Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Segura (argipena)».
Segura
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Segurako Ama Jasokundearen eliza.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaSegura
AlkateaIzarra Urdalleta Iraola (EH Bildu)
Posta kodea20214
INE kodea20070
Herritarrasegurar
Ezizenazopajalek
Kokapena
Koordenatuak43°00′33″N 2°15′10″W / 43.0091°N 2.2528°W / 43.0091; -2.2528
Map
Azalera9 km²
Garaiera240 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria1.460 (2023)
−9 (2022)
alt_left 725 (%49,7) (%50,8) 742 alt_right
Dentsitatea162,22 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 19,37
Zahartze tasa[1]% 13,11
Ugalkortasun tasa[1]‰ 67,69
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 77,17 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,56 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,63 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 83,82 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 75.05 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1256
Webguneahttps://www.segura.eus/

Segura Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa, Oriaren haraneko buruan kokatua, ibai horren gaineko muino batean. Mutiloa, Idiazabal, Zegama eta Zerain herriekin egiten du muga. 1.498 biztanle zituen 2016. urtean.

Segura herriak, 1256an Segura izendatua izan aurretik, Erraztiolatza izena zuela uste da, eta gaur egun San Andres ermita dagoen inguruan zegoela.[3] Antso X.ak sortu zuen 1256 urtean. Gaztela Europarekin komunikatzen zuen ibilbide estrategikoaren barruan kokatua zegoen.

Segurarrek zopajale ezizena hartzen dute eta, batzuetan, lumero-zopajale.

1996ko otsailaren 6an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu-multzo sailkapenarekin.[4][5]

Geografia

Udalerri mugakideak

Historia

Herriaren ikuspegi orokorra.

Herriari Gaztelako Alfontso X.ak eman zion hiribildu izaera, 1256an, Gasteizko Forua emanez. Hiri berria muino baten gainean eraiki zen, ibaiaren eskuinaldean, gotorlekua egiteko aproposeko lekuan. Kokapen hori oso komenigarria zen estrategiaren aldetik, Nafarroako Erresumaren mugan eta oso ondo komunikatuta baitzegoen, Gipuzkoarako bide nagusiaren ertzean hain zuzen ere. Bide hori Arabatik zetorren eta iparralderantz zihoan, Lizarratetik. Dagoen lekuagatik, Segura asko hazi zen Behe Erdi Aroan, eta hori erraz antzematen da hirigunea noraino zabaldu zen ikusita (3,4 hektareara iritsi zen). Hirigune historikoak Erdi Aroko morfologia gordetzen du argi eta garbi. Hiruki formazko plano irregularra dauka; bertan dago Kale Nagusia, eta huragurutzatuz,Untzurruntzaga kalea, Lardizabal eta Zurbano kaleetan banatzen dena.

Ondoren, XVI. mendetik aurrera, hiria bere garrantzia galtzen hasi zen, muga lekuz aldatzeagatik eta, batez ere, Lizarrate errepidea apurka-apurka baztertuta geratzeagatik, Leintz haraneko bidea nagusitzen hasi zenean. Horixe izan zen XVIII. mendean zalgurdien errege-bidea egiteko aukeratu zena. Etzegarateko bidea egin zenean, Segura komunikabide nagusietatik baztertuta geratu zen, eta merkataritza-hiri izateari utzi zion.

Azpiegiturak

  • Oxiña Igerilekua[6]
  • Alustiza futbol zelaia[6]
  • Baratze pilotalekua[6]
  • Jai-alai pilotalekua
  • Kultur etxea[6]
  • Liburutegia[6]
  • Laiotz herri eskola

Demografia

2019an herriak zituen 1.523 biztanleetatik %18,91k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %10,37 ziren.[7]

Segurako biztanleria

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea BEGaren %2,8. Bigarren sektorea %33,4. Hirugarren sektorea %60,5. Eraikuntza %3,3.[7]

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Segurako alkatea Bilduko Eluska Gerriko izan zen.[8]

Segurako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
5 / 9
404 (% 52,81)
5 / 9
440 (% 50,52)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)**
4 / 9
355 (% 46,41)
4 / 9
380 (% 43,63)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2011ko hauteskundeetan Segura Lantzen plataforma aurkeztu zen
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 404 boto (5 zinegotzi), EAJ-PNVk 355 boto (4 zinegotzi), PSE-EEk 6 boto.[9] Eñaut Telleria izendatu zuten alkate.[10]

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 427 boto (5 zinegotzi), EAJ-PNVk 399 boto (4 zinegotzi) eta PSE-EEk 8 boto.[9] Izarra Urdalleta izendatu zuten alkate.[11][12]

Alkateak

Hauek izan dira Segurako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[13]
Guillermo Areizaga Intxausti[13][14] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Guillermo Areizaga Intxausti[14] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Guillermo Areizaga Intxausti[14] 1987 1991 Eusko Alkartasuna
Maria Carmen Echeverria[14] 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Karmentxu Etxeberria Erauskin[14] 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Luis Maria Telleria Leceta[13] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Mikel Areizaga Camara[13] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Maixabel Telleria Urbizu[13] 2007 2011 Segura Lantzen
Eluska Gerriko 2011 2015 Bildu
Eñaut Telleria Urkia[13] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Izarra Urdalleta Iraola[15][16][17] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Izarra Urdalleta Iraola 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Kultura

Euskara

Segurako Laureano Telleriaren[18] testigantza, eskolako lezio eta zigorren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[19][20] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Segurako euskara[21] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko euskaren artean, Goierriko euskara[20] da herrian hitz egiten dena. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[19] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %83,67 euskalduna zen.[7]

Jaiak eta tradizioak

Herriko festa nagusiak Donibane egunaren ingurukoak dira, Sanjoanak. Ekitaldi berezien artean, San Joan sua, haurren danborrada eta kuadrila arteko lehiaketa antolatzen dituzte, besteak beste.

