FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Edukiak
Kansai eskualdea | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°N 135°E / 35°N 135°E |
Azalera | 27.335,11 km² |
Mugakideak | Chūbu, Chūgoku eskualdea, Tōkai region (en) , Hokuriku eskualdea, Shikoku Region (en) , San'yō region (en) , San'in region (en) , Setouchi region (en) eta Chūgoku–Shikoku region (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 22.757.897 (2010eko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 832,55 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Kansai eskualdea (japonieraz: 関西地方 Kansai-chihō ) edo Kinki eskualdea (japonieraz: 近畿地方 Kinki-chihō ) Japoniako Honshu uharteko erdi-hegoaldeko eskualdea. "Kansai" eta "Kinki" izenak, historikoki esanahi desberdina izan badute ere, gaur egun sinonimotzat har daitezke. Osaka, Kobe eta Kyotok osatzen duten Keihanshingo metropoli eremua Japoniako bigarren populatuena da Tokioko inguruaren ondoren. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 22.757.897 pertsona bizi ziren eskualdean.
Geografia
Kansai eskualdea Japoniako kulturaren eta historiaren gune nagusia da. Eskualdearen muina Osakak eta Kyotok osatzen dute, Kinki lautadan; handik, eskualdea estutu egiten da mendebalderantz Setoko Barne Itsasoaren alderantz, Himeji eta Kobe aldera. Iparraldean, Japoniako itsasoak mugatzen du eskualdea; hegoaldean, Kii penintsula eta Ozeano Barea ditu mugakide, eta ekialdean Ibuki mendiak eta Ise badia. Lau parke nazional ditu, osorik edo partez, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako bost gune.
Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Banaketa administratiboa
Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Prefetura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Mie | 1.855.177 | 5.777 | Tsu | 298.980 |
Nara | 1.396.849 | 3.691 | Nara | 368.636 |
Wakayama | 989.983 | 4.725 | Wakayama | 369.088 |
Kyoto | 2.633.428 | 4.613 | Kyoto | 1.470.129 |
Osaka | 8.864.228 | 1.899 | Osaka | 2.666.371 |
Hyōgo | 5.582.978 | 8.396 | Kobe | 1.545.410 |
Shiga | 1.402.132 | 4.017 | Ōtsu | 341.684 |
Batzuetan, Fukui, Tokushima eta Tottori prefeturak ere Kansai eskualdekotzat jo ohi dira.
Kansai eskualdeak 27.335,11 km²-ko azalera du, eta 830 bizt./km²-ko dentsitatea.
Hiriak
Kantō eskualdeko hiri handienak honako hauek dira
- Osaka (2.666.371 biztanle).
- Kobe (1.545.410 bizt.)
- Kyoto (1.473.746 bizt.)
- Sakai (842,760 bizt.)
- Himeji (535.945 bizt.)
- Higashiōsaka (509.230 bizt.)
- Nishinomiya (483.598 bizt.)
Hiri guzti hauek eta gehiago Keihanshingo metropoli eremuaren parte dira. Metropoli eremuak guztira 11,170 km²-tan 18.643.915 biztanle biltzen ditu. Honek Japoniako populazioaren %15a osatzen du.
Ondasun nabarmenak
Gizateriaren Ondarea
Gaztelu eta jauregiak
Tenplu eta santutegiak
-
Fushimi Inari-taisha (Kyoto).
-
Shitennō-ji (Osaka).
-
Ikuta santutegia (Kobe).
-
Mangetsu-ji (Ōtsu).
-
Engyō-ji (Himeji).
-
Myōkoku-ji (Sakai).
Museoak
-
Kyotoko nazioarteko manga museoa.
Dorreak
-
Umeda Sky Building (Osaka).
-
Abenobashi Terminal Building (Osaka).
-
Tsūtenkaku (Osaka).
Natura
-
Amanohashidate hareazko barra.
Azpiegiturak
-
Biwako Ohashi zubia.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Visit Kansai
- (Ingelesez) Welcome Kansai