FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph
Itxura
1900. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1880(e)koa • 1890(e)koa • 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa |
Urteak | 1897 • 1898 • 1899 • 1900 • 1901 • 1902 • 1903 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1900 MCM |
Ab urbe condita | 2653 |
Armeniar egutegia | 1349 ԹՎ ՌՅԽԹ |
Bahá'í egutegia | 56 – 57 |
Bengaliar egutegia | 1307 |
Berber egutegia | 2850 |
Egutegi budista | 2444 |
Myanmarko egutegia | 1262 |
Bizantziar egutegia | 7408 – 7409 |
Koptoen egutegia | 1616 – 1617 |
Etiopiar egutegia | 1892 – 1893 |
Hebrear egutegia | 5660 – 5661 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1956 – 1957 |
Shaka Samvat | 1822 – 1823 |
Kali Yuga | 5001 – 5002 |
Iraniar egutegia | 1278 – 1279 |
Islamiar egutegia | 1317 – 1318 |
Japoniar egutegia | Meiji 33 (明治33年) |
Korear egutegia | 4233 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2443 |
Holozeniar egutegia | 11900 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
- 1900eko Olinpiar Jokoak (Paris, Frantzia ; maiatzaren 14a – urriaren 28a):
- Hiriburu bereko Erakusketa Unibertsalaren markupean ospatu ziren.
- Olinpiar Joko modernoen historian, gehien iraun zutenak izan dira.
- Pilota kirol olinpiko moduan jokatutako lehen eta azken aldia izan zen, geroago kirol erakusgarri bezala zenbaitetan jokatu izan bada ere.
- José Ametzola Aspizua, Ametzola, urrezko domina bat irabazten duen lehenengo euskal herritarra izan zen. Pilotan lortu zuen, Francisco Villota madrildarrarekin batera.
- Otsailaren 27a – FC Bayern München futbol taldea sortu zen Munichen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Xavier Cugat, kataluniar musikaria eta margolaria (h. 1990).
- Urtarrilaren 1a – Aurora Redondo, espainiar antzezlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 2a – Leslie Peltier, estatubatuar astronomoa (h. 1980).
- Urtarrilaren 5a – Yves Tanguy, frantziar-estatubatuar margolaria (h. 1955).
- Urtarrilaren 7a – Alberto Duñabeitia, bizkaitar futbolaria (h. 1988).
- Urtarrilaren 7a – Victor Ruiz Añibarro, gipuzkoar kazetari eta idazlea (h. 1970).
- Urtarrilaren 9a – Philippe Veyrin, lapurtar historialaria eta margolaria (h. 1962).
- Urtarrilaren 10a – Juan Goyanarte, gipuzkoar argitaratzailea eta idazlea (h. 1967).
- Urtarrilaren 10a – Raymond Régamey, frantziar teologoa eta arte-historialaria (h. 1996).
- Urtarrilaren 13a – Gertrude Mary Cox, estatubatuar estatistikaria (h. 1978).
- Urtarrilaren 13a – Elena Mederos, giza eskubideen defendatzailea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista kubatarra (h. 1981).
- Urtarrilaren 15a – Ignacia Idoate Iragui, nafar moja, Zamorako umezurtz-etxearen zuzendaria (h. 1975).
- Urtarrilaren 16a – Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (h. 1945).
- Urtarrilaren 18a – Maria de las Mercedes Isasi, bizkaitar moja (h. 1973)
- Urtarrilaren 28a – Hermann Kesten, alemaniar idazlea (h. 1996).
- Urtarrilaren 28a – Alice Neel, estatubatuar artista bisuala (h. 1984).
Otsaila
- Otsailaren 4a – Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (h. 1977).
- Otsailaren 5a – Rosalind Tanner, britainiar matematikaria eta matematikaren historialaria (h. 1992).
- Otsailaren 9a – Enrike Renteria, euskal herritar margolaria (h. 1982).
- Otsailaren 10a – Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (h. 1976).
- Otsailaren 11 – Hans-Georg Gadamer, alemaniar filosofoa (h. 2002).
