Development of a core competency framework for clinical informatics
Edukiak
Bromley | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Colin Smith (en) | |
Posta kodea | BR, CR, DA, SE eta TN | |
Herriburua | Bromley | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°24′16″N 0°01′12″E / 51.4044°N 0.02°E | |
Azalera | 150,1347 km² | |
Mugakideak | Bexley, Greenwich, Croydon eta Lewisham | |
Demografia | ||
Biztanleria | 331.096 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 2.205 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 01689, 01959, 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Neuwied | |
bromley.gov.uk |
Bromley (ingelesez: London Borough of Bromley) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 324.900 zituen 150,15 kilometro koadroko azaleran. Londresko udalerrien artean azalera handiena duena da.
Historia
Bromley izenaren lehen aipamena 862 urteko agiri batean dago Bromleag bezaa, "otea sortzen den basoko argiunea" esan nahi du aintzinako ingeleraz. Rochesterreko apezpikuari zegozkion lurrak eta beren eskutan egon ziren mende luzetan zehar.
1845ean bertako filantropo aberatsa zen Coles Child-ek Bromleyko apezpikuaren jauregia erosi zuen eta herriaren jabe bhurtu zen. Posta-herri garrantzitsua zen arren XIX mendearen hasieran oraindik nekazal eremua zen harik eta 1858an trenbidea iritsi zen arte. Orduan hazkuntza handia izan zuen. 1851 urtean Londresen antolatu zen Erakusketa Unibertsala inoizko ezagunenetakoa izan zen. Erakusketa amaitzean bertako ikurra zen The Crystal Palace Bromley ingurura eraman zuten. 1936an sute batek suntsitu zuen eraikina.
1965ean eratu zen gaur egungo udalerria Bromley eta Beckenhameko udalerriak eta Penge, Orpington eta Chislehurst barrutiak elkartzerakoan.
Auzoak
Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
|
Ondasun nabarmenak
-
Down House, Charles Darwinen etxea.
-
Camden Place.
-
Anerley udaletxe zaharra (Penge).
-
Churchill antzokia.
-
Crofton "erromatar villa".
-
Crystal Palace parkea.
-
High Elms parkea.
-
Chislehurst leizeak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Bromley barrutiko kontseiluaren webgunea.