Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Gehitu loturak
Maria Biskarret
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1907
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1989 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
KidetzaEmakume Abertzale Batza

Maria Biskarret Navaz (Iruñea, 1907-1989) nafar irakasle eta euskaltzalea izan zen. Maritxu Biskarret bezala ezagunagoa.

Bizitza

Maria Biskarret 1907 urtean Iruñeko Zapateria kalean jaio zen familia abertzale batean. 5 anai-arreben arteko zaharrena zen eta aita Esteribarko Zaiko euskalduna izan bazen ere, ez zien euskara erakutsi seme-alabei. Ama Iruñekoa (ez zen euskalduna). Mariak gerora ikasiko zuen euskara.

Ama Dominiketan lehen ikasketak eginda gero, Nafarroako hiriburuan bertan bere Irakasle ikasketak egin zituen maistra izateko Iruñeko Eskola Normalean, 1927an diploma lortuz, Nafarroako zenbait herritan irakatsiz. Euskara heldua zelarik ikasi zuen[1].

Jardun Profesionala

1931eko urrian, Emakume Abertzale Batza eratu zutenean, idazkariorde aukeratu zuten, beste emakume ezagun batzuen artean: Julia Fernandez Zabaleta lehendakari; Katalina Alastuey Garaikoetxea lehendakariorde, Margarita Herrera diruzain Araceli Arbizu idazkari, eta Juana Urrutia, Jesusa Arantzadi edo Beatriz Urmeneta, kide zirela.

Bere jardun nagusia euskal irakaskuntza Iruñea aldean bultzatzea izan zen. Horretarako Euskal Hizkuntzaren Patronatoa martxan jarri zuten, tartean Miren Saizar andereñoaren laguntzarekin eta hainbat irakasle eta kulturgile abertzaleen sostenguarekin.

Euskerazaintzaren Erri Akademian transkripzio hau topatu daiteke, Errepublika garaian ireki zuten Euskal Eskolari buruz: "Maria Biskarret izan zan Udalaren aurrean erantzukizuna artu zuena, eta ikasle kopurua aunditu zenean hasierako aretoa txiki gelditu zitzaien. Olite kaleko 1-3 zenbakietan Eskolapioek zuten egoitzara eraman zituzten hiru mailla. Aurren kopuruak zeazki ez dakizkigun arren, ikasle oi baten idazkiak dionez, 150 ikasle izatera iritxi zan"[2]

Gerra aurreko azken ikasturtean, Tafallako eskolan jardun zuen arren, altxamendu militarra egin zen egunean Donostian aurkitzen zen, Eusko Ikaskuntzak antolatutako ikastaro batean, beste irakasle askorekin batera (Monika Lekunberri adibidez). Gipuzkoako hiriburua militarren eskuetan erori baino lehen, erbestera joateko aukera izan zuen.

Maistra abertzale hauek, ez zuten bere lana mugatu emakumeen eskubideen erreibindikatzera: Iruñeko gerra aurreko Euskal Eskola irekitzen lagundu zuten ere [1].

Gerra hasi eta familiarekin ihes egin zuen Iparraldera, baina 1937an aita hil, eta Iruñera itzuli zen. Espedientea ireki zioten eta horren ondorioz, Julia Fernandez eta Katalina Alastuey bezala, irakaskuntza lanetik aldendu egin zuten Maria, 1937ko Urtarrilaren 11ko agindu batean[3] .

Gerra Zibilaren Ondoren

Zigorra bete eta gero, 1943an Erratzura bidali zuten irakasle, urrutiratzeko asmoz, eta han aritu zen erretiroa hartu arte. Ohiko ikasgaiez gain, euskal kantak, dantzak eta ipuinak erakusten zizkien ikasleei, metodo berritzailez baliatuta. Herriko familiei ere etxeetara joaten zitzaien josten erakustera eta laguntzera. Irakurketa eta naturazalea izan zen, Erretiroa hartuta Iruñera itzuli zen eta bere ahizpa Presentxurekin bizi izan zen 1989an hil zen arte.[4] [4].

Gaur egun Iruñean kale batek bere izena darama[5].

Errekonozimenduak

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa.[6][7][8]

Erreferentziak

Bibliografia

  • Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 211.or.

Kanpo estekak