- Otsailaren 12a – Vasili Txuikov, sobietar teniente jenerala (h. 1982).
- Otsailaren 13a – Sir Henry Roy Forbes Harrod, britainiar ekonomista (h. 1978).
- Otsailaren 18a – Jose Antonio Oar-Arteta, euskal idazlea (h. 1978).
- Otsailaren 21a – Madeleine Renaud, frantziar antzezlea (h. 1994).
- Otsailaren 22a – Luis Buñuel, espainiar zinema zuzendaria (h. 1983).
- Otsailaren 23a – Amédée Artze, baxenafar pilotaria (h. 1984).
- Otsailaren 26a – Nestor Goikoetxea Araluze, bizkaitar idazlea (h. 1978).
Martxoa
- Martxoaren 2a – Matilde Muñoz Sampedro, espainiar aktorea (h. 1969).
- Martxoaren 2a – Kurt Weill, estatubatuar musikagilea (h. 1950).
- Martxoaren 4a – Herbert Biberman, estatubatuar gidoilaria eta zinema-zuzendaria (h. 1971).
- Martxoaren 6a – Gina Cigna, italiar soprano dramatikoa (h. 2001).
- Martxoaren 7a – Herbert Blumer, estatubatuar soziologoa (h. 1987).
- Martxoaren 8a – Howard Hathaway Aiken, estatubatuar matematikaria eta informatikako aitzindaria (h. 1973).
- Martxoaren 9a – Tomislav II.a Kroaziakoa, Italiako Savoiako etxeko printze eta Kroaziako erregea (h. 1948).
- Martxoaren 11 – Antonio Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- Martxoaren 12a - Amadeo Deprit, Begoña elizateko kristal-enpresaburua eta politikari lokala (h. 1956).
- Martxoaren 12a – Antonio Iturriotz, gipuzkoar idazlea (h. 1983).
- Martxoaren 12a – Gustavo Rojas Pinilla, Kolonbiako presidente eta diktadorea (h. 1975).
- Martxoaren 13a – Jean Negulesco, errumaniar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1993).
- Martxoaren 13a – Giorgos Seferis, greziar idazlea, 1963ko Literaturako Nobel Saria (h. 1971).
- Martxoaren 13a – Sālote Tupou III.a, Tongako erregina (h. 1965).
- Martxoaren 17a – Alfred Newman, estatubatuar musikagile eta orkestra-zuzendaria (h. 1970).
- Martxoaren 19a – Carmen Carbonell, kataluniar aktorea eta antzerki-enpresaburua (h. 1988).
- Martxoaren 19a – Frédéric Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (h. 1958).
- Martxoaren 20a – Amelia Villa, boliviar idazlea eta Boliviako lehen emakume medikua (h. 1942).
- Martxoaren 23a – Hassan Fathy, egiptoar arkitektoa (h. 1989).
- Martxoaren 23a – Erich Fromm, alemaniar-estatubatuar psikoanalista eta filosofoa (h. 1980).
- Martxoaren 29a – John McEwen, Australiako 18. lehen ministroa (h. 1980).
- Martxoaren 30a – María Moliner, espainiar filologoa (h. 1981).
- Martxoaren 31 – Henrike, Gloucesterko dukea, britainiar printzea, Australiako gobernadore orokorra (h. 1974).
- Martxoaren 31 – Amadeo Marco, nafar politikari karlista (h. 1987).
Apirila
- Apirilaren 2a – Roberto Arlt, argentinar idazle, kazetari eta asmatzailea (h. 1942).
- Apirilaren 3a – Camille Chamoun, Libanoko bigarren presidentea (h. 1987).
- Apirilaren 5a – Herbert Bayer, austriar pintore eta arkitektoa (h. 1985).
- Apirilaren 5a – Spencer Tracy, estatubatuar aktorea (h. 1967).
- Apirilaren 8a – Matias Aranzabal, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- Apirilaren 8a – Frantziska Astibia, euskal militantea, idazlea eta itzultzailea (h. 1964).
- Apirilaren 10a – Jean Duvieusart, Belgikako lehen ministroa (h. 1977).