Aste Santuan egindako prozesioak ospe handikoak dira. Herritarrek parte hartzen dute mezan eta prozesioan, hainbat jantzi jarrita: nazarenoak, meza-mutilak, aingeruak, erromatarrak, penitenteak... Bi egunetan egiten da prozesioa; horietako batean, herriko gazte bat Mikel santuaz janzten da, eta haur txikiak aingeruz. Bestalde, Kristo gurutzetik jeistearen antzezpen modukoa egiten da mezan.

Garai horren inguruan, udaberriko lore eta landareen azoka izaten da, martxoan eta hil berean, Iparra-Hegoa kultura ekimena (zazpi probintziak elkartzen dituena), musika, dantza eta hitzaldi eta eztabaidekin.

Zeraingo atea

Erdi Aroko Festa, bi urtetik behin, urte bikoitietan, uztailean. Bertan, herriko etxeetako atariak antzina bezala apaintzen dira, errepideak moztu eta lurra lastoz estaltzen da eta herritarrak mozorrotu egiten dira. Atarietan hainbat produkturen artisauak egon ohi dira ikusgai, eta produktu ugari salgai.

Euskal Herriko Solteko Dantza Txapelketa 1977tik ospatzen da Seguran. Guillermo Areizaga alkateak jarri zuen abian eta gaur egun Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzariak elkartzen ditu. EITBk ematen du telebistan.

San Nikolas Txiki Eguna, abenduaren 6an, haurren zaindari den santuarena. Herriko sei urteko haur bat santuz janzten da eta ibilbide bat egiten du pottokaz herrian zehar. Umeak atzetik joaten dira eta herritarrek gozokiak botatzen dizkiete balkoitik abesti bat abestu ostean. Abestiak honela dio:

«

San Nikolas txikia
Gure ganbaran hazia
Gure ganbaran zer dago?
Haren gona gorria.
Bost eta sei bakailao jaleei,
bost eta sei hamaika,
txorixorik ez baldin badau,¹
berdin dela lukainka.

»
¹ badau = badago

Irratia

Ondasun nabarmenak

Jesus Zirenearra.
Sakontzeko, irakurri: «Segurako Alde Zaharra»
  • Segurak hiribildu izaerari ondo eutsi dio eta Gipuzkoako multzo historiko-artistiko ederrenetakoa da, bai eraikuntzen motengatik bai horiek bilbatzen diren moduarengatik. Oinplanoak Erdi Aroko hirigintza-ezaugarriak mantentzen ditu: hiruki-itxurako antolaketa erregularra, iparraldetik sartzeko kale bakarra (Kale Nagusia), eta hortik ateratzen den beste kale bat, Unzurrunzaga. Hori bitan banatzen da, Lardizabal eta Zurbano kaleetan alegia. Kale Nagusia eta Zurbano eta Lardizabal kaleak paraleloak dira eta hiri zaharreko hegoaldean daude. Bi kantoi (Zerain eta Oxinakoak) kale horien perpendikularrean daude, eta zeharkako bideak osatzen dituzte. Hiriko errebala batez ere iparraldean garatu zen, bide zaharraren alboetan.
Sorkundetar komentua, hegoaldeko errebalean.

Hiria harresiz inguratuta egon zen garai batean, eta bost ate zituen. Horien artean nagusi ziren Behekoa (iparraldean) eta Goiko edo Gaztelako Ataria (hegoaldean). Bien bitartean errepidea zegoen, gaurko Kale Nagusian. Beste ateak Zeraingoa (Zubihaundikoa) eta Oxinakoa (Nafarroakoa) ziren, Zerain kantoiko sarreretan zeudenak, eta Oxinakoa, izen bereko kantoiaren ekialdeko muturrean zegoena. Hiri zaharraren inguruetan, mendebaldean, dagoen parrokia-eliza hiriko harresiaren zati bat zen. Gaur egun ez dago harresirik, baina kantoietako hiru atariak kontserbatu dira, baita hormaren zati batzuk ere, gune batzuetan.

Hiri zaharraren barrualdeko etxaldeak bikoitzak dira, eta dagokien karkaba kontserbatu da. Ertzetako etxaldeak, ordea, bakunak dira. Orubeetako batzuk estuak eta sakonak dira, gotiko berantiarrean bezalaxe, baina sute ugarien eragina ere sumatzen da bertan, horiek izan ondoren eraiki ziren etxeetan. Bestalde, populazioa oso astiro hazten zenez, esparru zabalagoak sortu ziren, hala nola Oxina kantoian dagoen San Juan plaza. Hori 1645eko sute handiaren ondoren egin zen, etxalde oso bat desagertzean gelditutako orubeak udalaren esku geratzean.

