Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Saros 6.585,32 eguneko zikloa da, hau da 18 urte eta 10 egun, zeinen bukaeran Eguzkia eta Ilargia hasierako posizio berera itzultzen diren eta eklipseak berriro errepika daitezkeen. Definizioz saros bat 223 hilabete sinodiko (S) dira, hau da Ilargi berri batetik bestera dagoen denbora. Etorkizuneko eklipseak aurresateko modua da.
Esan bezala saros bat hilabete sinodiko baten multiploa da, eta horrela izan behar du.
Era berean denbora horrek Eguzkia nodoetara eraman behar du eta beraz hilabete drakonitikoaren (D) multiploa izan behar du:
Lurraren mugimenduan dauden irregulartasunak direla eta hilabete anomalistiko (A) bat ere kontutan hartu behar da, ahu da, Ilargia perigeoan dagoenetik berriro ere dagoenera. Zorionez honen multiplo bat ere sarosetik gertu dago:
Saros bakoitzak 18 eklipse urtaro ditu. Hauek urte erdiro aldatzen dira. Urtaro batean 2 edo 3 eklipse daude eta beraz 42 eguzki eklipse eta 42 ilargi eklipse daude batez beste. Eguzkikoak 14 partzial eta 28 zentral dira (erabatekoak edo anularrak). Ilargikoak 14 penunbral, 14 partzial eta 14 erabateko dira.
Saros bat kalkulatzen denean ezin da espero eklipsea berriro egun berean ordu berdinean gertatzea 18 urte eta 11 egun geroago. Eklipsea 8 ordu beranduago gertatzen da eta horrek eguzkia eta ilargia munduko beste puntu batean itzala ematea dakar. Eguzki eklipse bat gutxi gorabehera munduko leku berean gertatzeko hiru Saros ziklo gertatu behar dira. Honi Saros Hirukoitza edo Exeligmos deitzen zaio.
Ilargi eklipseekin ez da horrelakorik gertatzen, itzalaren tamaina handiagoa baita.