- Apirilaren 11 – Sandor Marai, hungariar idazlea (h.1989).
- Apirilaren 12a – William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (h. 1971).
- Apirilaren 15a – Ramón Iribarren, gipuzkoar bide, ubide eta portuetako ingeniaria (h. 1967).
- Apirilaren 18a – Joseba Rezola, euskal politikari abertzalea eta abokatua (h. 1971).
- Apirilaren 19a – Alexander Ptutxko, sobietar zinema zuzendaria (h. 1973).
- Apirilaren 21a – Dumarsais Estimé, Haitiko presidentea (h. 1953).
- Apirilaren 21a – Hans Fritzsche, alemaniar kazetari eta politikaria nazia (h. 1953).
- Apirilaren 23a – Henry Barraud, frantziar musikagilea (h. 1997).
- Apirilaren 23a – Patxi Etxeberria, euskal idazlea, itzultzailea eta jesuita (h. 1989).
- Apirilaren 25a – Gladwyn Jebb, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekaria (h. 1996).
- Apirilaren 25a – Wolfgang Pauli, suitzar fisikaria, 1945eko Fisikako Nobel Saria (h. 1958).
- Apirilaren 26a – Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (h. 1985).
- Apirilaren 26a – Ricardo Gartzia Villoslada, nafar historialaria (h. 1991).
- Apirilaren 27a – Edgar Dale, estatubatuar pedagogo eta hezitzailea (h. 1985).
- Apirilaren 28a – Jan Hendrik Oort, frisiar astronomoa (h. 1992).
- Apirilaren 28a – Maurice Thorez, frantziar politikaria (h. 1964).
- Apirilaren 29a – Concha de Albornoz, espainiar intelektual feminista, gerra zibilak erbesteratua (h. 1972).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Manuel López, Travieso, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1975).
- Maiatzaren 1a – Ignazio Silone, italiar idazlea (h. 1978).
- Maiatzaren 3a – Jean Carlu, frantziar diseinugilea (h. 1997).
- Maiatzaren 6a – Gerhard Bähr, alemaniar jatorriko gipuzkoar euskalaria eta euskaltzain urgazlea (h. 1945).
- Maiatzaren 6a – Juan Mugertza, euskal herritar atleta (h. 1937).
- Maiatzaren 10a – Cecilia Helena Payne-Gaposchkin, anglo-estatubatuar astronomoa (h. 1979).
- Maiatzaren 11 – Pridi Banomyong, Thailandiako lehen ministroa (h. 1983).
- Maiatzaren 13a – Pedro Laxalt, lapurtar aktorea, Argentinan lan egin zuena (h. 1965).
- Maiatzaren 23a – Hans Frank, militar eta abokatu nazia (h. 1946).
- Maiatzaren 24a – Eduardo De Filippo, italiar antzerkigile, aktore, zuzendari eta gidoigilea (h. 1984).
- Maiatzaren 26a – Vítězslav Nezval, txekiar olerkaria (h. 1958).
- Maiatzaren 28a – Park Heon-yeong, korear ekintzaile independentista eta komunista, filosofo eta politikaria.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Samory Turé, Sudango buruzagia, frantsesen kolonizazioari aurre egin ziena (j. c. 1837).
- Ekainaren 5a – Dennis Gabor, hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria (h. 1979).
- Ekainaren 9a – Joaquín Vaquero Palacios, espainiar pintorea, eskultorea eta arkitektoa (h. 1998).
- Ekainaren 11 – Carmen Polo, espainiar aristokrata, Francisco Franco diktadorearen emaztea (h. 1988).
- Ekainaren 12a – María Soriano Llorente, espainiar maistra, Adimen Anormalen Patronatuko Eskola Nagusiko zuzendaria (h. 1996).
- Ekainaren 14a – Eugenio Imatz, donostiar filosofo eta itzultzaile errepublikazalea (h. 1951).
- Ekainaren 17a – Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (h. 1945).
- Ekainaren 17a – Renata Viganò, italiar idazle, poeta eta partisanoa (h. 1976).
- Ekainaren 23a – Bernard de Coral, Urruñako alkatea (h. 1987).
