Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Luoyang | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Henan |
Izen ofiziala | 洛阳市 |
Posta kodea | 471000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°39′31″N 112°25′28″E / 34.65867°N 112.42447°E |
Azalera | 15.235,85 km² |
Altuera | 144 m |
Mugakideak | Zhengzhou |
Demografia | |
Biztanleria | 7.056.699 (2020) 168.199 (2018) |
Dentsitatea | 463 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 379 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Leskovac (en) , Okayama, Tours, Plovdiv, Togliatti eta Sukagawa (en) |
Matrikula | 豫C |
ly.gov.cn |
Luoyang (txinera sinplifikatuz: 洛阳; pinyinez: Luòyáng), Henan probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 6.549.941 biztanle ditu 2010eko erroldaren arabera eta 15.208 kilometro koadroko azalera. Luoyangen metropoli eremuan ia bi milioi biztanle izatera iristen dira. Txinako lau hiriburu historikoetako bat da eta hiriburu izan zenean Zetaren Bidea bertaraino iristen zen[1].
Luoyang izenak Luo ibaiaren iparraldeko ertz eguzkitsuari egiten dio erreferentzia, yang hitzak "eguzkitsua" esan nahi baitu. Ibaia mendebaldetik ekialdera doanez hegoaldean kokaturiko eguzkiak iparraldea argitzen baitu. Historian zehar beste hainbat izen ere izan ditu, Dongdu (东都, "ekialdeko hiriburua", Tang dinastian), Xijing (西京, "mendebaldeko hiriburua", Song dinastian), Jingluo (京洛, "hiriburu nagusia"). Wu Zetian enperadorearen agintaldian, Shendu izan zen (神都 "hiriburu sakratua").
Luoyang Neolito garaitik populatua izan da. Luo eta Yi ibaiak elkartzen diren gunea Txinaren erdigune geografikoa kontsideratua izan da eta K.a. 2070 urtean Xia dinastiak ibai bien arteko eremuan ezarri zuen bere hiriburua, Zhenxun (斟鄩) izena eman ziona. K.a. 1600 urtean Tang dinastiak aurrekoa garaitu eta Bo (西亳) hiria eraiki zuen. Honen aztarnak oraindik ikus daitezke Luoyang prefeturan. K.a. 1036 urtean Zhou dukeak Chengzhou (成周) hiria altxatu zuen eta honen aztarnen gainean eraikiko zen gaur egungo Luoyang.
K.o. 25 urtean ekialdeko Han dinastiako hiriburua izendatu zuen Guangwu enperadoreak eta aurreneko harresiak (4 x 2'5 km) eta hiriaren erdigunean jauregia eraiki zituen[2]. Hurrengo urteetan unibertsitatea[3] eta behatokiak ezarri ziren. Mendeetan zehar Luoyang izan zen Txinako erreferentziazko hiria, horren adibide dira K.a. 68 urtean eraikitako Zaldi zuriaren tenplua (Txinako aurreneko tenplu budista) edota II mendean Ban Chao enbaxadoreak Louyang Zetaren Bidearen hasiera puntu ezarri izana. 166 urtean Marko Aurelio erromatar enperadorearen misio bat iritsi zen Luoyangera[4].
Hurrengo mendeak nahasiak izan ziren eta Txinako hiriburu izateko Luoyang eta Chang'an (Xi'an) tartekatu ziren. 311 urtean Xiongnu gerlariek Luoyang ia erabat suntsitu zuten eta 316an gauza bera gertatu zitzaion Chang'an hiriari[5]. 493 urtean Xiaowen enperadoreak Luoyang izendatu zuen berriz ere hiriburu eta Longmen leizeak eraiki zituen, mendiaren horma zulatu eta estatua budistak landu zituen[6]. Gaur egun 30.000 eskulturatik gora aurkitu dira. Indiar monje batek eskatuta Shaolin monasterioa eraiki zuen gaur egungo Dengfeng hirian, bai eta Yongning pagoda ere, Txinako pagodarik garaiena. 604 urtean Sui Yangdi enperadoreak Luoyang berri bat eraiki zuen zaharraren gainean, bere aitak Chang'an hirian egin bezala.
Tang dinastiaren garaian Luoyang-ek Dongdu (东都, "ekialdeko hiriburua") izena hartu zuen eta milioi bat biztanle izatera iritsi zen. Une horretan munduko hiri handiena izan zen[7].
1271 urtean Kublai Khan mongoliarrak Txina konkistatu eta Yuan dinastia sortu zen. Honek Beijing aukeratu zuen hiriburu izateko eta ordutik aurrera Luoyang-ek ez zuen maila hori berreskuratu. Biztanleria nabarmen jaitsi zen eta konderriko hiriburu arrunta bihurtu zen.
XX. mendean japoniarrek Txina inbaditu zutenean denbora tarte labur batez hiriburu bihurtu zen, baina 1949 urtean 75.000 biztanle baino ez zituen. Maoren iraultzaren ondoren industria astunaren gune garrantzitsua bihurtu zen sobietarren laguntzarekin.
Luo ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago. Luo ibaia Ibai Horiaren adar bat da. Ingurune menditsua da.
Prefektura mailako Luoyang hiriaren mugakideak honakoak dira: Azpikonderri mailako Jiyuan hiria iparraldean, Sanmenxia ipar-mendebalde eta mendebaldean, Nanyang hegoaldean, Pingdingshan eta Zhengzhou ekialdean, eta Jiaozuo ipar-ekialdean.
Datu klimatikoak (Luoyang) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.1 | 8.5 | 14.5 | 21.9 | 27.7 | 32.7 | 32.4 | 30.9 | 26.8 | 21.6 | 14.2 | 8.1 | 20.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −3.9 | −1.9 | 3.3 | 9.7 | 15.1 | 20.3 | 23.1 | 22.1 | 16.5 | 10.3 | 3.6 | −2.1 | 9.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7.6 | 13.4 | 27.1 | 38.1 | 52.1 | 66.3 | 136.6 | 100.8 | 78.5 | 45.3 | 26.9 | 9.6 | 602.3 |
Iturria: [8] |
Henan probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Anyang • Hebi • Jiaozuo • Kaifeng • Luohe • Luoyang • Nanyang • Pingdingshan • Puyang • Sanmenxia • Shangqiu • Xinxiang • Xinyang • Xuchang • Zhengzhou • Zhoukou • Zhumadian |