FAIR and interactive data graphics from a scientific knowledge graph

Esther Nirina
Bizitza
JaiotzaMadagaskar1932ko azaroaren 17a
Herrialdea Madagaskar
Heriotza2004ko ekainaren 19a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Esther Ranirinaharitafika, Esther Nirina izengoitiaz ezagunagoa, (Imerina, 1932ko azaroaren 17a2004ko ekainaren 19a) madagaskartar poeta izan zen.

Bizitza

Nirina familiako haur bakarra zen, eta horregatik gurasoek Ranirinaharitafika («nahi izana») jarri zioten izena. Antananarivon hazi zen, Madagaskarko hiriburuan, aitak funtzionario gisa lan egiten baitzuen han, baina familiak aita hazi zen herria maiz bisitatu zuen[1].

1953an Frantziara joan zen bizitzera, senarrari jarraituz, irakasle ikasketak bertan egiten baitzituen. Orléansen zegoela, liburuzain lanetan hasi zen. Hélène Cadou poetarekin batera han egin zuen, eta horrek idazten jarraitzera bultzatu zuen[1]. 1975ean, Orléanseko Sergent argitaletxeak Nirinaren lehen poesia liburua, Silencieuse respiration, kaleratu zuen, eta 1980an Simple voyelle[2][3].

Madagaskarrek 1960an lortu zuen independentzia, eta Nirinaren familiak Frantzian geratzea erabaki zuen. Bera eta senarra Orleansen egon ziren seme-alabak unibertsitatera matrikulatu ziren arte. Nirinak zenbait bidaia egin zituen senarrarekin batera, 1990ean Madagaskarrera itzuli baino lehen[1]. 2004an hil zen[3].

Estiloa

Nirinaren estiloak Madagaskarko ondarea eta gaztetasuna Frantzian bizi izandako esperientziak uztartzen ditu. Hainteny bezalako forma tradizionalak erabilti zituen, baina nazioarteko eraginak ere, hala nola Pablo Neruda eta Georges Bataillerenak[2][1][4].

Lan hautatuak

  • Silencieuse respiration (1975)
  • Simple voyelle (1980)
  • Lente spirale (1990)
  • Multiple solitude (1997)
  • Rien que lune: Oeuvres poétiques (1998)
  • Mivolana an-tsoratra / Le dire par écrit (2004)[3]

Sariak

  • ADELF Madagaskarko Literatura Sari Nagusia (Simple voyelle poesia liburuagatik)[5]

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) Beckett, Carole. (2003). «Esther Nirina Speaks to Carole Beckett» Indiana University Press 34 (2): 175-182. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  2. a b (Frantsesez) Raharimanana. «Esther Nirina» île en île (Noiz kontsultatua: 2015-06-22).
  3. a b c (Ingelesez) «Esther Nirina» Words Without Borders (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  4. (Frantsesez) Ranaivoson, Dominique Hecht. (2020). «Les textes sacrés pour dire le sacré : Esther Nirina héritière de la Bible et des hain-teny» Esther Nirina, Œuvres complètes. Sépia, 207-216 or. ISBN 979-10-334-0184-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-04).
  5. (Ingelesez) Vidya, G. (2012). «Issues Confronting Postcolonial Societies in the Select Poems of Esther Nirina and Lila Ratsifandriamanana» Language in India 12 (12): 250-256..

Kanpo estekak