Wikiversity

Maria Magdalena gogo-erauzian habearen ondoan.

Estasia, gogo-bahitzea[1][2][3] edo gogo-erauzia[3] pertsona batek erabateko betetasun, lilura, zorion edo alaitasuna sentitzen dueneko egoera da. Bereziki bizipen mistikoetan hel daitekeen bizipentzat hartzen bada ere, adiera arruntean bizipen sexualetako plazer gorena eta ertilan baten aurrean sentitzen den neurrigabeko mirespena adierazteko ere erabiltzen da.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. «gogo-bahitze - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. a b «extase | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).

Kanpo-estekak


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .