Informatics Educational Institutions & Programs
Edukiak
Maule | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Zuberoa |
Udalerria | Maule-Lextarre |
Administrazioa | |
Posta kodea | 64130 |
Herritarra | mauletar |
Ezizena | jente txarra eta jente tzar inpartinentak |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′26″N 0°53′21″W / 43.2239°N 0.8892°W |
- Artikulu hau Zuberoako antzinako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maule (argipena)».
Maule Zuberoako antzinako udalerri bat da, Zuberoako hiriburu izan zena. 1841eko martxoaren 19an, Lextarrerekin batera Maule-Lextarre udalerria osatu zuen.
Toponimia
Frantsesezko toponimoa Mauléon da. "Maule" toponimoa[1] XII. mendeko erdialdean aipatua izan zen (Baionako kartularioa[2]), eta itxura hauek ditu: Malleon (1276, paper gaskoniarrak), lo marcadiu et bastide de Mauleoo (1387, Nabarrengoseko notarioek[3]), Malus-Leo (1454, Baionako kapitulua[4]), Mauleo eta Mauleon de Sole (1460, Ohixen kontratuak[5]) eta, azkenekoz, Mauleon (1650).
Historia
Ingelesen okupazioa
XI. mendean, Zuberoa Akitaniako bizkonderriaren menpe zela. 1261an, Edward I.a Ingalaterrakoa, orduan printzea zela, bere indarrak erakutsi nahi eta Zuberoako bizkondeak meneratzera behartu eta bizkonde bihurtu zen. Bere boterea finkatzeko, eskualdean zenbait hiribildu gotortzea eta Atharratzen (egungo Atharratze-Sorholüze) eta Maulen gotorlekuak eraikitzea erabaki zuen. Erdi Aroko harresiak, orain galduta, hiribildua babesten zuen. Barnealdean angeluzuzeneko enparantza handia etxez inguratuta zegoen. Akitania Ingalaterraren agindupean egon zen 1307-1449 artean, Zuberoa barne.
1449 urtean Gaston IV.a Foixkoak herria setiatu eta harrapatu zuen. Hala ere, hogei urte geroago mauletarrak altxatu eta gainditu egin zuten, aske geratuz. XVI. mendean Beltzuntze familia egon zen agintean.
Maule, Zuberoako hiriburua
Paul Raymondek[1] Maule gazteluzainak, erregearen bailego eta Zuberoako administrazioa zituela aipatu zuen.
1790ean, Maule Barkoxe, Domintxaine, Maule, Zünharreta eta Atharratze herriek sortutako kantonamenduaren hiriburu bihurtu zen. Orduko Mauleko Kantonamenduak egungoak dituen udalerriak zituen, Barkoxe, Ospitalepea eta Arrokiaga kenduta eta Doneztebe gehituta.
1841ko martxoaren 19an Maule eta Lextarre herriak batu eta Maule-Lextarre udalerria osatu zuten.
Biztanleriaren bilakaera
|
Iturria : Cassini proiektua[6]
Ondasun nabarmenak
- Andra Maria eliza: XIV. mendekoa izan arren, aski eraldatu zen XVII. mendean.
- Mauleko gaztelua: Zuberoako agintarien egoitza bizkonderria sortu zenetik.
- Andurain gaztelua: nahiz eta XII. mendean hasi eraikitzen, 1642 urtean zati handi bat eraitsi zen.[7]
- Merkatua: 1765 urtekoa.
- Bela etxea: 1587an Gérard Bela jabeak zergak ezarri ziolako famatua.
- La Halle : 1765ean berreraikia 1641ean erre zenetik.
- Eroritakoen oroigarria: Ernest Gabard eskultoreak egina.
- San Joan Bataiatzailearen eliza: 1877an eraikia.
- Marmol zuriazko kalbarioa, XVII. mendekoa.
- Saint Jean de Berraute eliza: XIII. mendean eraikia eta XVII. eta XIX. mendeetan berreraikia.
- Mauleko Herriko Etxea.
Erreferentziak
- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ XIV. mendeko Baionako kartularioa edo "Livre d'Or" - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ EHESS: Cassini proiektua
- ↑ Mérimée datu-basea