Cybersecurity and privacy risk assessment of point-of-care systems in healthcare: A use case approach
Edukiak
Politika |
---|
Kolonialismoa lurralde edo nazio bateko politika eta ekonomia atzerriko gobernu batek kudeatzea zilegitzen duen doktrinari deritzo. Antzinaroan zehar, kultura askok kolonialismoa garatu zuten urrutiko lurraldeetan koloniak[1] eratuz, baina horrek izaera ezberdina zuen[2]. Kolonialismoaren definizio argirik ez dago; definizioak aldatu egin daitezke erabileraren eta testuinguruaren arabera[3][4][5][6].
Kolonialismoa antzinatik existitzen den arren, kontzeptua XV. mendetik aurrera hasi zen Europako aldi kolonialarekin lotzen da batik bat, Europako estatu batzuek inperio kolonizatzaileak ezarri zituztenean. Hasieran, Europako herrialde kolonizatzaileek merkantilismo politikei jarraitu zieten, etxeko ekonomia indartzeko asmoz, eta, beraz, akordioek metropoliarekin (ama-herrialdea) bakarrik negoziatzera mugatzen zuten kolonia. XIX. mendearen erdialderako, Britainiar Inperioak uko egin zien merkantilismoari eta merkataritza-murrizketei, eta merkataritza askearen printzipioa onartu zuen, murrizketa edo muga-zerga gutxirekin.
Misiolari kristauak Europaren kontrolpean zeuden ia kolonia guztietan aritzen ziren, metropoliak kristauak zirelako. Philip Hoffman historialariak kalkulatu zuen 1800. urterako, Industria Iraultzaren aurretik, europarrek gutxienez munduaren % 35 kontrolatzen zutela, eta, 1914. urterako, munduaren % 84ren kontrola lortu zutela[7]. Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, potentzia kolonialek atzera egin zuten 1945 eta 1975 artean, eta, denbora horretan, ia kolonia guztiek independentzia lortu zuten, harreman kolonialek, hala, postkolonial eta neokolonial bihurtuz.
Postkolonialismoak eta neokolonialismoak kolonialismoaren harreman eta ideologiak mantendu edo aldatu dituzte, bere jarraipena garapen eta muga berriak izeneko kontzeptuekin justifikatuz, adibidez, kolonizaziorako kanpoko espazioa esploratzean.
Definizioak
Etimologikoki, kolonia hitza latinezko colōnia hitzetik dator (nekazaritzarako lekua). Collins English hiztegiak honela definitzen du kolonialismoa: «herrialde boteretsu batek zuzenean kontrolatzen ditu hain boteretsuak ez diren herrialdeak, eta bere baliabideak erabiltzen ditu bere boterea eta aberastasuna handitzeko»[4]. Websterren Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen du kolonialismoa: «beste herri edo lurralde batzuetan duen agintea zabaldu edo gorde nahi duen nazioaren sistema edo politika»[5]. Merriam-Webster Hiztegiak lau definizio eskaintzen ditu, «kolonia baten ezaugarri den zerbait eta menpeko eremu edo pertsona baten gaineko botere baten kontrola» barne[8]. Euskal entziklopedietan berriz, hauek dira ematen dituzten definizioak: Auñamendi Eusko Entziklopediak definizio hau eskaintzen du: «Kolonialismoa, berez, doktrina bat da, XIX. eta XX. mendeetan mendebaldeko potentziek beren onurarako, hots, kolonizazio-egintzan, lurralde askoren kontrola eta ustiapena justifikatzen saiatu zena»[9]. Lur Hiztegi Entziklopedikoak honela definitzen du: «Koloniak hedatzearen eta haien ondasunez baliatzearen aldeko politika»[10]. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoak bi definizio ematen ditu kolonialismo hitzarentzat: «1. Lurralde bat, atzerriko estatu batek menperatzea, politikoki gobernatzea eta ekonomikoki ustiatzea bidezkotzat jotzen duen doktrina. 2. Kolonien bidezko menperakuntza-sistema»[11].
Stanford Entziklopediak (The Stanford Encyclopedia of Philosophy) Europako finkapen-prozesua eta munduko gainerakoen gaineko kontrol politikoa deskribatzeko erabiltzen du, Amerika, Australia eta Afrika eta Asiako zatiak barne. Kolonialismoaren, inperialismoaren eta konkistaren arteko bereizketa aztertzen du, eta horrela dio: «Kolonialismoa definitzeko zailtasuna termino hori, askotan, inperialismoaren sinonimo gisa erabiltzearen ondorio da. Bai kolonialismoa, bai inperialismoa, Europari, ekonomikoki eta estrategikoki mesede egitea espero zen konkista-moduak ziren, eta horrela jarraitzen du, bi terminoak koherentziaz bereizteko zailtasuna kontuan hartuta, sarrera horrek kolonialismoa erabiliko du, oro har, XVI. mendetik XX. mendera bitarteko Europako nagusitasun politikoaren proiektua aipatzeko, 60ko hamarkadako askapen nazionaleko mugimenduekin amaitu zena»[3].
Jürgen Osterhammelen Colonialism liburuaren (ikuspegi teoriko bat) hitzaurrean, Roger Tignorrek honela dio: «Osterhammelentzat, kolonialismoaren funtsa, kolonien existentzia da, beste lurralde batzuetatik (protektoratuetatik edo eragin-eremu informaletatik) bereiziki gobernatzen direnak[1]. Liburuan, Osterhammelek galdetzen du: "Nola defini daiteke kolonialismoa koloniatik aparte?"»[12]. Hiru esaldiko definizio batean finkatzen da:
« | Kolonialismoa gehiengo indigena baten (edo indarrez inportatua) eta atzerriko inbaditzaileen gutxiengo baten arteko harremana da. Kolonizatutako herriaren bizitzari eragiten dioten funtsezko erabakiak metropoli urrun batean definitu ohi diren interesen bila hartzen, eta gauzatzen dituzte agintari kolonialek. Kolonizatutako biztanleriarekiko konpromiso kulturalak baztertuz, kolonizatzaileak konbentzituta daude beren nagusitasunaz eta agintzeko mandatu ordenatuaz. | » |
Gainerako definizioak
The Timesek behin esan zuen hiru inperio kolonial mota zeudela: «Ingelesa: koloniak kolonoekin egitean datza; alemaniarra: koloniarik gabeko kolonoak biltzen dituena; frantsesa: kolonorik gabeko koloniak ezartzen dituena»[13]. Kolonialismoaren ikerketa modernoak, askotan, hainbat kategoria bereizi izan dute gainjarritako kolonialismoaren artean, orokorrean lau motatan sailkatuta: finkatze-kolonialismoa, esplotazio-kolonialismoa, ordezkatze-kolonialismoa eta barne-kolonialismoa. Historialari batzuek kolonialismoaren beste forma batzuk identifikatu izan dituzte, forma nazionalak eta merkataritzakoak barne[14].
- Finkatze-kolonialismoak dakar kolonietara kolonoen immigrazio handia, askotan arrazoi erlijioso, politiko edo ekonomikoek eraginda. Kolonialismo mota horrek, neurri handi batean, lehengo populazioa kolonizatzaile populu batez ordeztu nahi du, eta, koloniak ezartzeko, kolono asko haietara emigratzea[14]. Argentina, Australia, Brasil, Kanada, Txile, Zeelanda Berria, Errusia, Hegoafrika, Estatu Batuak, Uruguai (eta neurri polemikoagoan, Israel), kolonizazioaren ondorioz, beren forma garaikidean sortutako edo hedatutako nazioen adibide dira[15][16][17][18].
- Esplotazio-kolonialismoak kolono gutxiago inplikatzen ditu, eta baliabide naturalen ustiapenean edo lanean zentratzen da, metropoliaren mesedetan. Forma hori merkataritza-postu eta kolonia handi ezartzean datza, non kolonoek administrazio politiko eta ekonomikoaren zati handi bat osatuko baitzuketen. Afrika eta Asiako europar kolonizazioa, neurri handi batean, kolonialismo esplotatzailearen babespean egin zen[19].
