearen jaulkipena, baina Britainiako deskargen orri batetako filtrazio batengatik singlea maiatzak 25ean jaulki zen[15]. Hau izan zen Olzon agertzen zeneko lehenengo abesti argitaratua (web orrian zeuden audio adibide labur batzuez gain).

Ekainak 13an Nightwishek “Dark Passion Play” tituloa jaulki zuen, eta bere web ofizialean hainbat irudi grafiko, bigarren singlearen izen eta portadaz gain (oraingoan CD-an), “Amaranth”. Singleak, Finlandian lehenbizi abuztuak 22an jaulki zena, “While your Lips are still Red” pista extra edo bonus tracka gaineratzen zuen, Tuomasek laster argitara beharreko “Lieksa!” finlandiar filmarako idatzia. Teknikoki, ez da Nightwishen abestia, Marco Hietala ahotsetan eta baxu akustikoan, Tuomas Holopainen teklatuetan eta Jukka Nevalainen baterian besterik ez baitzeuden, emakume bokalistarik gabe. Abestiaren bideoa ekainaren 25ean jaulki zen ofizialki[15]. “Amaranth” dendetan bi egun eskas zeramatzala Finlandian urrezko diska izatera heldu zen[15].

Dark Passion Play Europan 2007ko irailaren azkenengo astean jaulki zen, Britainia Haundian Urriak 1ean, eta Estatu Batuetan Urriak 2an. Hiru jaulkipen banatu desberdin zeuden: 1) diska bakarreko bertsio estandarra; 2) 2 CDtako edizio berezi bat: lehenengo CDan bonus track batekin eta bigarren CDa albumeko abesti guztien bertsio orkestratuarekin; eta 3) 3 CDtako bertsio mugatu bat, bigarren bertsioko bi CDekin eta hirugarren bat, hainbat maketa bertsiorekin (adibidez, “The Poet and the Pendulum”) eta zenbait pista extra (adibidez, “Bye Bye Beautiful” CD-singlearen B aldeko “The Escapist” eta hirugarren singlea, “Erämaan Viimeinen”, “Last of the Wilds" abestiaren bertsio abestua[15]

Album honetan, agian aurreko Tarja Turunen emakume abeslariaren joanaraztearengatik, Marco Hietala gizon abeslariak bere ahotsetan askatasun gehiago eskuratzen du, gutxienez fondoko ahotsak abesti guztietan eginez, “Amaranth” abestian ezik, eta hainbat abestietan bakarrik abestuz, adibidez, “the Islander”, “Master Pasion Greed”, “While Your Lips Are Still Red” eta “Reach (azken hauek pista extrak), eta abestietan koroak jarriz, adibidez, “Bye Bye Beautiful” eta “7 Days to the Wolves[15].

Hainbat aldizkarik, Kerrang! barne, agerian jarri dute nola Turunenen joan izanak taldea bere oskoletik libratzea ahalbidetu duen eta nola mugaketa beste taldeentzat utzi egin den. Albumaren zati orkestral eta soloetan 175 inguru musikari gehigarri erabiltzeak jende askok orain taldea “Metal Epiko” bezala deskribarazi du – bereziki, 14 minututako “The Poet and The Pendulum” irekiera abestian. Albumak Kerrang! aldizkariaren 5/5 (classic) puntuazioa lortu du.

The New Era (2007–)

Abeslari nagusi berria Anette Olzon Dark Passion Play tourrean Seattleen (Estatu Batuak) 2007.

2007ko irailak 22an, taldeak kontzertu sekretua eman zuen Estoniako Tallinneko Rock Caféan, “Nachtwasser” izeneko Nightwishen abestien talde bertsionatzaile bezala mozorrotuz. Nightwishen lehenengo kontzertu ofiziala abeslari berriarekin Tel Aviven, Israelen izan zen 2007ko urriak 6an. Dark Passion Play tourra Estatu Batuak, Kanada, eta Europako herrialde gehienak bisitatu ditu, eta Asia eta Australiako alde batzuetan aktuatzea, eta Estatu Batuetan eta Europan bigarren bira egitea planeatuta dauka[16].

