Type a search term to find related articles by LIMS subject matter experts gathered from the most trusted and dynamic collaboration tools in the laboratory informatics industry.
Cameron McEvoy | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gold Coast, 1994ko maiatzaren 13a (30 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Griffith University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 70 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
Cameron James McEvoy (Gold Coast, Queensland (Australia) 1994ko maiatzaren 13a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da. Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen 50 m estilo librean.
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.11,37ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.09,92ko denborarekin) eta Frantziakoaren (zilarrezkoa, 3.10,53koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: James Magnussen, James Roberts, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Matt Abood-ek.
4x100 m lau-estilo erreleboan, berriro, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.29,93ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.27,95ko denborarekin) eta Erresuma Batukoaren (zilarrezkoa, 3.29,24koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Mitch Larkin, David Morgan, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Jake Packard-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), domina bat eskuratu zuen:
4x100 m estilo librean, brontzezkoa eskuratu zuen Australiako taldea ordezkatzen, 3.10,22ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.08,97ko denborarekin) eta Italiakoaren (zilarrezkoa, 3.10,11koarekin) atzetik sailkatuz. Hauek osatu zuten Australiako taldea: Matthew Temple, Zac Incerti, Cameron McEvoy, Kyle Chalmers eta Alexander Graham-ek.
[1][2]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen urrezko domina lortu zuen 50 metro librean.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[3] | |
2016 | Rio de Janeiro Brasil |
4x100 m lau-estiloko erreleboa, gizonezkoa[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
4x100 m estilo libreko erreleboa, gizonezkoa[5] | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 50 m estilo librea |