- Ordezkatze-kolonialismoa potentzia kolonial batek sostengatutako konponbide proiektu bat dakar, non kolono gehienak ez datozen boterearen talde etniko beretik[20].
- Barne-kolonialismoa estatu bateko eskualdeen artean dagoen botere estrukturalaren aldearen ideia bat da. Esplotazio iturria estatuaren barrutik dator. Hori herrialde independente batean frogatzen da kontrola eta esplotazioa herrialde kolonizatzaileko pertsonetatik immigranteetara igaro daitezkeenean[21].
- Kolonialismo nazionala kolonoen eta barne-kolonialismoaren elementuak biltzen dituen prozesua da, non eraikuntza nazionala eta kolonizazioa sinbiotikoki lotuta dauden eta erregimen kolonialak bere irudi kultural eta politiko propiora bihurtu nahi dituen kolonizatutako herriak. Estatuan integratzea da helburua, baina estatuko kultura kutunaren isla gisa. Taiwango Txinako Errepublika gizarte nazional-kolonialista baten adibide arketipikoa da[22].
- Kolonialismo komertzialak esan nahi du kolonialistek ekin behar dietela merkatarien aukera komertzialei. Kolonialismo mota hori nabarmenagoa izan zen XIX. mendean, Asian, non lehen isolazionistak ziren estatuak beren portuak mendebaldeko potentziei ireki behar izan zizkieten. Horren adibide dira: Opioren gerrak eta Japoniaren irekiera[23][24].
Bilakaera soziokulturala
Kolonialismoa, askotan, aurrez populatutako eremuetan garatu zenez, bilakaera soziokulturalean, etnikoki hibridoak ziren hainbat populazio sortu ziren. Kolonialismoak kulturalki eta etnikoki mistoak ziren populazioak sortu zituen, hala nola Amerikako mestizoak, baita arrazaz banatutako populazioak ere, hala nola Frantziako Aljerian edo Hegoaldeko Rhodesian aurkitutzen direnak. Izan ere, potentzia kolonialek presentzia koherente eta jarraitua izan zuten leku guztietan, komunitate hibridoak sortu ziren.
Asiako adibide aipagarrienak herri anglo-birmaniarrak, anglo-indiarrak, burgherrak, eurasiar singapurtarrak, filipinar mestizoak, kristangak eta makandarrak dira. Herbehereetako Ekialdeko Indietan (geroago Indonesia), herbeheretar kolono gehienak, izatez, indoeuropar gisa ezagutzen ziren eurasiarrak ziren, formalki, kolonian europar klase juridikokoak zirenak[25][26].
Historia
Kolonialismoa XVI. mendean agertu zen, Inperio espainiar eta portugesaren zabalkuntzekin. Hortik aurrera, kolonizatzaileek konkistatutako lurrak ustiatzen eta merkatuak kontrolatzen zituzten metropoliara lehengai eta aberastasunak eramateko asmotan. Gehienetan kolonizaturiko erakunde politikoak deuseztatzen ziren eta zuzenean metropoliko gobernuak kontrolatutako gobernuak ezartzen ziren. Hainbatetan, egitura sozial eta kulturalak ere inposatzen zaizkie kolonizatuei. Oro har, herrialde boteretsu batek ahul baten gainean ezartzen duen sistema politiko, ekonomiko eta kulturala da.
Kolonialismoa kolonizatzaileen morala eta balioak kolonizatuenak baino handiagoak zirelako sinesmen etnozentristan oinarritzen zen. Uste horiek arrazakeriarekin eta XVIII. eta XIX. mendeetan Mendebaldean zabaldutako teoria sasi zientifikoekin lotu dituzte. Horrela, Europan aurreko darwinismo sozial batera iritsi zen: horren arabera, gizon zuria ez europarren nagusi "naturala" zen.