Eraikinak mota anitzekoak dira, baina batez ere mehelina duten etxeak daude, bi edo hiru solairukoak. Aniztasunak arkitekturaren bilakaera islatzen du: badaude hiriko etxe tradizionalak, 1645eko sutearen ondoren egindako etxe klasizistak (barrokoak), Pizkundeko eta Barrokoko jauregiak eta neoklasizismo eta eklektizismoko adibideren bat.

Hiriko etxe tradizionalak ugari dira. Lursail sakonetan egindako eraikinak dira, zeharkako bi hormarte dituztenak. Suhesi bat daukate mehelin moduan. Fatxadetan bilbadura daukate eta solairuak hegalkinean eginda daude. Kale Nagusiko 12an dagoena, Ardixarra, aipatzeko da, horixe baita, agian, Segurako hiri zaharreko etxerik zaharrena. Barroko klasizista ere leku askotan sumatzen da: estilo horretako eraikinak soilak dira, hiriko etxearen eta jauregiaren arteko erdibide bat. Beren fatxadak harlanduzkoak izaten dira, arku itxurako portadekin. Horietako batzuen lursailak Erdi Aroko neurrikoak dira; beste batzuen orubeak zabalagoak dira, Kale Nagusiaren hasierako Balantzegi etxea esaterako, eta horietako batzuk eraikin askeak dira (Ondarra, Latinetxe). Jauregi izeneko jauregiaren estiloa ere barrokoa da, baina apaindura gehiagorekin. Neoklasiko herrikoiari dagokionez, adibideak San Juan plazan eta, batez ere, errebalean ditugu. Eraikin horiek diskretuak dira eta erraz egokitzen zaizkio hiri zaharrari. Eklektizismo historizistaren adierazgarri nagusia Zurbano jauregia da, gaurko Kultura Etxea alegia. Estilo erromantikoaren adibideak ere badaude: Alustiza jauregia (Kale Nagusiaren bukaeran) eta Arrietaenea etxea (Untzurruntzaga kalean).

Hirigunean balio handiko eraikinak hauek badaude, besteak beste:

Arrue jauregia.
Gebara jauregia
Jauregi etxea

Hirigunetik kanpora dauden eraikinak:

  • Armaola burdinola eta errota (XIV. mendea)[59]
  • Armaola zubia (XVIII. mendea)[60]
  • Arrabiola burdinola eta errota (XVI. mendea)[61]
  • Madalena Haundi baserria[62]
  • Ornagusi errota (XIX. mendea)[63]
  • Zubiaundi zubia[64]

Segurar ospetsuak

Partzuergoak

Segura Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Erakustokia», Erraztiolatza Museoaren webgunea.
  4. Kultura ondasun izendatzeko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  5. Izendapenaren aldatzeko 2000ko urriaren 24ko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  6. a b c d e segura.eus. «segura.eus» www.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  7. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Segura» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  8. (Gaztelaniaz) «Eluska Gerrikok alkatetza kargua hartu zuen Seguran» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  9. a b www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  10. EÑAUT TELLERIA SEGURAKO ALKATEA | Segura Irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  11. IZARRA URDAILLETA-SEGURAKO ALKATEA | Segura Irratia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  12. «Izarra Urdalletak alkatetza kargua hartu zuen Seguran» El Diario Vasco 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  13. a b c d e f (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  14. a b c d e (Gaztelaniaz) «Segura - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  15. «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  16. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  17. «Segurako Udala» www.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  18. «Telleria Ordozgoiti, Laureano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  19. a b «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  20. a b «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  21. «Segura - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  22. «Igokundeko Ama Birjinaren eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  23. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  24. «Sortze-Garbiaren Monasterioa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  25. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  26. «Gurutze Deunaren baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  27. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  28. «Maria Magdalena Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  29. «San Andrés baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  30. «Santa Engratzi Ermita. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  31. «San Sebastian baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  32. «Alustiza jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  33. «Ardizarra etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  34. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  35. «Gebara etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  36. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  37. «Arrue etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  38. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  39. «Auzgartetarren etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  40. «Balancegui y Anexo etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  41. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  42. «Beti-Alai frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  43. «Gotzainaren jauregi zaharra. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  44. «Jauregi Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  45. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  46. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  47. «Lardizabal jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  48. «Lardizabal Jauregiko Eranskina. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  49. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  50. «Oxina Ataria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  51. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  52. «San Juan babes-etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  53. «Solar de Segura etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  54. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  55. «Yarza jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  56. «Zeraingo Atea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  57. behatokia.org. «behatokia.org» ezagutu.segura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  58. «Zurbano jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  59. «Armaola burdinola eta errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  60. «Armaola zubia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  61. «Arrabiola burdinola eta errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  62. «Madalena Haundi baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  63. «Ornagusi errota. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
  64. «Zubiaundi zubia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa