Effects of the storage conditions on the stability of natural and synthetic cannabis in biological matrices for forensic toxicology analysis: An update from the literature
Edukiak
Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.
Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.
Atalak
Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Beroa hainbat praefurnia edo labetatik zetorren, eta aretoetan banatzen zen, frigidariumean izan ezik, hipocaustum baten bidez, lurzoru erradiatzailearen antzekoa.
Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306). Ponpeiakoak hoberen gorde direnetakoak dira.
Termak Euskal Herrian
Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako erromatar kokalekuan eta gertuko Artzikoan[1] ere, termak aurkitu dira[2]. Arkaiako mansioko termak aspaldi ezagutzen dira eta 2015ean horien inguruko erakusketa egin zuen Bibat museoak.
Terma garrantzitsuen zerrenda
- Agriparen Termak
- Dioklezianoren Termak
- Karakalaren Termak
- Neronen Termak
- Titoren Termak
- Trajanoren Termak
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Erromatar Galtzada Eta Artziko Aztarnategi» Valle de Arce - Artzibar 2019-05-14 (Noiz kontsultatua: 2023-07-18).
- ↑ Aranzadi. «Zalduak bere erromatar iragan termala eta eraikuntz monumetalen zatia azaleratu ditu» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-04-22).