XV. mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzeuzkazten. Lau mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mendean jarri zuen.
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.), nazio kolonizatzaileen lehia espantsionista eta Kontrarreformak bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Erdialdeko Amerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Britainia Handia eta Frantzia (Iparramerika) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten, Asia eta Afrika batez ere.
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Urteen joan-etorrian, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen uharteak eta Asiako kostaldeetaraino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza eta kultura txertatuz.
XVII. mendean Herbehereek bota egin zituzten portugesak Indonesiatik. Frantses eta ingelesek, elkarrekiko lehian, Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten beren jabegoak. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera iritsi zen Britainia Handia XVIII. mendean eta, itsasoko nagusitasunarekin, bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. Amerikako Estatu Batuen independentziaz gero, britainiarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta, poliki-poliki, lehenago britainiar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek Commonwealth elkartea sortu zuten.
Frantsesek Asiaren Hego-ekialdera eta Afrikaren Ipar eta Mendebaldera jo zuten; hura izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. Lehen Mundu Gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere hartu zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Bareraino.
XV.mendearen hondarraz gero, aurkikuntza geografikoekin batera munduko mapa zabaldu egin zen. Ordudanik, europarrak beste kontinenteez interesatzen hasi ziren, lurralde birjinak eta aberastasun ezezagunak baitzituzten hauek. Lau [[mende iraun zuen kolonizazioaren hasiera izan zen eta ia mundu osoa Europaren mende jarri zuena.
Lurralde berrietako baliabide naturalak ustiatzea (kafea, [[kakaoa, azukrea, kotoia, meatzeak, etab.) nazio kolonizatzaileen leia espantsionista eta kontraerreformak bideratu zuen izpiritu misiolaria erabakigarriak izan ziren kolonizatze-prozesuan. Gerora, batez ere industrializazioaren garaian hasita, kolonietako lehengaien beharra izan zen nagusi. Nazio kolonizatzaile aitzindarien artean Espainia (Ertamerika eta Hegoamerika), Portugal (Brasil), Britainia Handian eta Frantzia (Iparramerika) nabarmentzen dira. Ameriketako koloniek askatasuna lortu zutenean, beste kontinente guztiak helburu komertzial eta politikoekin esploratu zituzten. Asia eta Afrika batez ere.
Espainiak eta Portugalek XV. eta XVI. mendeetan ekin zioten kolonizazioari hurrenez hurren. Denborarekin, Portugalen botere-eremua Brasildik India, Indonesiako Espezieen irlak eta Asiako kostalderaino hedatu zen. Espainiar konkistatzaileek Amerikako oso lurralde zabalak okupatu zituzten, bide batez beren hizkuntza, erlijioa eta kultura inposatuz.
XVII. mendean Herbehereek portugesak Indonesiatik bota zituzten. Frantses eta Ingelesek, elkarrekiko lehian, beren jabegoak Iparramerikan eta Indian kokatu zituzten. Lehia askoren ondoren, potentzia kolonial handiena izatera heldu zen Britania Handia XVIII. mendean, eta itsasoko nagusitasunarekin bere inperio koloniala kontinente guztietara hedatu zuen. Ameriketako Estatu Batuetan independentziaz gero, britaniarren indar koloniala gainbehera hasi zen eta poliki-poliki, lehenago britaniar koloniak izan eta gaur herrialde autonomo eta independenteak direnek Commonwealth elkartea sortu zuten.
Frantsesek Asiaren Hego-Ekialdera eta Afrikaren Iparraldera eta Mendebaldera jo zuten; hura izan zen Europako potentzia handiek beraien artean banatu zuten azken kontinentea. Lehenengoko mundu-gerraren aurreko hamarkadetan, Alemania ere saiatu zen Afrikako lurralde eta aberastasunak ustiatzen. Errusiak ere zuen parte kolonizazioan eta ekialdera zabaldu zuen bere inperioa, Uraletatik Ozeano Barearaino.
NBE eta kolonialismoa
II. Mundu Gerra amaitu zenerako, kolonialismoaren hedapena bederen geldituta zegoen. Munduko mapak honako itxura zuen lurralde kolonialei zegokienez:
Deskolonizazio prozesuak azkartu egin ziren harrezkero, eta Nazio Batuek ere rola hartu zuten urte batzuen buruan. Deskolonizazioaren lehen fase inportante eta funtsezkoa, Indiako azpikontinentean hasi zen, britainiar agintearen amaierarekim India eta Pakistan sortu zirelarik. Prozesua beranduago Afrika osora eta Asiara zabaldu zen.
Deskolonizazioaren lehen aldia 1945etik eta 1955era artekoa izan zen. Indiaz gain, independentziak Ekialde Erdian eta Asian gertatu ziren.
Bigarren aldia 1955etik 1970era artekoa izan zen. Asian eta Afrika osoan deskolonizazioa hedatu izan zenaren ezaugarria da aldi honetan aipagarriena. NBEk garrantzi handia izan zuen aldi honetan, eta 1960ko abenduaren 14an, NBEk jarrera argi eta irmoa adierazi zuen kolonialismoarekiko. Behean dago adostutako ebazpena:
« | Batzar Nagusiak,
Kontuan hartuz munduko herrialdeek Nazio Batuen Gutunean aldarrikatu dutela oinarrizko eskubideetan duten konfiantza berresteko erabakia hartu dutela (...). Hau aitortzen du: 1. Atzerriko herrialdeek beste herri batzuk azpiratzea, menderatzea eta ustiatzea oinarrizko giza eskubideak urratzea da, Nazio Batuen Gutunen aurkakoa (...). 2. Herri guztiek determinazio askerako eskubidea dute (autodeterminazioa); eskubide hori jarraiki, askatasunez zehazten dituzte beren politika-ezaugarriak, eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-garapena askatasunez lortzen saiatzen dira. 3.Politika-, ekonomia-, gizarte- edo hezkuntza-arloan prestakuntzarik ez izatea ez da independentzia atzeratzeko aitzakia izango inoiz. 4. Mendeko herrialdeek beren independentzia-eskubide osoa modo baketsuan eta askatasunez gauzatzeko, haien aurkako ekintza armatuak eta edozein motatako errepresio-neurriak eten egin beharko dira, bai eta beren lurralde nazionalaren osotasuna errespetatu ere. (...) 6.Herrialde baten batasun nazionala edo lurralde-osotasuna hausteko edozein ahalegin Nazioa Batuen itunaren helburuen eta printzipioen guztiz aurkakoa da.≫. |
» |
—NBEren 1514 ebazpena, New York, 1960ko abenduaren 14. |
Botanika
Kolonialismoaren garaian eskuratu edo merkaturatu ziren landare berriak aztertu, landu, merkaturatu eta izendatzeari buruzko lanen multzoa da botanika koloniala. Landare horien adibide aipagarrienak dira: azukrea, intxaur muskatua, tabakoa, Iltze, kanela, azal perutarra, piperrak eta tea. Lan hori, neurri handi batean, helburu kolonialetarako finantzaketa lortzea, Europaren hedapena babestea eta ahalegin horien errentagarritasuna bermatzea izan zen. Vasco de Gamak eta Kristobal Kolonek Molukak, India eta Txinako espeziak, tinduak eta zetak itsasoz komertzializatzeko bideak ezarri nahi zituzten Veneziako eta Ekialde Hurbileko merkatariek kontrolatutako ibilbideetatik aparte. Hendrik van Rheede, Georg Eberhard Rumphius eta Jacobus Bontius antzeko naturalistek ekialdeko landareei buruzko datuak bildu zituzten europarren izenean. Suediak sare kolonial zabala ez bazuen ere, Carl Linnaeus-en oinarritutako ikerketa botanikoek kanela, tea eta arroza tokian bertan hazteko teknikak identifikatu, eta garatu zituzten inportazio garestien alternatiba gisa[27].
Geografia
Kolonoek populazio indigenaren eta hegemonia inperialaren arteko lotura bezala jokatu zuten, horrela kolonizatzaileen eta kolonizatuen arteko arrakala geografiko, ideologiko eta komertziala gaindituz. Geografiak, ikasketa akademiko gisa, kolonialismoan inplikatzen duen hedadura gatazkatsua bada ere, tresna geografikoak (hala nola kartografia, ontzigintza, nabigazioa, meatzaritza eta nekazaritza-produktibitatea) funtsezkoak izan ziren Europako hedapen kolonialean. Kolonizatzaileek Lurraren azaleraz eta trebetasun praktikoen ugaritasunaz zuten kontzientziak kolonizatzaileei boterea eman zien[28].
Anne Godlewskak eta Neil Smithek zioten «inperioa, funtsean, proiektu geografiko bat» zela[29]. Teoria geografiko historikoek, hala nola ingurugiroaren determinismoak, kolonialismoa legitimatu zuten, munduaren zati batzuk azpigaratuta zeudela eta eboluzio ilunaren nozioak sortzen zituztela uste baitzuten[28]. Ellen Churchill Semple eta Ellsworth Huntington izeneko geografoek ideia hau azaldu zuten: iparraldeko klimek indarra eta adimena sortzen zutela klima tropikalekiko indigenen aldean, hau da, ingurumen-determinismoaren eta darwinismo sozialaren konbinazio gisa[30].
Geografo politikoek diote, halaber, jokabide koloniala munduaren kartografia fisikoarekin indartu zela, eta, beraz, munduaren ikuspen bereizketa sortu zela haien eta gure artean. Geografoak, nagusiki, kolonialismoaren eta inperialismoaren espazioetan zentratzen dira; zehatzago esanda, kolonialismoa ahalbidetzen duen espazioaren jabetze material eta sinbolikoan[31].
Mapek eginkizun zabala izan zuten kolonialismoan, Bassetten hitzetan, «informazio geografikoa formatu egoki eta normalizatu batean emanez, kartografoek Afrika mendebaldea Europaren konkista, merkataritza eta kolonizaziora zabaltzen lagundu zuten»[32]. Kolonialismoaren eta geografiaren arteko harremana zientifikoki objektiboa ez zenez, kartografia askotan manipulatu zen garai kolonialean. Arau eta balio sozialek, mapak eraikitzeko, eragina izan zuten. Kolonialismoaren garaian, mapagileek erretorika erabiltzen zuten mugak eta artea eratzeko. Erretorikak europar konkistatzaileen ikuspegiaren alde egiten zuen eta hori, bistakoa da, europarra ez zen batek sortutako edozein mapa berehalakoan zehaztugabetzat hartzen zelako. Gainera, Europako kartografoek etnozentrismora zeramatzaten arau batzuk jarraitu behar zituzten, maparen erdian norberaren etnia erretratatuz. J.B. Harleyk esan zuen bezala: «Mapa bat egiteko urratsak, hautaketa, omisioa, sinplifikazioa, sailkapena, hierarkien sorrera eta sinbolizazioa", guztiak dira erretorikoak»[33].
Garai hartako europar kartografoek ohikoa zuten esploratu gabeko eremuak espazio huts gisa kartografiatzea. Horrek eragina izan zuen potentzia kolonialetan, eskualde horiek esploratzeko eta kolonizatzeko lehia piztu baitzuen haien artean. Inperialistek, oldarkor eta sutsuki, beren herrialdeak aintzaz betetzeko irrikaz zeuden[32]. Giza Geografiaren Hiztegiak dioenez, kartografia aurkitu gabeko lurrak indigenen esanahietik husteko eta espazio-existentziara eramateko erabili zen, «mendebaldeko izenak eta mugak ezarriz eta, beraz, birjina (ustez hutsik dagoen lurraldea, basamortua) hitza lehenetsiz kolonizaziorako (horrela, paisaia kolonialak sexualizatuz gizonezkoen penetrazio-eremu gisa), horrela inoren espazioa absolututzat, kuantifikagarritzat eta bereizgarritzat (jabetza gisa) birkonfiguratuz»[34].
