FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph

Botila

Botila bat beira, plastiko edo beste material batzuetako ontzia da, lepoa gorputza baino estuagoa duena. Normalean likidoak gordetzeko erabiltzen da: ura, esnea, freskagarriak, garagardoa, ardoa, olioa, botikak, xanpua, etab. Botilaren ahoa ixteko tapoia erabiltzen da, bai kanpotik jarritakoa zein lepoaren barrura sartzen dena.

Milaka urte dira botilak erabiltzen hasi zirela. Txinan, Fenizian, Erroman eta Kretan bazeuden ontzi hauek.

Historia

Antzinan, botilak buztinez egiten ziren. Feniziarrak izan ziren beirazko botilak egiten hasi zirenak. Ondoren, erromatarrek feniziarrengandik ikasi zuten beira ekoizten.

Beirazko botila hauek gaur egun argiaren eraginez ezaugarriak aldatzen ez dituzten produktuekin erabiltzen dira. Aurkako kasuan, ezingo lirateke beirazko botilak erabili, argia pasatzen uzten ez duten beste material opako batzuez egindako botilak edo bestelako ontziak baizik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .