FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Edukiak
- Artikulu hau Frantziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Brest (Bielorrusia)».
Brest Brest | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Finistère | ||||||||||
Barruti | Bresteko barrutia | ||||||||||
Alkatea | François Cuillandre (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Brest | ||||||||||
Jatorrizko izena | Brest | ||||||||||
Posta kodea | 29200 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°23′24″N 4°29′13″W / 48.39°N 4.4869°W | ||||||||||
Azalera | 49,51 km² | ||||||||||
Altuera | 34 m, 0 m eta 103 m | ||||||||||
Mugakideak | Bohars, Bourg-Blanc, Gouesnou, Guilers, Guipavas, Plouzané eta Milizac-Guipronvel (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 140.993 (2022ko urtarrilaren 1a) 140.993 (2022)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2011)/(2006)/(2006)/(1999)/(1999)/(1990)/(1990)/(1982)/(1982)/(1975)/(1975)/(1968)/(1968)/(1962)/(1954)/(1946)/(1936)/(1931)/(1926)/(1921)/(1911)/(1906)/(1901)/(1896)/(1891)/(1886)/(1881)/(1876)/(1872)/(1866)/(1861)/(1856)/(1851)/(1846)/(1841)/(1836)/(1831)/(1821)/(1806)/(1800)/(1793) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.848 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Denver, Plymouth, Kiel, Tarento, Yokosuka, Dún Laoghaire, Cádiz, Saponé (en) , Konstantza, Qingdao, Brest eta Bejaia | ||||||||||
brest.fr |
Brest Bretainiako ipar-mendebaldeko kostaldeko udalerri bat da. Finistere/Penn-ar-Bed departamenduko eta Bro Leon lurralde historikoko hiri handiena den arren ez da ez baten ez bestearen hiriburua. 145.200 biztanle zituen 2006an. Bizkaiko golkoan kokatua, arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du.
Historia
Paleolito zein Neolito garaietan dagoeneko populatua izan zen eremua. K.a. 500 urtearen inguruan Osismii merkatari eta arrantzale leinuak okupatu zuen eremua.
III. mendean erromatarrek castellum bat eraiki zuten bertan eta 410 inguruan alde egin zutenean gaztelua Leongo kondeen esku gelditu zen. 1240an Bretainiako dukeek eskuratu eta gotortu egin zuten normandiarren aurkako babes sistemaren parte bihurtuz. Garai hortan gazteluaren inguruan herria sortzen hasi zen.
1631 urtean Richelieu kardinalak portu militar bihurtu zuen eta honen inguruan hazi zen hiria. Lehen Mundu Gerran estatubatuarren armadak bertan lehorreratzea erabaki zuen eta 1918an ur-hegazkinentzako aireportua eraiki zuen. Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek eskuratu eta itsaspekoen base bihurtu zuten. 1944an aliatuek bonbakatu egin zuten eta hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen. 1972an Frantziako itsaspeko nuklearren egoitza bihurtu zen eta gaur egun oraindik Frantziako bigarren itsasportu militar handiena da.
Geografia
Bresteko arradan kokaturik dago, Penfeld ibaia itsasoratzen den puntuan. Ibaiaren albo banatan dauden bi muinoetan hedatzen da hiria. Ekialdean Bresten aldiriak zabaltzen dira.
Klima
Datu klimatikoak (Brest) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.1 | 9.4 | 11.0 | 12.5 | 15.6 | 18.1 | 20.4 | 20.6 | 18.7 | 15.3 | 11.9 | 10.0 | 14.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 4.2 | 4.2 | 5.1 | 5.8 | 8.5 | 10.8 | 12.8 | 13.0 | 11.4 | 9.3 | 6.5 | 5.2 | 8.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 138.4 | 115.8 | 97.5 | 81.8 | 72.6 | 56.4 | 50.9 | 60.4 | 89.2 | 119.1 | 121.0 | 141.6 | 1144.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 18 | 15 | 15 | 12 | 11 | 9 | 9 | 9 | 11 | 15 | 16 | 17 | 157 |
Eguzki orduak | 65.1 | 87.6 | 127.1 | 174.0 | 210.8 | 216.0 | 229.4 | 207.7 | 168.0 | 124.0 | 81.0 | 62.0 | 1752.7 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE) [1] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory[2] |
Demografia
|
Ondasun nabarmenak
-
Siam kalea.
-
Itsasontzi militarra Penfeld ibaian.
-
Maison de la Fontaine, Bresteko etxe zaharrena (XVII mendekoa).
-
Saint Malo kalea.
-
Askatasunaren enparantza.
-
Udaletxea.
Alkateen zerrenda
- 2001: François Cuillandre
- 1989 –2001: Pierre Maille
- 1985–1989: Georges Kerbrat
- 1983–1985: Jacques Berthelot
- 1982–1983: Pierre Maille
- 1977–1982: Francis Le Blé
- 1973–1977: Eugène Berest
- 1959–1973: Georges Lombard
- 1958–1959: Auguste Kervern
- 1954–1958: Yves Jaouen
- 1954–1954: Lucien Chaix
- 1953–1954: Yves Jaouen
- 1947–1953: Alfred Pierre Marie Chupin
- 1945–1947: Jules Lullien
- 1944–1945: Jules Lullien
- 1942–1944: Victor Eusen
- 1929–1941: Victor Le Gorgeu
- 1921–1929: Léon Nardon
- 1920–1921: Hippolyte Masson
- 1919–1920: Louis Léon Nardon
- 1912–1919: Hippolyte Masson
- 1908–1912: Louis Arthur Delobeau
- 1904–1908: Victor Marie Aubert
- 1900–1904: Charles Berger
Herritar ospetsuak
- Yann Tiersen (1970-), musikagilea.
- Fabien Causeur (1987-), saskibaloi jokalaria.
Hiri senidetuak
- Denver, Estatu Batuak (1956)
- Plymouth, Ingalaterra [3] (1963)
- Kiel, Alemania (1964)
- Taranto, Italia (1964)
- Yokosuka, Japonia (1970)
- Dún Laoghaire, Irlanda (1984)
- Cádiz, Espainia (1986)
- Saponé, Burkina Faso (1989)
- Constanţa, Errumania (1993)
Erreferentziak
- ↑ NBE. (2011ko abuztua). World Weather Information Service – Brest. .
- ↑ Hong Kong Observatory. Climatological Information for Brest, France. .
- ↑ Brest.fr. Les jumelages. .
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Brest hiriko webgune ofiziala