- Ekainaren 25a – Louis Mountbatten, britainiar amirala (h. 1979).
- Ekainaren 28a – Leon Kruczkowski, poloniar idazlea (h. 1962).
- Ekainaren 29a – Antoine de Saint-Exupery, frantziar idazle eta hegazkinlaria (h. 1944).
Uztaila
- Uztailaren 4a – Robert Desnos, frantziar olerkaria (h. 1945).
- Uztailaren 6a – Frederica Sagor Maas, estatubatuar aktore, idazle, antzerkigile, gidoigile eta memorialista (h. 2012).
- Uztailaren 8a – George Antheil, estatubatuar musikagile abangoardista, piano-jotzaile, idazle eta asmatzailea (h. 1959).
- Uztailaren 13a – Elizabeth Watson, eskoziar sufragista eta gaita-jotzailea (h. 1992).
- Uztailaren 18a – Nathalie Sarraute, errusiar-frantziar idazlea (h. 1999).
- Uztailaren 24a – Zelda Fitzgerald, estatubatuar socialite eta eleberrigilea (h. 1948).
- Uztailaren 25a – Zinaida Aksentieva, ukrainar astronomo eta geofisikaria (h. 1969).
- Uztailaren 26a – Ricardo Urgoiti, bizkaitar enpresaria (h. 1979).
- Uztailaren 27a – Charles Vidor, hungariar-estatubatuar zinemagilea (h. 1959).
- Uztailaren 29a – Eyvind Johnson, suediar eleberrigilea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (h. 1976).
- Uztailaren 29a – Teresa Noce, italiar partisanoa, sindikalista eta politikari antifaxista (h. 1980).
- Uztailaren 31 – Ignacio Artamendi, Artamendi II.a, bizkaitar pilotaria (h. 1953).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – John T. Scopes, estatubatuar irakaslea, 1925ean eboluzioaren teoria eskolan irakasteagatik epaitua (h. 1970).
- Abuztuaren 4a – Elizabeth Bowes-Lyon, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren ama (h. 2002).
- Abuztuaren 4a – Arturo Umberto Illia, Argentinako presidentea (h. 1983).
- Abuztuaren 5a – Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea (h. 1994).
- Abuztuaren 6a – Jiří Weil, Holokaustotik bizirik atera zen judu jatorriko txekiar idazlea (h. 1959).
- Abuztuaren 8a – Alexis Minotis, greziar antzerki-zuzendari eta antzezlea (h. 1990).
- Abuztuaren 8a – Robert Siodmak, alemaniar-estatubatuar zinemagilea (h. 1973).
- Abuztuaren 14a – Carmen Gaiarre, nafar pedagogoa, umeen psikologian aditua (h. 1996).
- Abuztuaren 15a – Luis Olaso, gipuzkoar futbolari eta palaria (h. 1981).
- Abuztuaren 18a – Vijaya Lakshmi Pandit, Indiako politikaria (h. 1990).
- Abuztuaren 23a – Ernst Krenek, austriar-estatubatuar musikagilea (h. 1991).
- Abuztuaren 25a – Hans Adolf Krebs, alemaniar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1981).
- Abuztuaren 29a – Oscar Nitzchke, alemaniar arkitektoa (h. 1991).
- Abuztuaren 31 – Enrique Gaviola, argentinar astrofisikaria (h. 1989).
Iraila
- Irailaren 1a – André Dhôtel, frantziar idazlea (h. 1991).
- Irailaren 3a – Urho Kekkonen, Finlandiako presidentea (h. 1986).
- Irailaren 6a – Julien Green, frantziar idazlea (h. 1998).
- Irailaren 7a – Jean Castets, lapurtar errugbilaria (h. 1957).
- Irailaren 8a - Adela Velarde Pérez, Adelita, mexikar militar eta aktibista (h. 1971).
- Irailaren 9a – James Hilton, britainiar eleberrigile eta gidoigilea (h. 1954).
- Irailaren 12a – Haskell Curry, estatubatuar matematikaria (h. 1982).
