Knowledge Base Wiki

Search for LIMS content across all our Wiki Knowledge Bases.

Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.

Gehitu loturak
Carmen Albisu

Bizitza
JaiotzaErrenteria1916ko uztailaren 16a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTutera2007ko maiatzaren 5a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta ekintzailea

Carmen Albisu Danborenea (Errenteria, Gipuzkoa, 1916ko uztailaren 16aTutera, Nafarroa Garaia, 2007ko maiatzaren 5a) euskaltzalea izan zen, euskara irakasten aitzindaria. Hamaika urtez eman zituen euskara eskolak musutruk Tuteran, ikastola existitu aurretik, gau eskolak sortu aurretik eta AEK iritsi aurretik.

Bizitza

Carmen Errenterian jaio zen Santa Klara kalea 14an. Aita, Periko, liho lantegi bateko langilea zen, eta ama, Serafina, etxekoandrea. Carmenek mojetan ikasi zuen. Maistra izan nahi zuen, baina aitak esan zion hobe zuela josten ikastea. Bizitzak noizbait maistra izateko aukera emango ziola imajinatu gabe egin zion jaramon aitari.

Gazte-gaztetatik hasi zen nobio harremanetan Manuel (Imanol) Añon Jasorekin. Ume-umetatik ezagutzen zuten elkar. Haren gurasoak Tuterakoak ziren eta Panier inguruan bizi ziren. 1936ko gerran Imanol Añon Euzko Gudarosteko Itxarkundia Batailoiarekin joan zen gerrara, kapitain. Imanol atxilotu egin zuen, heriotza zigorrera kondenatu zuten eta kondena harekin bizi izan zen bi urtez. Gero, heriotza zigorra kommutatu zioten eta guztira, zazpi urte egin zituen preso Burgosko espetxean. Imanol askatu zutenean ezkontza prestatu eta urte berean ezkondu ziren. Errenteriako giro politikoa zela eta, 1944an Tuterara aldatzea erabaki zuten, bertan bost seme-alaba izan zituzten; Carmentxo, Joxema, Jabier, Arantxa eta Miren.[1]

Carmenek ez ezik, Añonek ere euskaraz zekien (frantsesa, alemana eta gaztelaniaz gain) eta etxean hitz egiten zuten hizkuntza zen. Hori dela eta, 50 eta 60ko hamarkadetako Erriberako hiriburuan "los vascos" (euskaldunak) izenez ezagutzen ziren. Miren Añon alabak gogoratzen duenez, "kanpoan gaztelaniaz hitz egiten genuenez, etxera itzuli eta gaztelaniaz jarraitzen genuenean, ondo izan esaten ziguten gurasoek, etxean euskaraz hitz egin genezan".

Gazte alargundu zen Carmen, 52 urterekin. Handik gutxira, gazte batzuk azaldu zitzaizkion etxean ate joka. Tuterako dantza taldeko kideak ziren euskara ikasteko gogoz. Carmenek segituan eman zien baiezkoa eta 1970ean, egunero euskaltegi bihurtzen zen bere etxeko egongela iluntzeko zazpietatik hamarrak arte. Serio hartu zuen egitekoa: mezetara joateko ordutegia aldatu zuen eskolak emateko eta uda osoa pasatu zuen Iruñean eta Donostian Deustuko Unibertsitateak antolatutako euskara batuko ikastaroa egiten. Gero eta ikasle gehiago zituen Carmenen euskaltegiak, eta etxea txiki geratuta, Udalari euskara eskolentzako tokia eskatu zioten dantza taldeko gazteek. Erlojuaren Etxeko ganbara utzi zien Tuterako alkateak. Ez zegoen ezer ganbara hartan, eskolak emateko materiala bere patrikatik ordaindu zuen Carmenek.[2] 1970eko hamarkadaren amaieran Aldundiak emandako laguntzak ere jasota sistematikoagoa bihurtu zen, 80 ikasle ere bazituen Carmenek, eta, beraz, alargundu ondoren, erabat aritu zen irakaskuntza horretan.

"Hasieran emakume askori irakurtzen irakasten zien, analfabetismo handia baitzegoen Tuteran, eta euskararentzat irakasle titulua atera eta azkenean etxea eskola bihurtu zuen. Alargun geratu zenean jarduera honek sekulako indarra eman zion".[3]

1981eko abenduan utzi zion euskara eskolak emateari Carmen Albisuk, 11 urtez musu truk tuterarrei irakasten aritu ondoren. Adinean gora zihoan eta Tuteran AEK irekitzeko prozesua hasita zegoen ordurako.[1] 1984an sortu zen Argia Ikastola, bost ikaslerekin. Guraso sortzaile gehienak noizbait Carmen Albisuren ikasle izandakoak ziren.Carmenek pozik eta harro ikusten zuen euskalgintza Tuteran egiten ari zen bidea.[1]

Aitortzak

  • 1995ean, lehenengoz Nafarroa Oinez Tuteran izan zenean, omenaldi hunkigarria egin zioten Carmeni, Tuteran euskara irakasten aitzindari izan zela aitortzeko.[1]
  • 2023an Erakusketa bat, Hemen baditun. Hamalau+batek, orain, hizkuntza horren aitzindari gisa duen figura berreskuratzen du Erriberan, bere egongelan hainbat belaunaldi hezi baitzituen, eta belaunaldi horiek izan ziren, era berean, irakaskuntza arautuen sorrera eskala handiagoan sustatu zutenak.[3]
  • Erakusketa Nafarroako hainbat herritatik igaro da, eta Tuterara iritsi zenean, ikastolako ikasleek Albisuren bizitza ikertzeko balio izan zuen. Besteak beste, Miren Añon alabaren eta Ana Grao haren lehen ikasleen testigantzak jaso zituzten.Leire Elosegi eta June Urbizu ikasleek ikastetxeko euskara klasearen barruan egin duten dokumentala aurkeztu zuten.

Hemen baditun. Hamalau+bat Nafarroa osoko hainbat emakume oroitarazten saiatzen da, hainbat arlotan euskararen hedapenaren eta defentsaren alde lan egin dutenak, "horren alde XX. mendearen erdialdekoak bezain baldintza txarretan nola lan egin zuten ikusarazteko", azaldu zuen Ines Castiella sustatzaileetako batek. Bertan agertzen dira Feli Setoain Aróstegui, Mikaela Labayen Lasarte, Petra Azpiroz Lazkano, Paulina Urkiola, Perpetua Saragueta, Maritxu Viscarret, Luzia Goñi Ollas, Mikela Gastesi, Mirentxu Loyarte, Xole Erbiti Arbilla, Ceferina Fontellas, Pakita Zabaleta, Zabaleta, Sagrario Aleman Astiz eta Ana María Echaide Itarte.[4]

Erreferentziak

  1. a b c d SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-06-11). «Carmen Albisuk eman zituen helduentzako lehen euskara eskolak Tuteran» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  2. Gerindabai. (2021-06-14). «CARMEN ALBISUK EMAN ZITUEN HELDUENTZAKO LEHEN EUSKARA ESKOLAK TUTERAN» Gerinda Bai bi (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  3. a b Carmen Albisu, Hemen baditun 14+bat. (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).
  4. Pérez-Nievas, Fermín. (2023-10-19). «Una muestra recuerda a Carmen Albisu, alma del euskera en la Ribera» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-10-23).

Kanpo estekak