Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Joan (usurpatzailea)

Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAquileia, IV. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAquileia425eko maiatza ( urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Joan (latinez: Iohannes; Aquileia, ? – ibidem, 425) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperaforea izan zen 423tik 425era.

Honorio enperadorea hil ondoren, Teodosio II.ak ez zuen berehala oinordekorik izendatu. Bitartean, Flavio Castino patrizioak enperadore izendatu zuen, Joan. Teodosiok ez zuen erabakia onartu eta Joan kendu egin zuen gerra zibilean.

Izendatu zutenean, Joan goi-funtzionario zibila zen," primicerius notariorum" kargua zuena. Hasieratik inperioaren kontrol oso ahula izan zuen eta matxinadak izan ziren Galian eta Afrikan. Pretoriar joko batzuk ospatu zituen eta operazio basea Ravennara eraman zuen Ekialdeko Inperioaren eraso bat aurreikusiz. 424. urtearen amaieran hunoei laguntza eskatu zien, baina bitartean ekialdekoen erasoa jaso zuen. Joan Ravennan harrapatu eta Aquileiara eraman zuten. Han esku bat moztu eta umiliatu egin zuten. 425. urtearen erdi aldera burua moztu zioten, beharbada maiatzean edo ekainean.