FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Edukiak
Bazitrazina Bacillus subtilis bakterioaren andui batek ekoizten duen antibiotikoa da, 1945. urtean estreinakoz aurkitua. Bakterio Gram positiboen aurka erabiltzen da gehienbat.
Antibiotiko honen eraginkortasuna, beste antibiotikoen antzera (penizilina, amoxizilina, zefalosporinak...), bakterioen zelula horma suntsitzean datza. Zehazki, bazitrazinak zitoplasmatik kanporako peptidoglikanoaren unitateen garraioa oztopatzen du, eta zelula horma ezin da osatu. Zelula hormaren ezean, bakterioak hiltzen dira shock osmotikoaren ondorioz.
Antibiotiko hau oso toxikoa denez (giltzurrunak kaltetzen ditu) era topikoan erabiltzen da, zaurietan eta azaleko eta begietako infekzioak tratatzeko.