FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph

Manuel Hugué

Bizitza
JaiotzaBartzelona1872ko apirilaren 29a
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Paris
Ceret
Caldes de Montbui
HeriotzaCaldes de Montbui1945eko azaroaren 17a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, ilustratzailea, argazkilaria eta bitxi diseinatzailea
KidetzaReial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Itzuli
Izengoitia(k)Manolo, Hugue, Manuel Martinez eta Martinez Hugue, Manuel

Manuel Martínez Hugué, ezizenez Manolo, (Bartzelona, 1872ko apirilaren 29a - Caldes de Montbui, 1945eko azaroaren 17a) espainiar margolari eta eskultorea izan zen, XX. mendean, kataluniar noucentismearen ordezkari nagusienetako izan zena. Bere lana modernitatearen barnean koka dezakegu, klasizismo eta primitibismoaren sintesia.

Biografia eta lana

Manolo Huguéren Mujer sentada

Manuel Martínez Hugué Bartzelonan jaio zen. Bizitza bohemioak eta Bartzelonako Els Quatre Gats kafetegira eginiko bisitek lagun ugari eman zizkion: Santiago Rusiñol, Joaquim Mir, Isidre Nonell edo Pablo Picasso, beste batzuen artean.

1900ean, Parisera joan zen eta hantxe bizi izan zen 10 urtez. Jean Moréas eta Guillaume Apollinaire ezagutu zituen eta bitxiak diseinatzeari eta eskultura pieza txikiak egiteari eman zion. Adibide nabarmenak ditugu La Llobera (1911, Bartzelona, Museo de Arte Moderno) eta Joven sentada (1913, Paris, Centre Georges Pompidou).

1910ean, arte-merkatari baten bulkadaz, Hugué Céretera joan zen eta, han, artista talde heterogeneoa bildu zuen, Juan Gris, Joaquim Sunyer edo Picasso, beste batzuen artean.

Azken garaietan, margolaritzan (Paisaje de Céret (1926) eta Vendimiadora (1927)) eta eskulturan (Bacante (1934, Bartzelonako Arte Modernoaren Museoa) aritu zen.

1927ko udazkenean, Manolok poliartritisa kroniko bilakatu zen. Josep Plaren Vida de Manolo contada por él mismo lanean, hurrengo erreferentziak daude:

« ... sus dedos se habían deformado, sus manos se habían anquilosado, había perdido fuerza, el dolor le hacía sufrir; a veces las rodillas le flaqueaban. Su capacidad de trabajo se vio seriamente afectada. Intentó varios tratamientos: en primavera la cura de la cereza y en otoño la de la uva («la cura que sacaba los demonios del cuerpo en forma de vientos de persona respetable, subterráneos y potentes, los demonios sólidos, líquidos y gaseosos»), aunque con escaso éxito. »

[1].

Oso gaixo ikusi zuen bere burua eta Kataluniara itzultzeko nahia zuen. Ezin ibili egon zen eta litera eta guzti ateratzen zuten eguzkia hartzera. Gero, Caldes de Montbuira joan zen, Broquetaseko bainuetxera, hango urek sendatuko zutelakoan eta horrelaxe izan zen; hobetzen joan zen giro berri honetan.

1929an, askoz ere hobeto sentitzen zen eta Manolo Céretera itzuli zen azken aldiz. Han zuena saldu eta Caldesera bizitzera joateko erabakia hartu zuen.

Etxe berrian, artistaren helaroa etorri zen eta hantxe egin zituen bere ekoizpen hoberenak. Gaixotasun larriaren krisialdiek atzera egin zuten, baina erregularki tratamendua egin beharrean izango zen.

1930eko hamarkadan, Manolo bitxiak egiten aritu zen. Artritisak zizelarekin egiten zituen eskulturak baztertzera behartu zuen, eskuei kalte handia egiten baitzien eta, margolaritza eta poesia landu zituen gehien bat. Margolan haietako asko bere ikasleek harrian egingo zituzten gero.

1930ean, forma biribil eta testura latzeko Mujer sentada izeneko obra burutu zuen, brontzez. Oviedoko udalak ez zuen 1996ra arte ezarriko, data horretan inauguratu baitzuen eta Unibertsitate aurrean kokatu, kasko historikoko hainbat kale berritze lanetan ari zenean.

1945ean, bihotzekoak eman zion eta Caldes de Montbuiko Broquetas bainuetxean hil zen 73 urte zituenean.

Huguéren lanean, garrantzi handia hartzen du naturarekiko harremanak, giza irudia bertan integratuta ikusten baitu. Klasizismo noucentistaren bereizgarria da hau, baina Huguéren eskuetan, haratuago doa bitxikeria hori.

Manolo Huguéren fondo pertsonala Kataluniako Liburutegian dago gordeta.

1957an, Céreteko Arte Modernoaren Museoak erakusketa antologikoa eskaini zion.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Hugué Aldatu lotura Wikidatan