Albumaren hirugarren singlea “Bye Bye Beautiful” izango zela esan zen lehenik, eta abesti honetarako bideoa grabatu zen “Amaranth” abestiarenarekin batera, zeina 2007ko irailean jaulki zen. Hala ere, ideiaz aldatu eta hirugarren singlea “Erämaan Viimeinen” izatea erabaki zen, “Last of The Wilds” abesti instrumentalaren inoiz ez jaulkitako bertsio bokala. Finlandiarako soilik atera zen 2007ko abenduak 5ean. Abesti honetan, Jonsu Indica pop/rock taldearen abeslariak fineraz abesten du[15].

2007ko abenduak 13an, Nightwishek YouTuben kontu ofiziala ireki zuen, bere web orri ofizialetik irisgarri. Bertan, beraien kontzertuetako grabazioak igo dituzte[17].

2008ko urtarrilak 8an, “Bye Bye Beautiful” taldearen web orri ofizialean laugarren singlea izango zela ofizialki jakinarazi zen[18]. 2008ko otsailak 15ean jaulkiko da, bi bertsiotan; DVD eta CDan[19].

Holopainenen arabera, hauxe izango da taldeak inoiz egiten saiatu duen birarik luzeena eta bi urte eta erdi inguru iraungo ditu[20]. 2008ko urtarrilari dagokionez behintzat, 2008ko maiatzera arteko bira datak finkatuta daude. Nighwishek konfirmatu du Estatu Batuetan hirugarren bira egingo dutela 2008ko bigarren seihilabetekoan. Gainera, Rock am Ring eta Rock im Park jaialdian aktuatuko dute ere.

Taldekideak

Unekoak

Diskografia

Maketak eta EPak

Estudioko albumak

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Epica Online» Simoneren profila.
  2. (Ingelesez) «Musical Discoveries» Visions of Atlantis (Nicole Bogner).
  3. (Ingelesez) «Musical Discoveries» After Forever.
  4. (Ingelesez) «The Gauntlet» Elkarrizketa Sonata Arcticarekin.
  5. (Ingelesez) «Nightfall» Nightfallentzako elkarrizketa: Nightwisheko Tuomas Holopainenekin.
  6. (Ingelesez)Nightwish.com – Biografia
  7. (Ingelesez) «allmusic» Angels Fall First diskoaren azterketa.
  8. (Ingelesez) «The Metal Observer» Nightwish – Angels Fall First diskoaren azterketa.
  9. (Ingelesez) «James Byrderi Tributoa» Nightwishen Oceanborn.
  10. (Ingelesez) «All Music Guiden Oceanbornen azterketa» Nightwishen Oceanbornen azterketa.
  11. a b c d e (Ingelesez) «Nightwish.com Biografia Ofiziala» Nightwish – Oceanborn.
  12. (Finlandieraz) «Kohtalon Kirja» Kohtalon Kirja DVDa.
  13. (Ingelesez) Tarja Turunenentzako eskutitz irekia. Wikisource.
  14. (Ingelesez)(Finlandieraz) Tarja Turunenen eskutitza bandarentzat, zaleentzat eta komunikabideentzat. METALYOU.COM.
  15. a b c d e f g h i (Ingelesez) «Nightwish.com» Albisteak.
  16. (Ingelesez) Nightwish – Tour Informazioa. Nightwish.com.
  17. Nightwishen YouTube orri ofiziala
  18. (Ingelesez)Nightwish.com – 2008ko urtarrileko albisteak
  19. (Ingelesez)Nightwish-Denda
  20. (Ingelesez)“TuomasHolopainen.net: Elkarrizketa"

Ikus, gainera

Kanpo estekak