- Irailaren 16a – Juanin Bilbao, bizkaitar atleta eta futbolaria.
- Irailaren 18a – Seewoosagur Ramgoolam, Maurizioko lehen ministro eta gobernadore orokorra (h. 1985).
- Irailaren 24a – Mecha Ortiz, argentinar aktorea eta abeslaria (h. 1987).
- Irailaren 29a – María Lacunza Ezcurra, Donostiako eta Iruñeko Abokatuen Elkargoan lehendabiziko emakume kolegiatua (h. 1984).
Urria
- Urriaren 3a – Thomas Wolfe, estatubatuar idazlea (h. 1938).
- Urriaren 7a – Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (h. 1945).
- Urriaren 8a – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1933).
- Urriaren 10a – Helen Hayes, estatubatuar antzezlea, Estatu Batuen historiako antzerki-antzezle onenetakoa (h. 1993).
- Urriaren 11 – Jean Boubée, lapurtar errugbilaria (h. 1973).
- Urriaren 12a – Luis Alberto Sánchez, peruar poligrafoa, politikaria eta hezitzailea (h. 1994).
- Urriaren 14a – William Edwards Deming, kalitatearen arloan lan egin zuen estatubatuar estatistikaria (h. 1993).
- Urriaren 15a – Mervyn LeRoy, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria, eta vaudeville aktorea (h. 1987).
- Urriaren 17a – Gladys Greene, estatubatuar aktorea (h. 1991).
- Urriaren 19a – André Behotegi, euskal errugbilaria (h. 1960).
- Urriaren 19a – Erna Berger, alemaniar sopranoa (h. 1990).
- Urriaren 19a – Manuel Maria Ynchausti, euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea (h. 1961).
- Urriaren 20a – Ismail al-Azhari, Sudango lehen ministro eta presidentea (h. 1969).
- Urriaren 20a – Rodolfo Halffter, espainiar musikagilea eta musika-irakaslea (h. 1987).
- Urriaren 20a – Jose Maria Larrabeiti, euskal atleta (h. 1925?).
- Urriaren 30a – Ragnar Granit, finlandiar-suediar fisiologoa, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1991).
Azaroa
- Azaroaren 3a – Adolf Dassler, alemaniar kirol oinetakogilea, Adidas kirol enpresaren sortzailea (h. 1978).
- Azaroaren 5a – Consuelo Gallastegi, bizkaitar maistra eta ekintzaile politikoa (h. 1980).
- Azaroaren 7a – Nellie Campobello, mexikar idazlea eta dantzaria, Mexikoko Iraultzaren lekukoa eta narratzailea (h. 1986).
- Azaroaren 8a – Margaret Mitchell, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1949).
- Azaroaren 14a – Aaron Copland, estatubatuar musikagilea (h. 1990).
- Azaroaren 16a – Eliška Junková, txekoslovakiar pilotua, automobilismoaren historian emakume nabarmenetakoa (h. 1994).
- Azaroaren 18a – George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (h. 1982).
- Azaroaren 19a – Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (h. 1982).
- Azaroaren 19a – Anna Seghers, alemaniar eleberrigilea (h. 1983).
- Azaroaren 20a – Chester Gould, estatubatuar umorista grafiko eta komikigilea (h. 1985).
- Azaroaren 25a – Rudolf Höß, Auschwitzeko kontzentrazio eta sarraski-esparruko burua (h. 1947).
- Azaroaren 25a – Gaetano Martino, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (h. 1967).
- Azaroaren 27a - Amparo Navarro Giner, espainiar maistra eta politikaria (h. 1986).
- Azaroaren 27a – Sorne Unzueta, Utarsus, euskal idazlea (h. 2005).
Abendua
- Abenduaren 3a – Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (h. 1976).
- Abenduaren 3a – Richard Kuhn, alemaniar kimikaria, 1938ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- Abenduaren 4a – Eduardo Arbide, euskal-argentinar futbolaria (h. 1987).
- Abenduaren 6a – Marina de Castarlenas, kataluniar idazlea eta piano-jotzailea (h. 1974).
- Abenduaren 6a – Auguste Darraidu, Aristokrata, lapurtar pilotaria (h. 1969).
