Cybersecurity and privacy risk assessment of point-of-care systems in healthcare: A use case approach
Edukiak
Ezpata txiki | |
---|---|
ezpata | |
Ezpata txikia[1], egun, ezpataren aurrekaria izateagatik ezagutzen da. Ezpata, esgriman erabiltzen den hiru armetako bat da.
Jatorrian, ezpata txikia arma gogorra, arina zen, 750 gramoko pisua zuen orri batekin. Honek, ezer gutxi adierazten duela dirudi, baina, orriaren formarekin, zeharkako sekzioan hiruki erakoa zena, eta 1,09 eta 1,14 metroko bere luzerarekin konbinatuz gero, ezpata txikia itxura izugarriko arma zen. Janzki bezala erabiltzen zen uniforme batzuetan.
Arma honek jatorri frantziarra du, eta arropa ezpatatik garatu zen. Ez da mozteko gai, baina oso arina da, oso zurruna bere hiruki formako sekzioagatik, estokadak emateko eta kolpeak saihesteko bikaina izaki. Mosketarien pelikuletan ikusten diren ezpatak dira. Bere funtzio garrantzitsuena, jantziaren zati izatea zen arren, ezpata txikia, dueluetan, arma hilgarria zen.
Ezpata txikiaren aldaketa bat sortu zen entrenamendu arma bezala erabilia: floretea. Hau, lehenik esgrima klasikoaren eta denbora asko beranduago, kirol esgrimaren hiru armetako bat izango zen.
Ezpata txikia da, floretea eta sablearekin batera, esgrima klasikoaren hiru armetako bat. Kirol esgrimaren sorrerarekin batera, ezpata txikiak ezpatara eboluzionatzen du, egun, olinpiar kirol honetan erabiltzen dena. Ezpata txikia eta ezpataren arteko ezberdintasunik nabarmenena, bigarrenak, mutur kamutsa duela da, arerioa ez zauritzeko.
Ezpata kirol esgriman
Lehen adierazi den bezala, ezpata, esgriman erabiltzen den hiru armetako bat, floretea eta sablearekin batera, ezpata txikiarengandik dator. Ordutik dimentsio eta arau zehatz batzuk ditu.
Bere gehienezko luzera 110 zentimetrokoa da, eta, bere gehienezko pisua 770 gramokoa. Esgriman erabiltzen diren armetatik, astunena da. Bere orria altzairu tenplatu malguzkoa edo altzairu maraginezkoa da, hiruki formako sekzioduna eta ertz moztailerik gabekoa.
Ukitua estokada bidez gertatzen da, hau da, armaren muturrarekin bakarrik. Bertan, sentsore elektroniko bat dago. Baliozko ukitze tokia gorputz osoa da, mozorroa bera barne.