David Livingstonek azpimarratzen du «geografiak gauza desberdinak esan nahi izan dituela garai eta leku desberdinetan» eta geografiaren eta kolonialismoaren arteko erlazioari dagokionez mugak identifikatu beharrean jarrera irekia izan beharko genukeela[29]. Geografia, diziplina den aldetik, ez da zientzia objektiboa Painterrek eta Jeffreyk argudiatzen dutenez, baizik eta mundu fisikoari buruzko suposizioetan oinarritzen[28]. Zientzia-fikziozko artearen ingurune tropikal nabarmenen irudikapen exogeografikoen konparazioak aieru hori bermatzen du, tropikoaren nozioa geografiatik independenteak diren ideien eta sinesmenen bilduma artifiziala dela aurkituz[35].
Erreferentziak
- ↑ a b Tignor, Roger (2005). Preface to Colonialism: a theoretical overview. Markus Weiner Publishers. p. x. ISBN 978-1-55876-340-1. Retrieved 5 April 2010.
- ↑ Rodney, Walter (2018). How Europe underdeveloped Africa. ISBN 978-1-78873-119-5. OCLC 1048081465
- ↑ a b Margaret Kohn (29 August 2017). "Colonialism". Stanford Encyclopedia of Philosophy. Stanford University. Retrieved 5 May 2018.
- ↑ a b "Colonialism". Collins English Dictionary. HarperCollins. 2011. Retrieved 8 January 2012.
- ↑ a b Webster's Encyclopedic Unabridged Dictionary of the English Language, 1989, p. 291.
- ↑ Horvath, Ronald J. (1972). "A Definition of Colonialism". Current Anthropology. 13: 45–57. doi:10.1086/201248. S2CID 144173629.
- ↑ (Ingelesez) Hoffman, Philip T.. (2015-06-30). Why Did Europe Conquer the World?. Princeton University Press ISBN 978-1-4008-6584-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of COLONIALISM» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-11).
- ↑ Kolonialismoa, Auñamendi Eusko Entziklopedia, Eusko Ikaskuntza
- ↑ Kolonialismo, Lur Hiztegi Entziklopedikoa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- ↑ Kolonialismo, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Eusko Jaurlaritza
- ↑ (Ingelesez) Osterhammel, Jürgen. (2005). Colonialism: A Theoretical Overview. Markus Wiener Publishers ISBN 978-1-55876-340-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Olusoga, David (2010). The Kaiser's Holocaust: Germany's Forgotten Genocide and the Colonial Roots of Nazism. Faber & Faber.
- ↑ a b Healy, Roisin; Dal Lago, Enrico (2014). The Shadow of Colonialism on Europe's Modern Past. New York: Palgrave Macmillan. p. 126. ISBN 978-1-137-45075-3
- ↑ Barker, Adam J.. (2009). «The Contemporary Reality of Canadian Imperialism: Settler Colonialism and the Hybrid Colonial State» The American Indian Quarterly 33 (3): 325–351. doi: . ISSN 1534-1828. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Ingelesez) Glenn, Evelyn Nakano. (2015-01). «Settler Colonialism as Structure: A Framework for Comparative Studies of U.S. Race and Gender Formation» Sociology of Race and Ethnicity 1 (1): 52–72. doi: . ISSN 2332-6492. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Veracini, Lorenzo. (2007-09-01). «Historylessness: Australia as a settler colonial collective» Postcolonial Studies 10 (3): 271–285. doi: . ISSN 1368-8790. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Gold, Dore. (2011). "The Myth of Israel as a Colonialist Entity: An Instrument of Political Warfare to Delegitimize the Jewish State". Jewish Political Studies Review. 23 (3/4): 84–90. JSTOR 41575861.