- Abenduaren 6a – Agnes Moorehead, estatubatuar aktorea (h. 1974).
- Abenduaren 6a – George Uhlenbeck, herbeheretar-estatubatuar fisikaria (h. 1988).
- Abenduaren 12a – Mária Telkes, hungariar-estatubatuar asmatzaile eta zientzalaria (h. 1995).
- Abenduaren 14a – Joaquín Labaien, gipuzkoar arkitektoa (h. 1995).
- Abenduaren 16a – Victor Sawdon Pritchett, britainiar idazlea (h. 1997).
- Abenduaren 17a – Mary Cartwright, britainiar matematikaria (h. 1998).
- Abenduaren 17a – Katina Paxinou, greziar aktore tragikoa (h. 1973).
- Abenduaren 18a – Robustiano Bilbao, euskal herritar futbolaria.
- Abenduaren 22a – Ofelia Uribe de Acosta, kolonbiar sufragista (h. 1988).
- Abenduaren 23a – Jean Lacroix, frantziar filosofo katolikoa (h. 1986).
- Abenduaren 25a – Ioannis Paraskevopoulos, Greziako lehen ministroa (h. 1984).
- Abenduaren 25a – Antoni Zygmund, poloniar-estatubatuar matematikaria (h. 1992).
- Abenduaren 27a – Juan de Orduña, espainiar aktorea eta zinema zuzendaria (h. 1974).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ángel García Hernández, arabar militarra (h. 1930).
- Eduardo Ugarte, euskal idazlea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea (h. 1955).
- Generoso Ruiz Idarraga, bizkaitar margolaria.
- Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (h. 1976).
- Luis Antonio de Vega, bilbotar idazlea, arabista, eleberrigile, kazetaria eta gourmeta (h. 1977).
- Maria Diez de Ultzurrun, Auzako sendalaria, nafar sendalaria (h. 1990).
- Natividad Álvarez, La Bilbainita, bilbotar kriskitin jotzaile eta dantzaria (h. 1924).
- Florence Lassandro, italiar-kanadar alkohol-kontrabandista, Albertan inoiz urkatutako emakume bakarra (h. 1923).
- Guillermo de Torre, 27ko Belaunaldiko espainiar idazlea, saiakeragilea, arte kritikaria eta literatura kritikaria (h. 1971).
- Vladimir Gorev, sobietar militarra, Espainiako Gerra Zibilean aholkulari moduan aritutakoa (h. 1938).
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 9a – Jose Erbiti, gipuzkoar musika irakaslea (j. 1852).
- Urtarrilaren 20a – John Ruskin, britainiar idazlea (j. 1819).
- Urtarrilaren 22a – David Edward Hughes, britainiar asmalaria (j. 1831).
Otsaila
- Otsailaren 3a – William Stanley Haseltine, estatubatuar margolaria (j. 1835).
- Otsailaren 6a – Piotr Lavrovich Lavrov, errusiar iraultzailea eta filosofoa (j. 1823).
- Otsailaren 15a – Marcel Barthe, frantziar, politikaria (j. 1813).
- Otsailaren 15a – Karl Theodor Robert Luther, alemaniar astronomoa (j. 1822).
- Otsailaren 22a – Casilda Iturrizar, bizkaitar filantropoa (j. 1818).
- Otsailaren 23a – Rafaela Ibarra, bilbotar beata (j. 1843).
Martxoa
- Martxoaren 4a – Gerrit de Vries, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1818).
- Martxoaren 6a – Gottlieb Daimler, alemaniar ingeniaria, automobilgintzaren aitzindarietako bat (j. 1834).
- Martxoaren 18a – António Nobre, portugaldar olerkaria (j. 1867).
- Martxoaren 24a – Justo Egozkue, nafar geologo eta ingeniaria (j. 1833).
- Martxoaren 26a – Joaquín Fernández Aiarragarai, espainiar arkitektoa (j. 1821).
- Martxoaren 29 – Victor Txabarri, bizkaitar enpresaburua (j. 1854).