- ↑ Murray, Martin J. (1980). The Development of Capitalism in Colonial Indochina (1870–1940). Berkeley: University of California Press. ISBN 0-520-04000-7.
- ↑ (Ingelesez) Atran, Scott. (1989-11). «the surrogate colonization of Palestine, 1917-1939» American Ethnologist 16 (4): 719–744. doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Gabbidon, Shaun (2010). Race, Ethnicity, Crime, and Justice: An International Dilemma. Los Angeles, CA: SAGE. p. 8. ISBN 978-1-4129-4988-0
- ↑ (Ingelesez) Wong, Ting-Hong. (2020-05). «Education and National Colonialism in Postwar Taiwan: The Paradoxical Use of Private Schools to Extend State Power, 1944–1966» History of Education Quarterly 60 (2): 156–184. doi: . ISSN 0018-2680. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ «A Typology of Colonialism | Perspectives on History | AHA» www.historians.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Auslin, Michael R., Negotiating with Imperialism: The Unequal Treaties and the Culture of Japanese Diplomacy. Cambridge: Harvard University Press, 2004. ISBN 978-0-674-01521-0; OCLC 56493769
- ↑ (Ingelesez) Bosma, Ulbe; Raben, Remco. (2008). Being "Dutch" in the Indies: A History of Creolisation and Empire, 1500-1920. NUS Press ISBN 978-9971-69-373-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ (Ingelesez) Gouda, Frances. (2008). Dutch Culture Overseas: Colonial Practice in the Netherlands Indies, 1900-1942. Equinox Publishing ISBN 978-979-3780-62-7. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- ↑ Londa Schiebinger; Claudia Swan, eds. (2007). Colonial Botany: Science, Commerce, and Politics in the Early Modern World. University of Pennsylvania Press.
- ↑ a b c "Painter, J. & Jeffrey, A., 2009. Political Geography, 2nd ed., Sage. "Imperialism" p. 23 (GIC).
- ↑ a b Nayak, Anoop; Jeffrey, Alex (2011). Geographical thought : an introduction to ideas in human geography. Harlow, England: Pearson Prentice Hall. pp. 4–5. ISBN 978-0-13-222824-4
- ↑ (Ingelesez) Arnold, David. (2000-03). «“Illusory Riches”: Representations of the Tropical World, 1840–1950» Singapore Journal of Tropical Geography 21 (1): 6–18. doi: . ISSN 0129-7619. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ Gallaher, Carolyn; Dahlman, Carl T.; Gilmartin, Mary; Mountz, Alison; Shirlow, Peter (2009). Key Concepts in Political Geography. London: Sage. p. 392. ISBN 978-1-4129-4672-8. Retrieved July 31, 2014.
- ↑ a b Bassett, Thomas J.. (1994). «Cartography and Empire Building in Nineteenth-Century West Africa» Geographical Review 84 (3): 316–335. doi: . ISSN 0016-7428. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ (Ingelesez) Harley, J B. (1989-06). «DECONSTRUCTING THE MAP» Cartographica: The International Journal for Geographic Information and Geovisualization 26 (2): 1–20. doi: . ISSN 0317-7173. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
- ↑ Gregory, Derek; Johnston, Ron; Pratt, Geraldine; Watts, Michael; Whatmore, Sarah, eds. (2009). The dictionary of human geography (5th ed.). Chichester (UK): Wiley-Blackwell. pp. 96–97. ISBN 978-1-4051-3288-6
- ↑ (Ingelesez) Menadue, Christopher Benjamin. (2018-09-04). «Cities in Flight: A Descriptive Examination of the Tropical City Imagined in Twentieth Century Science Fiction Cover Art» eTropic: electronic journal of studies in the Tropics 17 (2) doi: . ISSN 1448-2940. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Inperio kolonialak Kolonialismoa - Inperialismoa | ||
---|---|---|
Alemaniarra Belgikarra Britainiarra Daniarra Errusiarra Espainiarra |