Apirila
- Apirilaren 1a – Indalecio Sarasketa, Aizpiri Txiki edo Eibarko Txikito, bizkaitar zesta punta pilotaria (j. 1860).
- Apirilaren 5a – Joseph Bertrand, frantziar matematikari eta ekonomialaria (j. 1822).
- Apirilaren 19a – Alexandre Falguière, frantziar eskultorea (j. 1831).
- Apirilaren 30a – Jean François Bladé, frantziar historialaria (j. 1827).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Mihály Munkácsy, hungariar margolaria (j. 1844).
- Maiatzaren 2a – Ivan Aivazovski, errusiar pintorea (j. 1817).
- Maiatzaren 10a – Martzial Agirre, gipuzkoar eskultorea (j. 1841).
- Maiatzaren 20a – André Léo, frantziar eleberrigile eta kazetaria (j. 1824).
- Maiatzaren 28a – Felipe Dugiols, gipuzkoar militarra (j. 1837).
Ekaina
- Ekainaren 3a – Mary Kingsley, ingeles etnografo, idazle zientifiko eta esploratzailea (j. 1862).
- Ekainaren 5a – Stephen Crane, estatubatuar olerkaria (j. 1871).
Uztaila
- Uztailaren 4a – Alexander Skene, eskoziar ginekologoa (j. 1837).
- Uztailaren 29a – Hunberto I.a Italiakoa, Italiako erregea (j. 1844).
- Uztailaren 30a – Alfredo Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Saxonia-Coburg eta Gothako dukea (j. 1844).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Rafael Molina Sánchez, Lagartijo, toreatzaile espainiarra (j. 1841).
- Abuztuaren 4a – Étienne Lenoir, belgikar ingeniaria, barne errekuntzako lehen motorraren asmatzailea (j. 1822).
- Abuztuaren 4a – Isaac Levitan, judu jatorriko errusiar paisai-margolaria, aldarteko paisaiako generoaren aitzindaria (j. 1860).
- Abuztuaren 7a – Wilhelm Liebknecht, alemaniar politikaria (j. 1826).
- Abuztuaren 12a – Wilhelm Steinitz, austriar xake jokalaria, lehenbiziko munduko xake txapelduna (j. 1836).
- Abuztuaren 13a – Vladimir Soloviev, errusiar filosofo eta olerkaria (j. 1853).
- Abuztuaren 16a – Jose María Eça de Queirós, portugaldar eleberrigilea (j. 1845).
- Abuztuaren 17a – Raimundo Andueza Palacio, Venezuelako presidentea (j. 1846).
- Abuztuaren 25a – Friedrich Nietzsche, alemaniar idazle eta filosofoa, XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat (j. 1844).
- Abuztuaren 27a – Antoine Vollon, frantziar margolaria (j. 1833).
Iraila
- Irailaren 23a – Arsenio Martínez-Campos, espainiar gudari eta politikaria (j. 1831).
Urria
- Urriaren 9a – Fatima Sheikh, indiar hezitzaile eta gizarte-erreformatzailea, Indiako lehen maistra musulmantzat joa (j. 1831).
- Urriaren 20a – Naim Frashëri, albaniar abertzale, olerkari, historialari, kazetari eta itzultzailea (j. 1846).
- Urriaren 24a – Clemente Aguirre, mexikar konpositore eta musika irakaslea (j. 1828).
Azaroa
- Azaroaren 10a – Armand David, lapurtar misiolari, zoologo eta botanikoa (j. 1826).
- Azaroaren 22a – Arthur Sullivan, ingeles musikagilea (j. 1842).
- Azaroaren 30a – Oscar Wilde, irlandar idazlea (j. 1854).
Abendua
- Abenduaren 4a – Wilhelm Leibl, alemaniar margolaria (j. 1844).
- Abenduaren 9a – Hermiona Asachi, errumaniar-frantziar idazle eta itzultzailea (j. 1821).
- Abenduaren 28a – Alexandre Alberto da Rocha de Serpa Pinto, portugaldar esploratzailea (j. 1846).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- José Piqué, nafar militar eta musikagilea (j. 1817).
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|